Jasangarritasun energetikoa

Zer da?

Bizkaiko Foru Aldundiak konpromiso sendoa du jasangarritasun energetikoarekin, ziur baitago klima larrialdiaren aurrean foru administrazioaren ekintza eredugarriaren alde egin behar dela.

Horrela, aurrezpen eta efizientzia energetikoan aurrerapauso esanguratsuak eman ditu, Foru Aldundian bertan, baita Lurralde Historiko osoan ere, eta horrek Berotegi Efektuko Gasen emisioak murriztea ahalbidetu du.

Azken urteotan, hainbat ekintza egin dira 4/2019 Legea eta bera garatzeko erregelamendua betetzeko.

Energia jarduketaren foru plana

Trantsizio energetikoan urrats bizkorragoak emateko, eta 4/2019 Legea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 254/2020 Dekretua betetzeko, 2025ko abenduan Bizkaiko Foru Aldundiko Energia Jarduketaren Foru Plana onartu egin zen, inplikatutako foru sail eta foru sektoreko erakunde guztien lankidetzarekin eta langileen eta herritarren parte hartzearekin.

Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiko energia kontsumoaren abiapuntuko egoeraren diagnostikoa jasotzen da, baita 4/2019 Legearen helburuak lortzeko estrategiak ere, bai eraikinetan, argiteria publikoko instalazioetan eta ibilgailuetan.

Ezagutu aurreko plangintza

Bizkaiko Foru Aldundiak konpromiso sendoa du jasangarritasun energetikoarekin. Horrela, EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legearen eginbeharrak betetzeko, 2022ko abenduan Energia Jarduketaren Plan Orokorra onartu zuen, Aldundiaren eraikinak, instalazioak eta ibilgailuak barne hartzen zituena. Horrez gain, Planaren jarduketen jarraipen testua burutu da, eta horren berri emateko, 2023. eta 2024. urteen memoriak argitaratu dira. Horietan, 2030erako finkatutako helburuak lortze aldera indartu beharreko ahaleginak eta ekintzak gidatu dira. Halaber, BFAren energia-kontsumoen bilakaera aztertu da.

Jasangarritasun energetikoaren batzordea

2024ean, otsailaren 8ko 12/2024 Foru Dekretuaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren sailen eta erakunde publikoen jasangarritasun energetikoaren batzordea sortu eta arautu ziren. Batzorde horien eginkizunak bat datoz legeak ezarritakoarekin. Zehazki, Batzordea arduratzen da 4/2019 Legearen inguruan hartutako neurrien garapena gainbegiratzeaz eta bermatzeaz, baita lege horretan ezarritako helburuak betetzen direla bermatzeaz ere.

12/2024 Foru Dekretua, otsailaren 8koa (381 KB)

Ezagutu energia-aholku hauek

Aurkitu jasangarritasun energetikoari buruzko informazio praktikoa, energia kontsumitzaileei zuzendua, honako gai-unitate hauetan: hornidura elektrikoari eta argiaren fakturari buruzko informazioa, zure etxean zer energia berriztagarri instalatu ditzakezun, eta energia berriztagarrien komunitatea sortzeko eta garatzeko orientabide erabilgarriak

  • Aurezpen energetikoa

    Ikusi nola erabili energia modu eraginkorragoan zure etxean eta lanean.

    Joan

  • Energia berriztagarriak

    Informa zaitez gaur egun indarrean dauden energia berriztagarrien motei buruz.

    Joan

  • Elektrizitate-hornidura

    Ezagutu elektrizitatearen banaketa eta merkaturatzea, eta nola ulertu argiaren zure faktura.

    Joan

  • Komunitate energetikoak

    Ezagutu zer diren eta nola sortzen diren energia-komunitate berriztagarriak urratsez urrats.

    Joan

  • Mugikortasuna

    Ezagutu aukera hauek kerik eta emisiorik gabe mugitu ahal izateko.

    Joan