Musukatzeko gonbidapena

Ezpainak zuhaitzetan margotuta, beste ikuspegi batetik Ezpainak zuhaitzetan margotuta

Basoak musu batekin ematen dugu ongietorria, maitasuna erakusteko modu soil eta garbienarekin. Lekuz aldatzean, basoko totemak nola elkar musukatzen diren ikus dezakegu eta musu ematera gonbidatzen gaituzte. Basoa toki magikoa da, irudiak agertu eta desagertu egiten direna, artistak behin eta berriz harritzen gaituen lekua, zuhaitzek hitz egiten dutena eta bilaketaren jolas liluragarrira bultzatzen gaituena, gure galderak itxaronez, bere erantzunak erakusteko. Izan ere, basoak Ibarrolak margotutakoak baino irudi gehiago ezkutatzen ditu. Behatzen dituzten pertsonak bezainbeste figura, izan ere, interpretatzea une bakoitzean geure barne-barnetik ateratzen den gauza da.