Ibili gabe tokiz aldatzen diren ibiltariak

Giza siluetak zuhaitzetan margotuta Giza siluetak zuhaitzetan margotuta, beste ikuspegi batetik

Joan-etorrian dabiltzan pertsonak, mendi-hegaletik igotzen direnak eta basoa zeharkatzen dutenak. Geldi daude baina mugitu egiten dira, ibili gabe mugitzen dira edo lerroan ibiltzen dira lurrik ukitu gabe. Batzuk agertzen diren neurrian besteak desagertu egiten dira. Gizarteko, iraganeko gizon eta emakumeak dira, “iragan-iraganekoak” eta orainaldikoak. Santimamiñeko kobazuloko gizon eta emakumeak, fabriketakoak, sakabanatzen manifestazioetan. Bere lanetan Ibarrolak irudikatu zituen ibiltariak dira, eta ondoren basora eraman zituenak.

Jokoa hasi da eta irudi bakarra zirudiena eskuinerantz mugitzen garen neurrian, bat baino gehiago bihurtzen dira, artistak berak "3-1ean" deitzen duen konposizioan.