“Minimal art”-eko burua urdinekin

Ibarrolaren Minimal art-eko burua urdinekin. Basoko umeak

Enborren artean flotatzen, batzuk erdi ezkutatuta, Ibarrolak basoan irudikatu nahi izan zituen umeak agertu eta desagertu egiten dira, irudiak bilatzen jolasean dabiltzanak, enborren artean ezkutatzen direnak, sorginen seme-alabak. Bisitan datozen izaki txikiei eginiko omenaldia da, horiek baitira artearen dinamika inork baino hobeto ulertzen dutenak.