Negatibo-positiboa engranajean

Engranaje itxurarekin margotutako enborrak Engranaje itxurarekin margotutako enborrak, beste ikuspegi batetik

Agerraldiek eta aldentzeek markatzen dute lan hau; gune eta hutsune karratuak nahastu eta elkartzen dira. Berriz ere kolore indartsu bakar bat erabiltzea nahikoa da indar espresibo bizia lortzeko: arrosak aurreko eta atzealdeko pinuak lotzen ditu, eta gurpil horzduna balitz bezala heltzen die, engranajea osatuz.