Tximista harrapatua, tximista apurtua

Tximista, zuhaitz multzo batean irudikatuta

Ibarrolak hauxe esan zuen: “Tximista eta ostadarra nirekin jolastu eta basoa margotzera etorri ziren”.

Izan ere, ekaitz-egun batean, tximista bat basoaren gainera erori zen eta “harrapatuta" geratu zen pinuen artean. Ordutik, basoaren barruan dago eta sortu eta desagertu egiten da bisitarien nahierara. Tximista sigi-saga argitsu gisa agertzen da eta gero desagertu eta desegin egiten da basoko totemen artean.

Tximista apurtu egin da desagertzen hasi baino lehen

Tximista harrapatutik eskuinetara metro batzuk bakarrik mugitu behar gara tximista desegiten hasi baino lehen nola apurtzen den ikusteko.

Hemendik hurbil, Ibarrolak “pertsonaia amorratua gurutzean” lana margotu zuen eta artistak esandakoaren arabera “…basoan zegoen pertsonaia amorratu bakarra eta tximista etorri eta hil egin zuen”.