Grecori omenaldia

 

Grecoren pintzelkaden imitazio minimalista, enborretan

Oteiza, Picasso, Málevitx, Greco...dira Ibarrolaren lanean lehenago edo beranduago eragina izan zuten artistetako batzuk. Horietako batzuk omenaldi txikia jaso dute espazio totemiko honetan. Hemen “minimal art” delakoari, inpresionismoari, kubismoari… egindako erreferentziak ditugu.
Harrigarria bada ere, Ibarrolak basoan 2000.urtean margotu zuen azken lanak Grecok XVI. mende inguruan inork ez bezala zeruko argia jasotzen jakin zuen pintzeladak gogorarazten ditu.