Espazioak mugatzen dituzten zirkulu eta parentesiak dira

Zirkuluak eta zirkuluerdiak enborretan

Artelana ez da ikusten dena, pertsona bakoitzak interpretatzen duen modua baizik. Espazio honetan bizi dira, eta artea bera da miatu eta ikustera gonbidatzen gaituena.

Parentesia: basoaren alderik sakonena ikusteko astia har ezazue, lan baten aurrean jarri eta galdetu zeuen buruari zer den erakutsi nahi dizuena. Eta orduan, entzun basoaren zurrumurrua. Zirriborroaren aurrera joan eta itxaron irudia iristen zaizuen arte. Eta poztasun-irribarrea irudikatuko da zuen aurpegietan…