“57 talde” gisa

Beste artista batzuentzako omenaldia

Ibarrolak basoaren goialdea aukeratu zuen 4 totemeko mihisearen gainean “57 taldearen" omenez konposizio bitxi hau margotzeko. Taldea Parisen sortu zuen 1957an -beste artista garrantzitsu batzuekin batera, hala nola, Jorge Duarte, Juan Serrano edo Jorge Oteiza-. Taldeak geroago, Nestor Basterretxea bezalako garrantzi handiko artisten laguntza izan zuen.
Arte surrealista, indibidualista eta tradizionalaren aurkakoak, talde-lanaren aldekoak ziren eta artea gizartera, egunerokotasunera urreratu nahi zuten. Beren lanetan kolore gogorrak eta kontraste handikoak erabiltzen zituzten, gizartearen nahastea irudikatzen ahaleginduz: jendea, hizkuntzak, ohiturak, klaseak.... 1998an sortutako maitasunaren erakusgarri bitxi hau osatzen duten koloreak bezala.