Mendekotasunaren arloko zaintzaileak ZAINTZEN DUTENAK ZAINTZEN DITUGU

BIZKAIKO ZAINTZAILEEN ESTATUTUA

Bizkaiko Foru Aldundiak beste batzuk zaintzen dituzten pertsonen lana aintzat hartu, sustatu eta hobetzeko garatu du Estatutu hau.

Estatutuak zaintzailetzat aitortzen ditu eta neurriak baliatzeko aukera ematen die, beren bizi-proiektuaren garapena eta mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren zaintza bateragarri izan daitezen.

Familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa jasotzen duten pertsonei ematen die babesa Estatutuak.

ZER DA FAMILIA-GIROAN ZAINTZEKO PRESTAZIO EKONOMIKOA?

Laguntza ekonomiko bat mendekotasun-egoeran dagoen pertsonarentzat, harekin bizi den familiarteko batek etxean laguntza ematearen ondorioz sortutako gastuetarako.

Informazio gehiago

ZAINTZAILEA

Mendekotasuna duen pertsona baten familiartekoa (kasu batzuetan, gertukoa ere bai) hartzen da zaintzailetzat. Pertsona horren ohiko zaintzaile nagusi jarduten du, modu ez-profesionalean.

Pertsona bat zaintzaile nagusitzat hartzen da foru-agindu bidez onartzen den arreta eskaintzeko banakako programan hala agertzen denean. Izaera hori izango du arreta eskaintzeko banakako programan hala jasota dagoen bitartean.

  1. Zaintzailearen nahitaezko baldintzak:
    • Adin nagusikoa izan behar du.
    • Espainiako Estatuan legalki bizi behar du.
    • Mendekotasuna duen pertsonarekin erroldatuta egon behar du.
    • Mendekotasuna duen pertsonaren familiartekoa izan behar du (ezkontidea edo izatezko bikotekidea, odolkidetasuneko, ezkontza-ahaidetasuneko edo adopzioko ahaidea, hirugarren gradura artekoa, edo haren harrera egiten duena edo legezko tutoretza betetzen duena).
    • Zaintza- eta laguntza-eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikiko nahikoa izan behar du.
    • Eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretan laguntza bermatzeko behar besteko dedikazioa eskaini behar du.
  2. Zaintzailea ezin izango da mendeko gisa baloratuta egon.
  3. Pertsona bera ezin izango da mendekotasun-egoeran dauden bi pertsona baino gehiagoren zaintzaile izan (aita, ama, tutorea edo adingabeen harreragilea izan ezik).
  4. Zaintzaile nagusiak arreta eskaintzeko banakako programan agertu behar du, eta zainketen erantzukizuna bere gain hartuko du.

Salbuespenak: familiartekoak edo bizikideak izan gabe, pertsona hauek har daitezke zaintzailetzat:

  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaileak, baldin eta egiaztatutako baliabide publiko edo pribatu nahikorik ez dagoen tokian, eremu hustuan edo inguruabar geografikoek zein beste era bateko inguruabarrek bestelako laguntza motak jasotzeko aukera zail egiten duten tokian bizi badira. Zaintzailea ezin da profesionala izan (etxeko langilea edo kontratatua) eta udalerri berean edo mugakide batean bizi izan behar izan da eskaera aurkeztu baino urtebete lehenago gutxienez.
  • Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonarekin gutxienez 10 urtez jarraian bizi izan dela egiaztatzen dutenak.
  • Erlijio-komunitateetako kide diren pertsonak.

Estatutuak aitortzen dituen ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

persona mayor usuaria de EtxeTIC

etxeTIC

ETXEAN BIZITZEN JARRAITZEKO LAGUNTZA-ZERBITZUA

ARGIBIDE GEHIAGO

Zaintzapp

ZURI LAGUNTZEKO ETA ELKARREKIN KOMUNIKATZEKO APLIKAZIOA

ARGIBIDE GEHIAGO