Zentro okupazionalak

Zer dira?

  • Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko arreta-zerbitzuak dira; hona hemen helburuak:
    • Autonomia mailari eustea.
    • Erabiltzaileen errealizazio pertsonala eta gizarteratzea sustatzea; horretarako estimulazio eta/edo errehabilitazio jarduerak, lanbide edo lanbide-aurreko jarduerak, hezkuntza eta prestakuntza jarduerak eta kultur jarduerak antolatuko dira zentro berezi batean, beste baliabide komunitario batzuetan eta modu irekian.
  • Zerbitz horrek ez du koordainketarik.

Familiei atseden emateko programak

Zer dira?

  • Egonaldi-zerbitzua eguneko arretarekin.
  • 7 urtetik aurrera.

Zer helburu ditu programak?

  • Zaintza-lanei lotutako karga murriztea, gainkarga eta estres egoerak eta zaintzailearen osasunaren balizko narriadurak saihestuz.
  • Mendekotasuna duen pertsona bere familia ingurune naturalean ondo zainduta egon dadin erraztea.

Norentzat da?

    • Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat, profesionalak ez diren zaintzaileek artatzen badituzte normalean.
    • Asteburuko egonaldietarako, asteburuetan eguneko zentroetan egun bateko moduluetan (larunbata edo igandea).
    • Non: OLAko eguneko zentroa, Goitxa Bidea, 18, Sondika.
    • Non eskatu: GORABIDE. Desgaitasuna duten Pertsonen Aldeko Bizkaiko Elkartea Tel.: 944 431 210.
    • Autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonentzat, profesionalak ez diren zaintzaileek artatzen badituzte normalean.
    • 2, 3, 4 edo 5 eguneko moduluetan eguneko zentroetan aldi baterako egonaldiak egiteko.
    • Non: Arrigorriaga arnasgunea, Arrigorriagako Atxukarro auzoko 6. zenbakian.
    • Non eskatu: APNABI. Autismoa eta autismo espektroko bestelako nahasteak dituzten pertsonen gurasoen elkartea. Telefonoa 944 755 704.

Lotutako gaiak

  • Egonaldi iraunkorrak

    Jaso informazioa egonaldi iraunkorrei buruz

    Ir a

  • Aldi baterako egonaldiak

    Jaso informazioa aldi baterako egonaldiei buruz

    Ir a

  • Eguneko zentroak

    Jaso informazioa eguneko zentroei buruz

    Ir a