OHIKO GALDERAK

Aldundiarekin lotutako ohiko galderak

  • Honako hauek dira baliogabe deklaratutako egunak, Eusko Jaurlaritzaren 2025eko apirilaren 8ko 82/2025 Dekretuari eta Ahaldun Nagusiaren urriaren 6ko 179/2025 Foru Dekretuari jarraikiz, zeinaren bidez deklaratzen baita zein diren egun baliogabeak Bizkaiko Foru Aldundiaren eremuan 2026an zehar egin edo aurkeztu behar diren egintza, izapide edo errekurtso guztietarako:

    • Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna
    • Urtarrilaren 6a, Jaunaren Epifania
    • Martxoaren 19a, San Joseren eguna
    • Apirilaren 2a, Ostegun Santua
    • Apirilaren 3a, Ostiral Santua
    • Apirilaren 6a, Pazko Astelehena
    • Maitzaren 1a, Langileen eguna
    • Uztailaren 25a, Santiago Apostoluaren Eguna
    • Uztailaren 31, Loiolako San Inazio
    • Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea
    • Abuztuaren 28a, Bilboko Aste Nagusiko ostirala
    • Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala
    • Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbiaren Eguna
    • Abenduaren 24a
    • Abenduaren 25a, Eguberri eguna
    • Abenduaren 31
    • 2026ko larunbat eta igande guztiak
  • Honako hauek dira baliogabe deklaratutako egunak, Eusko Jaurlaritzaren 2024ko uztailaren 18ko Ebazpenari eta Ahaldun Nagusiaren urriaren 4ko 176/2024 Foru Dekretuari jarraikiz, zeinaren bidez deklaratzen baita zein diren egun baliogabeak Bizkaiko Foru Aldundiaren eremuan 2024an zehar egin edo aurkeztu behar diren egintza, izapide edo errekurtso guztietarako:

    • Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna
    • Urtarrilaren 6a, Jaunaren Epifania
    • Apirilaren 17a, Ostegun Santua
    • Apirilaren 18a, Ostiral Santua
    • Apirilaren 21a, Pazko Astelehena
    • Maitzaren 1a, Langileen eguna
    • Uztailaren 25a, Santiago Apostoluaren Eguna
    • Uztailaren 31, Loiolako San Inazio
    • Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea
    • Abuztuaren 22a, Bilboko Aste Nagusiko ostirala
    • Azaroaren 1a, Santu Guztien Eguna
    • Abenduaren 6a, Konstituzio Eguna
    • Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbiaren Eguna
    • Abenduaren 24a
    • Abenduaren 25a, Eguberri eguna
    • Abenduaren 31
    • 2025ko larunbat eta igande guztiak
  • Bai, astelehenetik larunbatera arte bisitatu daiteke, 13:15etik 16:30era bitartean.

    Bisitek 45 eta 60 minutu arteko iraupena dute eta telefonoz (946.083.537, 673.000.238) edo bisitak@bizkaia.eus helbidera mezua bidalita hitzartu behar dira.

    Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.

GALDERA GUZTIAK

Bizikletekin lotutako ohiko galderak

  • Babes-kaskoa (indarreko legediaren arabera homologatutakoa eta ziurtatutakoa) nahitaez erabili behar dute txirrindulariek eta bizikleten eta zikloen bidaiariek hiriarteko bideetan eta zeharkaleetan (zenbait salbuespen kontuan hartuz, hala nola arrapala luzeak igotzen direnean, egiaztatu behar diren arrazoi medikoak daudenean edo bero handia egiten duenean). Lehiaketetan parte hartzen duten bizikleta-gidariek eta txirrindulari profesionalek beraien arauak izango dituzte entrenatzen dutenean edo lehiaketan.

    Hiri barruko bideetan hamasei urtetik beherako pertsonek bakarrik erabili behar dute beti nahitaez kaskoa. Edozein esparru eta inguruabarretan erabili behar da (parkeetan eta gurpil txikiak eramaten dituzten bizikletekin gertatzen den moduan).

    Kaskoari buruzko legedia herrialde bakoitzean

  • Errepidetik bizikletaz doazenak paraleloki ibil daitezke, bi ilaratan, kontuan hartuta errepidea zer egoeratan dagoen edo trafikoak arriskurik ekar dezakeen, eta errepideko eskuineko ertzera hurbildu beharko dira ahalik eta gehien.

    Zirkulazio Araudi Orokorraren 54. artikuluarekin bat, baimenduta dago txirrindulariak taldean joatea; horrek, baina, ez du esan nahi tropelean ibiltzea. Txirrindulariek eskuineko bazterbidea erabiliko dute, ibiltzeko modukoa eta haietako bakoitzarentzat nahikoa bada. Halakoa ez bada, galtzadaren zati bat erabiliko dute; ezinbestez behar dutena, besterik ez.

    Autobien kasuan, baimenduta dago txirrindularien zirkulazioa (berariaz kontrakoa adierazi ezean), baina bazterbidetik baino ezin dira joan; ez dira inoiz ere sartuko galtzadan. Bihurguneak dituzten jaitsiera luzeetan, bizikletan doazenek, bazterbidea utzi, eta behar duten galtzadaren eskuineko zatia erabili ahal izango dute, betiere segurtasun-baldintzek horretarako aukera ematen badute.

    Azkenik, ikuspenik ez dagoen zatietan edo zirkulazio-pilaketak daudenean, ilaran jarri beharko dira (bata bestearen atzean), aurre-hartzeak errazteko.

    Paraleloan doazen txirrindularien irudia

  • Trafikoari buruzko Legearen 23.5 artikuluan jasota dagoenez, bizikleta bat gidatzen dutenek pasatzeko lehentasuna dute ibilgailu motordunen aldean:

    1. bizikletaz doazenek bakarrik erabiltzeko bideratuta dagoen bizikleta-bide batetik, txirrindularientzako pasabide batetik edo bazterbide batetik zirkulatzen ari direnean.
    2. beste bide batean sartzeko, motordun ibilgailuak eskuinera edo ezkerrera biratu behar duenean, baimendutako kasuetan, eta inguruan txirrindulari bat dagoenean.
    3. bizikletak taldean zirkulatzen ari direnean, unitate mugikor bakartzat hartuko dira pasatzeko lehentasun-ondorioetarako. Horrela, taldeko lehen bizikleta gurutzatzen hasi denean edo biribilgune batean sartu denean, taldea osatzen duten gainerako unitateei lehen bizikleta horri aitortzen zaizkion lehentasunak aplikatuko zaizkie. Horri dagokionez, hiri-zirkulazioan dagokion udal-ordenantzak xedatutakoa beteko da, beste irizpideren bat aukeratzen bada.

    Gainerako kasuetan, Trafikoari buruzko Legean ibilgailuen artean pasatzeko lehentasunari buruz jasotako arau orokorrak aplikatuko dira. Horien artean dago, halaber, edozein ibilgailurekin elkargune batean edo oinezkoentzako edo txirrindularientzako pasagune batean sartzeko debekua (pasatzeko lehentasuna izan arren), baldin eta zirkulazio-egoera hain handia bada, non, ziurrenik, ibilgailua geratuta gera baitaiteke eta zeharkako zirkulazioa eragotzi edo oztopatu.

    Arau-hauste larritzat joko da Legeak pasatzeko lehentasunari buruz xedatzen duena urratzea, betiere delitua ez bada.

GALDERA GUZTIAK

Geobizkaiarekin lotutako ohiko galderak

  • Datu multzo bakoitzak metadatu batzuk ditu eta datuak erabiltzeko informazio garrantzitsua ematen digute. Horien artean, zalantzak argitzeko datuen arduradunaren kontaktua dago.

  • Datu geografikoak eskuratzeko, normalean, tresna bereziak erabili behar izaten dira, informazio geografikoko sistemak, alegia. Tresna horien bidez, datuak bi modutan eskura daitezke: OGC zerbitzuen bidez datuetara konektatuta edota datuak deskargatuta.

  • BFA rekin datuak deskargatu eta konektatu ahal izango zara, kosturik gabe. Horrek ez du barne hartzen interneterako konexioa edo hirugarrenen zerbitzuak erabiltzeagatik kostua duten tresnak erabiltzea.

GALDERA GUZTIAK

Gizarte-zerbitzuekin lotutako ohiko galderak

  • Pertsona edo talde batek erabaki zail bat hartu behar duen egoera bat, elkarren artean talka egiten duten balio, printzipio edo betebehar moralak daudelako.

    Balio bat funtsezko sinesmen bat da, bakoitzak gure bizitzan garrantzitsutzat eta zuzentzat jotzen duguna definitzen duena, eta gauza batzuk besteen gainetik aukeratzera, iritzi bat izatera eta lortu nahi ditugun helburuak definitzera bultzatzen gaituena. Adibidez: zintzotasuna edo intimitatea, familia, lana edo osasuna.

    Printzipio etikoak jarraibide orokor eta unibertsalak dira, zuzena edo egokia denari buruzkoak, funtsezko balioetan oinarrituak eta gure ekintzak eta erabakiak bideratzen dituztenak. Printzipioak dira ongintza, kalterik ez egitea, autonomia eta justizia.

    • Zaila egiten zaidanean ekintza zuzena zein den erabakitzea, alternatiba guztiek baliozkoak diruditelako edo, aitzitik, guztiek dakartelako nolabaiteko zorigaitz edo kalteren bat.

    • Errespetatzea garrantzitsutzat jotzen ditudan eta aldi berean asebete ezin ditudan bi balio edo gehiagoren aurrean nagoenean.

    • Nire erabakiak niretzat, beste pertsona batzuentzat edo komunitatearentzat garrantzitsuak diren balioetan eragina izan dezakeenean.

  • Bai. Bizkaiko esku-hartze sozialean inplikatutako edonork (erabiltzaileek, profesionalek, entitateek, erakundeek eta bestelako eragile sozialek) kontsulta egin diezaioke Bizkaiko GEHEBari.

GALDERA GUZTIAK

Kontratazio publikoarekin lotutako ohiko galderak

GALDERA GUZTIAK

Kulturarekin lotutako ohiko galderak

    • Ofizialki aitortutako % 33ko gutxieneko desgaitasuna (fisikoa, psikikoa edo sentsoriala) izatea.

    • Ofizialki aitortutako mendetasun-gradua izatea.
    • Begirale laguntzaileen eguneroko asistentziabehar duen patología medikoren bat izatea.Adibidez, diabetesa.

  • Udalekuetan egindako jardueren argazkiak web-orri honetan bertan ikusi ahal izango dira, "Instalazioak" atalean:

    • Hautatu instalazioa
    • Hautatu "Egonaldien egunkaria" ataleko ikonoa argazki kameraren irudia
    • Hautatu dagokion txanda.
  • Deitu 946 083 360 zenbakira (jendearentzako arreta-ordutegian), lehenbailehen jakinarazteko, agian edo ziur ezingo dela udalekura joan.

    Zure espedientean sartu. “Beste jarduera elektroniko batzuk” atalean eta aukeratu “Dokumentazioa aurkeztea”. Hor gertatutakoa azaldu behar duzu.

    Joango ez dela ziurra denean, egoera azaltzeaz gain, "Uko" egingo da, "Beste jarduera elektroniko batzuk" atalean, plaza beste pertsona batentzat eskuragarri egon dadin.

GALDERA GUZTIAK

Zerbitzu-katalogoarekin lotutako ohiko galderak

  • Doako nabigatzaile hauetakoren bat erabili behar da katalogoan sartzeko:

    • Internet Explorer, 11 bertsioa edo goragokoa
    • Mozilla Firefox, 60 bertsioa edo goragokoa.
    • Google Chrome, 66 bertsioa edo goragokoa.
    • Microsoft Edge.
    • Safari, 11 bertsioa edo goragokoa.

    PDF fitxategien edozein bistaratzaile (Adobe Reader XI. bertsioa, Foxit Reader, Free PDF Opener, Nitro PDF Reader, ...). Google Chrome eta Mozilla Firefox nabigatzaileen azken bertsioetarako, ez dago bistaratzailerik instalatu beharrik, badaukatelako PDF bistaratzaile bat integratuta.

    Ziurtagiri elektronikoen erabileraren ondoriozko beste konfigurazio batzuk.

    Gainera, Egoitza Elektronikora bideratzen zaituzten laguntzen/diru-laguntzen kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiak onartzen dituen sinadura elektronikoko sistemak erabili behar dira.

  • Gaur egun, hautatutako laguntzen/diru-laguntzen/zerbitzuen fitxak banan-banan jaitsi daitezke PDF formatuan. 2019/12/13tik aurrera, katalogo osoa jaitsi ahal izango da PDF formatuan

  • Bai. Erregistro elektronikoak automatikoki luzatuko du izapideari ekin zaiola erakusten duen egiaztagiri elektronikoa. Egiaztagiri horretan datu hauek aurkituko dituzu: sarrera-erregistroko zenbaki edo kodea eta aurkezpen eguna eta ordua, pertsona igortzailearen nortasuna, zure kasuari buruzko prozedura, gaiaren izena, aurkezpen-inprimakian jarritako datuen hitzez hitzeko kopia, eta hari esleitutako egiaztapen elektronikoko kodea, aukera emango duena hura kontsultatu eta bistaratzeko eta haren kopia elektronikoa inprimatzeko.

GALDERA GUZTIAK