Aldundia

Aldundia

  • Egun baliogabeak ekintzak, izapideak eta errekurtsoak egiteko.

    Honako hauek dira baliogabe deklaratutako egunak, Eusko Jaurlaritzaren 2022ko irailaren 15eko Ebazpenari eta Ahaldun Nagusiaren irailaren 27ko 156/2022 Foru Dekretuari jarraikiz, zeinaren bidez deklaratzen baita zein diren egun baliogabeak Bizkaiko Foru Aldundiaren eremuan 2023an zehar egin edo aurkeztu behar diren egintza, izapide edo errekurtso guztietarako:

    • Urtarrilaren 6a, Errege eguna.
    • Apirilaren 6a, Ostegun Santua.
    • Apirilaren 7a, Ostiral Santua.
    • Apirilaren 10a, Pazko Astelehena.
    • Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
    • Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.
    • Uztailaren 31, Loiolako San Ignazio.
    • Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea.
    • Abuztuaren 25a, Bilboko Aste Nagusiko Ostirala.
    • Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala.
    • Azaroaren 1a, Santu Guztien Eguna.
    • Abenduaren 6a, Konstituzio Eguna.
    • Abenduaren 8a, Andre Maria Sortzez Garbiaren Eguna.
    • Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
    • 2023ko larunbatak eta igandeak.
  • COVID-19 dela eta, jauregiko bisitak bertan behera geratu dira.