Zientzia edo fikzioa?
#Pure tech
2024.12.09 Irakurketa denbora: 10 minuto
BizkaiaTech argitalpen taldea
Ilustrazioa: Naizu
Zalantzarik gabe, pelikula bati edo telesail bati begira egunerokotasunetik irtetea existitzen den plazer handienetako bat da. Baina mood-ean sarturik egon behar da. Komedia erromantiko bat ikusteko asmoz bazaude, badakizu negar eta barre egingo duzula neurri berean. Beldurrezko film bat ikustean, badakizu salto pare bat emango duzula. Drama baten kasuan, zinemako argiak piztean begiak malkoz beterik egongo direla ere argi dago. Zientzia-fikziozko pelikula bat ikustera zoazenean, ordea, ez zaude oso ziur zer gertatuko den, izan ere, batzuetan, nahiz eta “fikzioaren” zatia oso gustuko izan, “zientziaren” zatia arraroa edo “aldrebesa” irudituko zaizu agian. DBHko fisikako klasean al nago berriz?
Baina gauza batek ez du bestea kentzen. Film batzuek, nahiz eta aldrebestuak (nori ez zaio hori gustatuko) eta fikziozkoak izan, oinarri zientifikoak errespetatzen dituzte. Zentzua du esaten dutenak, hara. Beste batzuk, ordea, ez dira hurbildu ere egiten azaldu nahi duten horretara, eta ikus-entzuleen artean dauden adituei eskuak burura eramanarazten dizkiete. Hori dela eta, zientziaren munduan zeresana eman duten hiru filmez hitz egingo dugu. Esaten dutenaren zer zati ote da egia?
Oharra: Artikulu honek spoiler ugari ditu, aipatutako filmak ikusi ez badituzu eta ez baduzu jakin nahi zer gertatzen den, bueltatu orri hauetara filmak gozatu ostean, badakigu-eta izugarri gustatuko zaizkizula.
Marte (2015)
Zuz. Ridley Scott
Nola gustatzen zaizkion zientzia-fikziozko film onak Ridley Scott zuzendariari… Eta horixe eskaini zigun, hain zuzen ere, 2015ean, zientzia-fikziozko film eder bat: Marte, Mark Whatney (Matt Damon) deitutako NASAko astronauta baten istorioa. Whatney, Martera doa bere tripulazioarekin esplorazio bat egitera, eta, hondar-ekaitz baten ondorioz, hiltzat jotzen dute. Horren ondorioz, tripulazioak hanka egiten du handik, hura atzean utzita. Mark planeta horretan harrapatuta geratzen da, 300 eguzkirako hornigaiekin (eguzki bat Marteko egun bat denez, 24 ordu eta 40 minutu inguru, gure 309 egun dira, gutxi gorabehera), erabat bakarrik.
Zorionez, Whatney ez da hiru egunean sekulako krisi existentzial batekin hilko litzatekeen norbait. Entrenatutako astronauta, ingeniaria eta botanikaria da, eta ezin hobeto konpontzen da (gorabehera gutxi batzuekin) Schiaparelli kraterrera itzultzeko eta Ares IV misioaren etorrerak bere bizia salbatzeko behar den denbora guztian bizirik irauteko. Baina orain dator galdera nagusia: nola lortzen duzu egoera horretan bizirik irautea? Bizitza errealean lor daitekeen zerbait da, edo ahoberokeria hutsa baino ez da?
Andy Weirrek idatzitako izen bereko liburutik aterata dago film honen istorioa. Andy Weir zientzia-fikziozko idazlea eta ingeniari informatikoa da, eta “espazioaren friki” gisa izendatu zuen bere burua Forbesen. Hori esanda, esan liteke espazioarenganako zuen miresmenak liburu bat idaztera bultzatu zuela, zientifikoki ongi hornitua, informatua eta logikoa. Akats txiki batzuekin, baina ondo. Eta Ridley Scotten pantaila handirako egokitzapenak horrekin bat egin zuen. Zergatia azalduko dizugu.
Lehenik eta behin, Whatneyk janaria nola lortzen duen azalduko dugu. Bai, Martera Esker-emate afarirako bidalitako patata famatuei buruz hitz egiten ari gara. Eskerrak botanikaria zen. Gordetako tripulazioaren gorozkien bidez, 12 patata horiek landatzeko eta gehiago lortzeko ongarria egitea lortzen du protagonistak, eta hori, a priori, posible da. NASAk Marten elikagaiak landatzea zer-nolakoa izango litzatekeen ikusteko simulazioak ere egin ditu eta arrakasta izan dute. Agian zerbait esan nahi digute horrekin…
Hori guztia egin ondoren, gure botanikari gustukoena ondorio garrantzitsu batera heltzen da: patata pila bat landatuta izan arren, horiek ureztatzeko ura beharrezkoa da. Ondo pentsatuta. Gainera, ez dago arazorik, errezeta daki eta. Zehazki, lur metro kubiko bakoitzak 40 litro ur behar dituela dio, beraz, lanari ekin dio. Lehenik, ontziari sobratzen zaion hidrazina (suzirientzako erregaia) hartu eta iridio katalizatzaile batetik pasarazten du (astronauta izanda lortzen diren gauzak), N2 eta H2 elkarrengandik bereizteko. Hala, gai izango da hidrogenoa isolatu eta eremu itxi eta txiki batean askatzeko, oxigenoarekin elkartu eta erre dadin, ura lortzeko. Esperimentuan leherketa gertatzen da, eta Whatneyk kolpe latza hartzen du. Baina, kasu honetan, garrantzitsuena da kontatzen dena egia dela, benetan posible dela egoera horretan ura lortzea, oso arriskutsua izan arren. Whatneyk ere hala dio filmean: “NASAri ez zaio sua gustatzen, suak espazioan mundu guztia hiltzea eragiten duelako”. NASAk esaten badu, hobe kasu egitea. Hala ere, ez dugu uste hidrazina lortzea hain erraza denik…
Baina dena ez zen ona izango… Hasieran aipatu dugun ekaitzaz gogoratzen al zarete? Whatney K.O. uzten duena? Bai liburuan eta bai pelikulan, ekaitz izugarria dela esaten da, eta arraroa litzateke hori Marten gertatzea. Nahiz eta harea-ekaitzak oso ohikoak izan planeta gorrian (batzuetan, Lurretik teleskopio batekin ikus daitezke, hainbeste harea altxatzen dute eta!), NASAk dio ez zela egokia izan haizean fokatzea, horrelako ekaitzak oso gutxitan gertatu ohi direlako (Lurreko bost urte eta erdian behin, gutxi gorabehera), eta, atmosfera desberdina dutenez, haize bolada indartsuagoak beharko liratekeelako tripulazio oso bat eta haren ekipamendua arrastaka eramateko. Andy Weirrek bazituen datu horiek, eta, hala ere, bere kontakizunean horrela uztea erabaki zuen… Horixe baietz, Andy, kontu horiek izugarri gustatzen zaizkigu.
Tenet (2020)
Zuz. Christopher Nolan
Film hau ikusi ondoren ez bazara ezer ulertu gabe irten, gainerakoek baino IQ handiagoa duzula esan nahi du. A zer-nolako buruko min zientifikoa den Tenet (2020), inor iritzirik gabe uzten ez duen Christopher Nolanen filma. Bi ordu eta erdiko obra honek “Protagonista” (John David Washington) du pertsonaia nagusia, Hirugarren Mundu Gerra baten hasiera gelditzeko teknologia duen nazioarteko espioitza trama batean sartuta dagoena. Eta bai, pelikula guztia bizi-bizia da. Bidean, Neilekin (Robert Pattinson) egiten du topo, eta badirudi protagonistak berak baino gauza gehiago dakizkiela… Zergatik ote da?
Film honek gai zientifiko asko jorratzen ditu, baina gehien interesatzen zaiguna entropia da, termodinamikaren bigarren legea. Termodinamikaren lau printzipio daude (tradizionalki, hiru zeuden: 1, 2 eta 3; baina, gero, laugarren bat gehitu zuten, 0, gainerako guztien oinarria izan zedin), eta guztiak dira garrantzitsuak, energiak nola jokatzen duen eta nola eraldatzen den ulertzen laguntzen digutelako. Energiak nola jokatzen duen jakiteak, aldi berean, gure unibertsoak nola funtzionatzen duen hobeto ulertzen laguntzen digu, eta hori da gizateriak inguruan duen gauzarik ezezagunetako bat.
Hala ere, esan bezala, interesatzen zaigun legea bigarrena da, entropia: sistema orok desordenara jotzen du beti, kaosera. Eta zer esan nahi du horrek? Bada, energiak denborarekin sakabanatzeko joera duela, eta, hala, entropia-maila edo, bestela esanda, kaosa, areagotu egiten dela. National Geographic-ek (2024) adibide batekin azaltzen du: “Eguneroko bizitzan, tenperatura baxuan dagoen gela batean jarritako kafe bero batean pentsa dezakegu. Hasieran beroa katiluan biltzen da, baina denborarekin bero hori gelan zehar zabalduko da. Adibide horretan, entropia handitu egiten da energia termikoak hartzen duen hedapen eta banaketa kaotikoaren ondorioz”.
Fenomeno horrek lotura estua du sistemen atzeraezintasunarekin, esaten baitu ezinezkoa dela ekintza bera kontrako noranzkoan egitea ,desberdina izan gabe. Primerakoa litzateke zure familiaren pitxer gustukoena lehengo moduan utzi ahal izatea (betidanik “control + Z” izenaz ezagutu duguna), baina, zoritxarrez, ez da hala. Ezin da sistemarik leheneratu.
Baina zer gertatuko litzateke entropiari buelta eman ahal izango bagenio? Horixe da, hain zuzen ere, Christopher Nolanek Tenet-en erakutsi nahi diguna, guztiz eta erabat fikzioz, azpimarratu behar da.
Filmaren lehen zatiko eszenetako batean, gertakari batzuek Tenet izeneko erakunde batengana eramaten dute protagonista, eta han Laurarekin (Clémence Poésy) egiten du topo, etorkizunetik etorritako teknologiarekin lan egiten duen zientzialari batekin. Zientzialari horren eginbeharra da teknologia horrek guztiak nola funtzionatzen duen azaltzea protagonistari, eta hor ikusten dugu pelikula osoko lehen tramankulu fantastikoa: bala zuloz betetako horma bat. Bai, bai, ondo irakurri duzu, zulatutako horma soil bat. Laurak pistola bat ematen dio protagonistari, eta arma horrekin hormari tiro egiteko esaten dio. Protagonista, ordea, nahastuta dago, pistola kargatu gabe dagoela ikusten baitu. Hala ere, hormari apuntatu eta tiro egin dio. Denek dakite zer gertatuko litzatekeen Tenet edozein pelikula balitz: armak, balarik ez duenez, ez luke ezer egingo. Eszena horretan, ordea, tiro egiten duenean, protagonista nahasturik geratzen da: armak zerbait arraroa egin duela sumatzen du, paretan zulo bat gutxiago dago, eta pistolaren kargagailuak bala bat dauka, tiro egin aurretik hutsik bazegoen ere.
Orduan azaltzen dio Laurak protagonistari (eta ikusle guztiei) teknologia hori entropian oinarrituta dagoela, eta, etorkizunean, norbait hori iraultzeko gai izan dela. Bi bala erakusten dizkio: bata, tiro egin berri duen bala da, eta bestea, berdin-berdina, baina guztiz arrunta. Bala bat haiek biak bezalakoa dela kontatu dio, denboran aurrera bidaiatzen duela. Besteak, ordea, entropia itzulita dauka, eta horrek esan nahi du, gure begien aurrean, mugimendua itzulita dagoela. Lehengo adibidera itzuliz gero, zure familiaren pitxerra bere jatorrizko egoerara leheneratzea bezala izango litzateke, haren entropia irauliz, baina testuinguru askoz ere bortitzago batean.
Hori hobeto ulertarazteko, irudika dezagun partikulaz betetako kubo bat. Partikula horiek geldi eta kubo horren barruan baleude, entropia 0 izango litzateke. Kuboa suntsituko balitz, ordea, partikula horiek guztiak sakabanatu egingo lirateke, eta energia askatuko lukete. Momentu horretan, entropia zero baino handiagoa da, hau da, positiboa. Entropia zero baino handiagoa da bizitza errealean ezagutzen dugun guztian, beti handitzeko joera du, eta horregatik ari da espazioa etengabe hedatzen. Fikzioak, ordea, bestelako bide batetik garamatza. Entropia negatiboa balitz, hau da, zero baino txikiagoa, eta hori da Tenet-en kasua, suntsituta zegoen kubo hori denboran atzera itzuli eta partikulak haren barruan egongo lirateke berriro.
Eta, modu nahasi horretan, Tenet (filma, ez erakundea) gai da publikoari termodinamikaren bigarren legea oso modu entretenigarrian azaltzeko. Armaren eszenaren ondoren, askoz eszena gehiago datoz, ikus-efektu ikaragarriak eta amorratzeko moduko teknologia dutenak, baina horretarako, irakurtzeari utzi eta play sakatu beharko duzu.
Ant-Man and The Wasp 3: Quantumania (2023)
Zuz. Peyton reed
Ai… zertan sartu ote da gure superheroi gustukoena oraingoan? Ant-Manen (Paul Rudd) trilogiako (oraingoz) hirugarren filma denez, hasieratik laburbilduko dugu film hau, testuinguru pixka bat jartzeko… Lehen filmean, zur eta lur geratzen da Pym doktoreak (Michael Douglas) oso txiki bihurtzeko jantzi bat ematen dionean, eta, horri esker, mundu kuantikoa bisitatzen du lehen aldiz (eta nahi gabe).Ez dago film hori galtzerik. Bigarrena, ordea, apur bat zailagoa da, oraingo honetan, nahita sartzen baitira mundu kuantikoan, Janet (Michelle Pfeiffer), Pym Doktorearen emazte eta Hope Van Dyneren (Evangeline Lily) ama, erreskatatzeko, hura subatomiko bihurtu ondoren, mundu kuantiko horretan etengabe harrapatuta geratu baitzen. Ez kezkatu, hortik ateratzea lortzen dute. Hala ere, gero, mundu guztiak ezagutzen duen hori dator, Thanos eta haren zorioneko karraska , hain zuzen ere. Eta zer lotura du gure Ant-Man estimatuarekin, esperimentuak egiten ari zela mundu kuantikoan sartu eta justu barruan zegoenean gertatu zenarekin? Hari ez zion eragin, baina, kasualitatez, desegin zen unibertsoko biztanleen % 50en barruan, Scott nano-mundutik atera behar zuten hiru pertsonak zeuden. Pena ederra.
Eta, hala, hirugarren filmera iritsiko gara, Avengers: Endgame-ren ondoren gertatzen denera: Scott Lang mundu subatomikotik itzuli da, eta familiari eta bere lagun zientzialariei asko kontatu behar die. Oraingoan, Janet bere familiarekin itzuli da, eta Cassie (Kathryn Newton), Scotten alaba, mundu kuantikoarekin obsesionatu da. Horregatik, mundu kuantikoa behatzeko tresna txiki bat eraikitzen du, bertan sartu beharrik gabe, baina gauzak ez dira espero bezala ateratzen, eta aparatuak, azkenean, harrapatu egiten ditu eta familia osoa mundu ñimiño horretan giltzaperatzen du.
Pelikulak, literalki, Quantumania izena badu ere, egia esan, fisika kuantikoak ez du presentzia handirik. Hala ere, badira bi gauzatxo, pelikula hau errealitatearekin alderatzeko kontuan har ditzakegunak. Lehenengoa mundu kuantikoa bera da. Hitz handiak dira, e. Bertan gertatzen da filmaren trama guztia, Kang The Conquerer (Jonathan Majors) pelikula honetako bilauak izaki mikroskopikoen mundu oso bat du bere esku. Bai, ondo irakurri duzu, mundu subatomiko bat da, non paisaia surrealistak dituen zibilizazio adimendun batean bizi diren izaki subatomikoak dauden, bilau bat buru dutela, eta bilau hori han erbesteratuta dago, gizakiekin eta haien unibertsoekin oso gaiztoa izan delako. Baina goazen harira… Texasko Unibertsitateko Michael Kolodrubetz doktoreak argi esaten digu: “Mundu kuantikoa ez da erreala”. Berak dioen bezala, fisika kuantikoa partikula subatomikoetan zentratzen da, eta lurrean existitzen den edozein materiaren zimenduak partikula horiek berak direnez, mundu kuantiko batean bizi gara jada. Hala ere, tamaina kontua denez, pertsonak handiegiak gara fisika kuantikoaren arauak betetzeko, eta, beraz, fisika klasikoaren legeak ditugu arau.
Baina “mundu” hori existituko balitz, ez ginateke inoiz horretan barneratzeko gai izango; izan ere, Mediumek dioen bezala, partikula subatomiko bat baino tamaina txikiagoa izan beharko genuke, adibidez, protoi bat, 1,7/10¹5 metroko diametroa duena, ezagutzen dugun birus txikiena baino 10 milioi aldiz txikiagoa da. Beraz… edo norbait benetako Pym partikulak sortzeko gai da, edo film hau % 100 fikzioa dela esan beharko dugu.
Kontuan hartu beharreko bigarren gauza da Scott “probabilitate ekaitz” batean sartzen den eszena, non gauza bat lapurtzen saiatu behar den Kang mundu kuantikotik atera ahal izateko eta, Cassie, hark bahituta duena, osasuntsu eta salbu itzultzeko. Sartzen denean, pertsona gisa biderkatzen hasten da, eta, horren ondorioz, milaka milioi Scott Lang dabiltza inguruan paseatzen. Normala denez, protagonista ikaragarri larritzen da. Eszenaren elkarrizketa honela gertatzen da (elkarrizketa asko dago egoera honetako Scott Lang guztien artean, beraz, azalpenaren zatia bakarrik uztea erabaki dugu):
SCOTT LANG
Zergatik ari naiz beste ni bat ikusten?
M.O.D.O.K.
Beste zu baten aukera ikusten ari zara, probabilitate ekaitz batean zaude.
SCOTT LANG
Eta zer esan nahi du horrek guztiak?
M.O.D.O.K.
Hor, har zenitzakeen erabaki guztiak aldi berean existitzen dira. Schrödingerren kutxan zaude, eta katua zara.
Gainezarpen kuantikoa adierazten du eszena horrek; izan ere, mekanika kuantikoan, partikulek hainbat egoera adieraz ditzakete aldi berean, harik eta behatzen diren arte, eta egoera bakar batean kolapsatzen dira. Schrödingerren katuaren kasuan, kutxa barruan dagoen katua bizirik eta hilik egon daiteke aldi berean, behatua izan arte. Bizirik eta hilda egon daiteke, ez dugulako nahikoa gaitasunik kutxa barruan nola dagoen ikusteko ireki gabe, baina, behin kutxa irekita, katua guk behatzen dugu, eta jada modu deterministan ikusten dugu katua bizirik ala hilik dagoen. Filmean fenomeno horren metafora bisuala egiten da, eta protagonistak eta haren aldakuntza kaotiko guztiek helburu bakarra izan behar dute lerrokatu eta elkarrekin lan egiteko, kasu honetan, kolapsatu eta estatu bakar bihurtzeko, hau da, Scott izatea une horretako Scott bakarra. Nahaspila izugarria da, baina metafora bisuala aparta da.
Espero dezagun Scott Langek hainbeste istilutan sartzeari utziko diola… Seguru gaude haren mailako superheroi batek ere bizitza lasaia estimatuko duela eta…
Etiketak
- #cultura
- #ciencia
- #arte
- #educación
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
