Urte barri barri, txarri belarri

#Reflections

2026.02.04 Irakurketa denbora: 4 minuto

BizkaiaTech argitalpen taldea

Ilustrazioa: Adara Sánchez

Urte batzuk daramatzagu hemen jada, eta denbora horretan, gauza asko egiteko eta ate asko jotzeko denbora izan dugu. Baina normalean gertatzen den bezala, guretzat ez da nahikoa izan. Hazten eta eraldatzen jarraitu nahi dugu, Lurretik 40.000km/h-ra ihes egiten duen suzirian egoten jarraitu nahi dugu.

Eta inkonformismoa banderatzat daramaten pertsona guztiek bezala, BizkaiaTech Magazinetik ere urte berriko helburuak finkatu nahi ditugu. Helburu horiekin, urte hauetan guztietan egin dugunari balioa emateaz gain, etorkizunak guretzat prestatu duenarekin amets egiteko aukera izango dugu. Hona hemen gure behin betiko zerrenda:

  • Lehenik eta behin, ariketa fisikoa egin nahiko genuke. Urtero bezala, ezta? Hala ere, zehazki, aurten gure garuna entrenatu nahi dugu informazio berriarekin, gai berriekin, paper akademikoekin, begirada berriekin eta input eta iritzi desberdinekin. Eta, bide batez, saiatuko gara zuk hau irakurtzean ere garuna pixka bat entrena dezazun. Ados al zaude? Baina kontuz, ez dugu pisurik galdu nahi, eh… aldizkariak zenbat eta potoloagoak izan, hobe.
  • Ingurune berriak esploratzea da egin nahiko genukeen beste gauzetako bat. Dagoeneko ate asko jo ditugu, baina beti esaten dugun bezala, zientzia eta teknologiaren mundu zoragarria egunero aldatzen da, eta lupaz begiratzeko betebeharra daukagu, ematen diren aldaketak hurbiletik jarraitu ahal izateko eta, ondoren, zuei kontatzeko. Adibidez, nork esango luke adimen artifiziala hain garrantzitsua izango litzakeenik gure egunerokotasunerako 2021ean hari buruz hitz egin genuenean? Non daude NFTak eta cryptoak orain? Zer gertatu zen metabertsoarekin? Joerak eta berriak esploratzea nahitaezkoa da iragana etorkizunaren parte bezala ulertu ahal izateko.
  • Irudi-aldaketa bat ere ez litzaiguke gaizki etorriko, ezta? Zer uste duzue? Irudi berdinarekin daramagu jaio ginenetik, eta nahiz eta nahiko ondo kontserbatzen garen, baliteke melena luzea kopeta-ile baten ordez aldatzea aukera egokia izatea guretzat, ezta? Baina don’t worry, be happy; izan ere, aldaketa hori ez da sekula AA sortzailearen eskutik etorriko, ez baitiogu sekula utziko bertoko artistekin lan egiteari ilustrazioak egiteko eta bertoko talentuekin lan egiteari artikuluak idazteko, hori baita argitalpen honi balioa ematen diona. BizkaiaTech Magazinean uste dugu teknologiak ezingo duela sekula pertsonek eskaintzen duten maitasun eta ukitua ordezkatu.
  • Aizu, eta jende berria ezagutzea? Baliteke ideia ona izatea, ezta? Nahiz eta dagoeneko bere jakintza gure orri zurietan irauli duen jende asko ezagutzen dugun, uste dugu jendea ezagutzea beti dela garrantzitsua. Gainera, edonork daki Bizkaian pertsona kualifikatu, adimendun eta jakitun asko dagoela, eta guretzat izugarri onuragarria da hori. Orduan, irakurri dituzun hitzetan zeure burua ikusi baduzu islaturik (lehenik eta behin, agian, hankak lurrean jarri beharko ditugu), jarri gurekin harremanetan. Poztasun osoz entzungo dugu esan behar duzun hori.
  • Azkenik, esker onekoagoak izaten saiatu nahi dugu; are gehiago, posible bada. Izan ere, dakizuen bezala (sentitzen dut, askotan esaten dugu), argitalpen hau egitea ez litzateke posible izango bertan bere aztarna utzi duten pertsona guzti horiek gabe. Mezu bati baietz esan eta BizkaiaTech Magazine komunitateko kide izatea onartzen duen jende hori guztia. Bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuegu gure esanetara jartzea, Bizkaiko herritarrek kontzeptu oso teknikoak, zailak edo ia lorgaitzak ikas eta uler ditzaten, askotan bazterturik geratzen baitira. Zuek gabe, aldizkari honek ez luke baliorik izango; beraz, beste behin ere, mila esker, bihotz bihotzez, komunitateari ematen diozuen zerbitzuagatik.

Etiketak #futuro

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko