Orratzak sekulakoak dira
#Soul tech
2023.03.01
BizkaiaTech argitalpen taldea
Ilustrazioa: Gloria Maestre
Duela 40.000 urte baino gehiago Gizateriak erronka bat gainditu behar zuen, eta horren araberakoa izango zen planetako gune hotzenetan egokitzearen arrakasta edo porrota. Hotzez ez hiltzea eta Goi Paleolitoan Santimamiñeko kobazulotik estiloarekin irten ahal izatea; hain zuzen ere, honelako adierazpen batekin hasiko zen aukera bat izan zitekeen:
“Maitia, irten behar baduzu jarri soinean ahuntz larrua, txamanak gaur arratsaldean hasiko den klima aldaketa iragarri baitu”.
Aldaketa klimatikoak modu naturalean gertatu dira, bata bestearen atzetik, historian zehar, batzuk gure homo sapiens espeziea agertu ondoren.
Gizakiak, beste edozein espeziek bezala, biziraupena bilatzen du. Aldaketetara egokitzen gara; klima-aldaketara, aro- aldaketara, aldaketa teknologikoetara, azken finean, aldaketak.
Paleolitoko giza komunitateak ez ziren gaur egun Lurrean bizi garenekiko oso ezberdinak, eta haientzat ere bizimodua ez zen guk daukaguna baino samurragoa. Erronka zail bati egin behar zioten aurre, eta erronka horren arabera izango zen gure historiaren ibilbidea: saiakeran hil gabe bizirautea.
Kontua da oso baldintza txarretan egiten ziotela aurre biziraupenari. Klima hotzak bere aukerak murrizten zituen babeslekuen kanpoaldean, eta ehiza ez zen gauza handirik ospatzeko modukoa.
Gose horrekin eta hotz horrekin argi izango zuten bizitza aldatuko zien irtenbidea bilatu behar zutela. Bizitza aldatu ziguna, alegia.
Baldintza klimatiko gogorragoen aldaketa progresibo baten aurrean dilema saihestezina zen; egokitzea edo hiltzea. Arazo honen lehen irtenbidea gorputza modu garatu gabean lotutako animalia larru zatiekin estaltzea litzateke. Eta horrek hotzari aurre egingo liokeen arren, babesa ez litzateke onena izango, ziur asko, gorputzeko atal asko agerian eta estali gabe egongo liratekeelako, eta larru zati horiek lotzeko moduak (larruarekin berarekin korapiloa eginda edo eskura zituzten zuntzekin lotuta), soineko horiek janzten zituztenen abiadura eta arintasuna murriztuko lituzkete, harrapariei abantaila emanez eta aldaketa klimatikoak modu naturalean gertatu klanaren afaria arriskuan jarriz.
Hori, seguruenik, drama itzela izan zen tribuentzat ikusten baitzuten gero eta gutxiago zirela hotzaren, gosearen eta biziraupenaren borrokan euren aurka lehiatzen ziren piztien erruz. Afaldu edo afalduak izan.
Irtenbide hobea aurkitu behar zuten. Azaldu dugun bezala, bizirik irautea zen erronka.
Ideia, seguruenik, haitzulotik irtetean hotzez ez hiltzeko modua aurkitzea zen, afaltzeko mamuten bat lortzea eta gainerako harraparien aurrean garaile irtetea…, suz inguratzea eta bideraezinak ziren beste hipotesi batzuk baztertuta; orduan buru distiratsuren batek honakoa proposatuko omen zuen: "Eta gorputz osoa estali eta aske eta arin mugitzen utziko liguketen larruak bagenitu? Gorputzarekin bat egingo duen zerbait, mugarik gabe korrika egin eta besoak mugitu ahal izateko".
Antzeko testuinguru baten, esperimentatzekokezka zuen norbaitek, frogak egiten hasi behar izan zuen, Gizateriaren hastapenetatik izandako berrikuntzarik zaharrenetako batera iritsi arte, gure Historiari norabide berria emango zioena, orratza.
Berrikuntza handia, orgura artekoa eta gerokoa markatu zuena. Idea simple baina bikaina; egiaztatu denaren arabera 40.000 urte baino gehiago dituena, baina baieztatu gabeko hipotesi batzuek, duela 60.000 urte baino gehiagoko berrikuntza dela diote.
Inork ez daki, ezta ziur asko jakingo ere, (misterioa Historiaren xarmaren parte da) nolakoa izan zen ideia bikain honetaraino iristeko sormen prozesua, baina irudika dezakegu.
Helburua animalia larru zati bi edo gehiago lotzeko modua hobetzea zen. Aukera bat hezurrezko pasadoreak erabiltzea izango litzateke, larruak batzeko zuloak eginez; baina, itxitura perfektua ez izateaz gain (zuloak egongo lirateke), luzera begira larru baliotsu haiek tentsioaren bidez urratu egingo lirateke, eta hondatu…
Zulatuta zeuden larruzko bi zati edukita, norbaitek froga egingo luke zuloak larruzko zerrendekin, landare-hariekin edo antzeko zerbaitekin lotuz; jostearen eta modaren bidean lehen urratsa emanez. Horrek soinekoaren erosotasuna eta erresistentzia hobetuko zituen, baina larrua zulatzeko lan neketsuak eta ezinbestean urratzeak irtenbide hori baztertuko zuen azkenean. Jarrai dezagun modarekin.
Larrua zulatzen den aldi berean haria txertatzea izan beharko litzateke arazo honetarako irtenbide egokiena eta errazena.
Puntu honetara iritsita, gogoeta bat egin dezagun, inork uneren batean imajinatu al du proba horiek guztiak klaneko larru onenekin egiten zirela? Logikoa dirudi pentsatzea txatal edo larru hondatuak erabiliko zirela ehizatzea hainbeste kostatzen zitzaien baliabide hain baliotsua izango zena alferrik ez galtzeko. Esperimentatzea arrakastarik ezak, ikaskuntzak, azken batean, ez dakarrela galera larririk onartuz (gaseosaz ere egiten ziren garai hartako esperimentuak).
Txatalak elkarri lotuz, itsatsiz eta batek daki nolako metodoak erabiliz hainbat saiakera egin ondoren, norbaitek tresna fin eta zorrotz batean zulo txiki bat egitea probatuko zuen, horrek Gizateriaren Historiaren ibilbidea betiko aldatuko zuela jakin gabe.
Mirespen berezia diet zerbait egiten lehenak izan ziren pertsona anonimoei, burutsuei eta ausartei. Orratza asmatu zuen lehen pertsona horri, gizon zein emakume, eskerrak eman behar dizkiogu klan, tribu eta kulturari… zabaldu eta bere ideia ekoizten irakatsiziolako.
Lehen orratzak adarrez, hezurrez, egurrez… eginak izan ziren, baina, bitxia bada ere, euren diseinua ez zen munduko edozein lekutan aurki dezakegun josteko orratzetik gehiegi urruntzen. Bizkaiko Arkeologi Museoan, Bizkaiko haitzulo batzuetan aurkitutako ale bikain batzuk ikus ditzakegu, oso ondo kontserbatu direnak, eta gure haurtzaroan amamaren etxeko tarimako zuloen artean iman batekin erreskatatu ohi genituenen ia berdinak dira.
Orratz "sinple" horrek argi erakusten du berrikuntza batek espezie oso baten bizimodua alda dezakeela.
Paleolitoan, Homo Sapiensek pieza hobeak ehizatzeko aukera gehiago izango lituzkete eta, aldi berean, horrek babesteko eta hobeto mugitzeko larru hobeak izatea suposatzen zuen.
Irlandan, Newgrangeko tumulu ikusgarritik gertu (Irlandara joanez gero, bisitatzea gomendatzen duguna), giza ilez jositako jantziak aurkitu zituzten. Erabat da logikoa, norberaren ilea joskintza primitiboko hari gisa erabiltzea. Esan dezakegu orratzaren ondorioz ziurrenik ilea zaintzeko eta orrazteko metodoak garatu zirela.
Eta ilea hari gisa erabiltzen bazen, zergatik ez zuen horretarako artileak, lihoak, kotoiak... balioko? Beraz, orratzak ehunen garapena ekarri zuen, hari naturalekin egindako esperimentazioari esker.
Domino-kate bat bezala, hobekuntzak euren bizitzako alderdi guztietara iristen joango ziren, etengabe soluzioen bilaketarekin eta esperimentazioarekin, eta orratza aldaketaren katalizatzaile bihurtu zen.
IZAN ERE, ORRATZAK MUNDIALAK DIRA!
Belaunaldi batzuk geroago Gizateriak erronka berriei aurre egiten jarraituko zuen. Horien artean ozeanoan barneratzea Polinesiara iristeko. Erronka hori lortzeko, pertsonen asmamena behar zen, asmakizun berri bat garatzeko eta arraunekin nabigatzeak ahalbidetzen ziena baino haratago iristeko.
Kasu honetan ere ez da zehatz ezagutzen belazko nabigazioa noiz edo non garatu zen, baina, historian zehar arakatuz, asmakizun honen erregistroak aurkitu dira duela 5.000 urteko Egipton.
Berriro ere ideia komunitatez komunitate hedatu zen, giza espeziearen mugarri handienetako bat posible bihurtzeraino: Polinesia populatzea, Ozeano Barean 30 milioi km2-ko azaleran banatutako mila inguru uharte zoragarriz osatutako multzoa.
Haitzuloetako orratza, berriz ere, Gizateriarentzako beste urrats handi baten katalizatzailea izan zen.
Belazko nabigazioa aukera paregabea izan da gizakientzat Historian zehar, itsasoen beste aldeko anai-arrebekin topo egiteko, milaka urteko banaketaren ondoren. Zibilizazioen arteko topaketak batzuetan ondorio latzak ekarri bazituen ere, ez dugu ahaztu behar luzarora kultura ezberdinen arteko harremanak onurak dakartzala gizadiarentzat: arte modu berriak, elikagai berriak, ezagutza berriak, aldaketa berriak...
Gure ingurura begiratuz gero, zaila izango da fabrikaziorako orratza erabili behar izan den elementuren bat ez ikustea. Josteko makinek ere orratz bat daramate barruan. 40.000 urte baino gehiagoko historian, materialak eta tamainak izugarri aldatu badira ere, inork ez du lortu hobetzea tresna fin eta zorrotz hori erabiliz bi ehun hari batekin lotzearen ideia. Bere sofistikazioak sinpletasunean datza.
Duela hilabete batzuk Lien Pham izeneko emakume vietnamdar bati buruzko artikulu bat iritsi zen gure eskuetara. Astronautek espaziora bidaiatzean erabiltzen dituzten jantziak egiten ditu. Teknologikoki hain aurreratuta dagoen une honetan ere, gizakiok Paleolitoan gertatutako berrikuntza behar dugu gure mugak zabaltzen jarraitzeko.
Orratza adibide bat baino ez da eta homo sapiensarentzat berritzea bultzada naturala dela frogatzeko ideia egiaztatzen digu, aldi berean erakusten diguna nola tramankulu txiki batek, sinple baina sofistikatu batek, historiaren ibilbidea markatu duen, Gizateriari laguntzen, ez bakarrik bizirik irauten, baizik eta munduaren eta kanpoko espazioaren zati babesgabeak konkistatzen, berrikuntzari esker.
Analogia honek batzuetan loa kentzen digun gaiaz hausnartzeko balio digu; berrikuntzaz. Izan ere, hitz hori entzuten edo irakurtzen dugunean (gaur egun eremu askotan gertatzen da), beharbada bizi garen garaiagatik "internet", "digitalizazioa", "hazten ari diren teknologiak"… eta antzeko hitzak etortzen zaizkigu gogora, eta berrikuntza azken mendeko zerbait esklusiboa dela iruditzen zaigu. Hala ere, berrikuntza Gizateriaren hastapenetatik gertatu da.
Egia da, hala ere, Joseph Schumpeterrek XX. mendearen hasierara arte ez zuela aztertu berrikuntzaren fenomenoa ziklo ekonomikoan, eta horri buruz teorizatu zuela. Hona hemen Osloko Eskuliburuak horri buruz ematen duen definizioa: “Berrikuntza produktu edo prozesu berri edo hobetua (edo horien konbinazioa) da, nabarmen desberdina dena unitatearen aurreko produktu edo prozesuekiko, eta erabiltzaile potentzialen (produktua) eskura jarri dena edo unitateak (prozesua) erabili duena”.
Antzeko milaka kasu aurki genitzake, Osloko Eskuliburuan proposatutako definizioa betetzen dutenak. Eta, ziur asko, sorkuntza prozesu ia guztietan egongo dira, besteak beste, ideia-, hipotesi-, esperimentazio-, ikaskuntza- eta dibulgazio-uneak.
2015ean, NBEren 70. Batzarrean, Garapen Iraunkorreko 17 Helburuak onartu ziren, eta horietatik 9.ak berariaz aipatzen du berrikuntzaren sustapena. Nahiz eta, gure uste apalean, helburu guzti-guztiek errealitate bihurtu ahal izateko berrikuntzak beharko dituzten, bakoitzak bere arloan, seguruenik modu natural eta inplizituan gertatuko dira.Azken finean, berrikuntza da gizakiok garena eta izatera iritsiko garena eragiten duen ezaugarrietako bat.
Garapen iraunkorrerako helburuak
- Pobreziaren amaiera
- Zero gosea
- Osasuna eta ongizatea
- Kalitatezko hezkuntza
- Genero-berdintasuna
- Ur garbia eta saneamendua
- Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea
- Lan txukuna eta hazkunde ekonomikoa
- Industria, berrikuntza eta azpiegitura
- Desberdintasunak murriztea
- Hiri eta komunitate jasangarriak
- Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
- Klimaren aldeko ekintza
- Urpeko bizitza
- Lurreko ekosistemen bizitza
- Bakea, justizia eta erakunde sendoak
- Helburuak lortzeko aliantzak
Gaur egun, espezie gisa, bi erronka global nagusi ditugu aurrean: SARS COV 2 (COVID-19) birusaren aurkako borroka eta berotze globalaren aurkako borroka. Gure ahalmen berritzaile guztia aplikatu beharko dugu ezinbestean, horiei arrakastaz aurre egiteko.
Berrikuntza gure Historiaren ehunak josten eta konpontzen laguntzen digun orratza dela ulertzen badugu, eta guztiontzako etorkizun hobera garamatzala… has gaitezen josten!
Etiketak
- #cultura
- #innovación
- #ciencia
- #tecnología
- #arte
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
