Mezu zifratuak: matematika-jolasak literaturan

#Pure tech

2024.12.04 Irakurketa denbora: 7 minuto

Marta Macho Stadler

Ilustrazioa: Laura Arrue

Matematika gure egunerokotasuneko edozein momentutan aurki dezakegu. Teknologia-arloan, besteak beste, tresna digital askok erabiltzen dituzten kode kriptografikoak oinarritzeko balio du. Literatura ere ez da horiez ahazten. Elkartuko al ditugu kriptografia eta literatura?

JOLASEAN ETA KODIFIKAZIOAN, DENA DATZA HASTEAN

Gaur egun, kriptografia gradu eta master askotan irakasten den materia da. Diziplina hori barne hartzen duten ikasgaietan, informazioa modu fidagarri eta seguruan transmititzea ahalbidetzen duten tresna teorikoak ikasten dira.

Mezu zifratuak espioitzaren munduan edo transakzio komertzialetan erabiltzen dira, besteak beste. Baina aparteko erronka intelektuala ere badira haiekin “jolastu” nahi duenarentzat. Kontakizun batzuen argumentua egituratzen duten klabe bidezko mezuen adibide ederrak ditu literaturak. Bi aipatuko ditugu.

DANTZARIAK: MISTERIOZKO KONTAKIZUN BATEN KRIPTOGRAMA

Sherlock Holmes, Arthur Conan Doyle (1859-1930) idazleak sortutako detektibe ospetsua, bere dedukzio-gaitasunagatik zen ezaguna. “Adimen matematikoa” zuen. Dantzariak deitutako istorio laburrean, ikertzaileak bere kriptografo-gaitasunak erabiltzen ditu.

Abentura horretan, Hilton Cubitt pertsonaiak Holmesi laguntza eskatzen dio bere emaztearekin lotutako enigma bat ebazteko: Elsie nahigabeturik dago mezu arraro batzuk helarazten zaizkionetik. Mezu horietan, ez da hitzik agertzen, marraz egindako txotxongiloak bakarrik, besoak eta hankak hainbat posiziotan jarrita. Batzuetan banderatxoak dituzte, eta beste batzuk buruz behera jarrita daude. Holmesek honako hau dio:

Hieroglifiko hauek, dudarik gabe, zentzu bat dute. Zerbait arbitrarioa bada, agian ezinezkoa izango zaigu deszifratzea; baina zerbait sistematikoa bada, ebazteko gai izango gara.

Elsiek jasotzen zituen mezuetako sinbolo (panpinatxo) bakoitzaren frekuentzia aztertzen eta horiek ingeleseko letren erabiltze-frekuentziarekin konparatzen hasi zuen Holmesek ikerketa.

Behin sinetsiz gero sinbolo horietako bakoitza letra baten baliokidea dela eta idazkera sekretu mota guztiak deszifratzeko erabiltzen ditugun erregelak kasu honi aplikatuz, soluzioa nahiko erraza da.

Detektibeak gehien errepikatzen den sinboloan jartzen du arreta. E letra izan behar du, izan ere, hori da ingelesez idatzitako testuetan gehien agertzen dena. Gainera, testuinguruari, gramatikari eta zentzuari jarraituz, Holmesek kriptogrametan ezkutatuta dagoen gakoa aurkitzea lortzen du.

“Dantzariz” osatutako “alfabeto” hori, Patrick, Elsieren aitak eta gaizkile-talde baten buruak sortutako zerbait zen. Idazteko modu horrek bere taldeari oharrak bidaltzen laguntzen zion. Joko soila zirudienez, mezu horiek oharkabekoak ziren gakoa ezagutzen ez zuen edonorentzat.

Gakoa zein den igarri arren, Holmesek ezin du Hilton Cubitt bere bezeroaren hilketa saihestu. Hala ere, hiltzailea agerian uztea lortzen du. Kode ezkutua ezagutzen duenez, mezu bat bidaltzen du “dantzarien” alfabetoan, Elsiek bidaltzen duela simulatuz…

ALMADIA: KRIPTOGRAMA BAT ABENTURA-NOBELA BATEAN

Almadia: zortziehun legoa Amazonasen barrena, Jules Verne (1828-1905) idazlearen abentura eta suspense eleberria da.

Istorioa 1852an kokatzen da. Joam Garral Iquitosen (Peru) etxalde eder bat duen brasildar jatorriko gizon bat da. Benito eta Minharen aita da. Azken hori, Benitoren lagunik onenarekin ezkontzear dago, Manuel Valdezekin, Belémen (Brasil). Garralek, bere familia eta zerbitzari guztiak almadia batean (txalupa handi bat) sartzea eta guztiek batera urez bidaiatzea pentsatzen du, eta, ondorioz, Brasilgo Atlantikoko kostaldera abiatzen dira Amazonas ibaian zehar. Zortziehun legoa nabigatu behar dituzte ibaian zehar ezkontza egiteko.

Baina Garralek sekretu bat du: Brasilgo justiziarengandik ihesi dabil. Urte asko lehenago lapurreta eta hilketa delituak leporatu zizkioten. Brasildik ihes egin behar izan zuen bidegabeko zigor bat saihesteko, izan ere, egin ez zuen delitu batengatik heriotza-zigorra ezarri zioten. Manaosera iristean, Torresek, pertsonaia gaizto batek, xantaia egin dio Garrali: ez du justiziaren aurrean salatuko Minharekin ezkontzeko baimena ematen badio. Garralek ez du Torresen aurrean men egiten, eta ondorioz, justiziak atxilotu eta heriotza-zigorra ezartzen dio.

Torresek, ordea, benetako hiltzailearen zifratutako dokumentu bat dauka esku artean. “Gronsfelden zifratua” erabiltzen du dokumentu horrek, Conan Doylek bere kontakizunean erabiltzen duena baino askoz ere korapilatsuagoa. Dantzariak istorioan agertzen dena ordezkapen-zifratu bat da, non jatorrizko testuko karaktere bakoitza, idatzi kodifikatuko zerbaitekin ordezkatzen den. Almadiakoa, ordea, zifratu polialfabetikoa da, hau da, sinbolo bakoitza ez da beti karaktere berdinaz ordezkatzen. Gainera, zenbakizko gako bat erabiltzen du kodifikatu eta deskodifikatzeko. Adibide batez ikusiko dugu. Lehenik eta behin, 26 letrako jatorrizko alfabetoa erabiliko dugula finkatuko dugu:

ABCDEFGHIJKLMNOPQRSTUVWXYZ

Suposa dezagun igorri nahi dugun mezua hurrengoa dela:

BIZKAIATECH MAGAZINE

12345 gakoarekin, enkriptatutako mezua hurrengoa izango litzateke:

CKCOFJCWIHI ODKFAKQI

Nola lor dezakegu hori? Enkriptatu nahi den testuaren azpian, gakoa jartzen da (zenbaki bat letra bakoitzaren azpian), behar beste aldiz errepikaturik. Mezu enkriptatua lortzeko, jatorrizko letra bakoitza, letra horren azpian dagoen digituak adierazten duen adina posizio desplazatzean (eskuinerantz, ezarritako alfabetoan) lortzen da:

B I Z K A I A T E C H M A G A Z I N E

1 2 3 4 5 1 2 3 4 5 1 2 3 4 5 1 2 3 4

C K C O F J C W I H I O D K F A K Q I

Ikus daitekeen bezala, B+1=C, I+2=K, Z+3=C, etab. Mezua deszifratzeko, alderantzizko prozesua egin beharko da: kodetutako mezuan, letra bakoitzaren ordez, zenbaki horren azpiko digitua adina posizio mugitu behar dira alfabetoan (ezkerrerantz): C-1=B, K-2=I, C-3=W, etab.

Almadia mezu zifratu batekin hasten da. Testu hori, ehun lerroko testu baten azken paragrafoa (eleberrian azaltzen ez dena) da, eta Ortega izeneko gizon baten aitortza ezkutatzen du, Garrali leporatzen zitzaion delituaren benetako egilea.

Ch n y i s g e g g p d z x q x e h ñ u q g p g c h n q y e l e o c r u h x b f i d x h u m ñ d y r f i ll r x v q o e d h r u y v h c h v e t ll x e e c r f n g r o b p b g r ñ i u l h r g r ll d q r j i e h ñ z g m ñ x c h b f t t g c h h o i s r h h ñ m ll r l r e m f p y r u b f l q x g d t h ll v o t f v m y c r e d g r u z b l q ll x y u d p h o z f f s p f i ñ d h r c q v h v x g d p v s b g o n l x h t fe n c h h ñ u ll h e g p c h t n e d f q j p ll v v x b f l l r o c h f n h l u z s l y r f m b o e p v m ñ r c r u t ll r u y g o p c h ll u ñ t d r q o k o f u n d f i s r q r ñ g s h s u v i h d.*

(*) Mezu zifratua eta haren erantzuna gazteleraz daude, liburua ez baitago euskarara itzulita.

Garral Manaosen atxilotzen dutenean, haren defentsaz arduratzen den Jarríquez epailea zenbait metodo erabiliz mezuaren edukia deszifratzen saiatzen da. Baina haren saiakerak alferrikakoak dira. Ia azken momentuan, mezuaren sinatzailea izan zezakeen norbaiten izena heltzen zaio, «Ortega». Hori jakinda, epaileak mezuaren klabea aurkitzen du eta Gronsfeld metodoa erabiltzen du (nahiz eta ez dion izenik jartzen, deskribapena ematen du soilik) mezu ezkutua deszifratzeko:

El verdadero autor del robo de los diamantes y del asesinato de los soldados que escoltaban el convoy, cometido en la noche del veinte y dos de enero de mil ochocientos veinte y séis, no es pues Joam Dacosta, injustamente condenado a muerte; soy yo, el miserable empleado de la Administración del Distrito de Diamantes; sí, solo yo, que firma con mi nombre real, Ortega.

Euskaraturik: Mila zortziehun eta hogeita seiko urtarrilaren 22ko gauean diamanteen lapurretaren eta konboia zaintzen zuten soldaduen hilketaren benetako egilea ez da, bada, Joam Dacosta, hiltzera bidegabeki kondenatua; neu naiz, Diamanteen Barrutiko Administrazioko enplegatu miserablea; bai, neu bakarrik, nire benetako izenarekin sinatzen duena, Ortega.

Deskubrimendu horri esker, Garral (zeinaren benetako abizena Dacosta zen), urkatua izatetik libratzen da eta istorioak amaiera zoriontsua du.

MEZUAK KODIFIKATZEKO ETA DESKODIFIKATZEKO TEKNOLOGIA ERABILTZEN

Online orrialde asko aurki ditzakegu kodifikatzen eta deskodetzen laguntzen digutenak, zifratze-sistema ugari erabiliz. Nire gogokoena, Gronsfeld metodoa hainbat alfabeto eta gakorekin testatzeko behin baino gehiagotan probatu dudana, code orrialdea da. Kodetu beharreko mezua luzeegia ez bada, ordea… eskuz egitea askoz dibertigarriagoa da.

Etiketak

  • #cultura
  • #ciencia
  • #educación
  • #mujeres

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko