Kalkulatutako hordago bat
#Pure tech
2024.12.05 Irakurketa denbora: 8 minuto
Naiara Arrizabalaga / Leticia Hernando
Ilustrazioa: Ainara Azpiazu
Entzun al duzu inoiz matematikak edonon aurki ditzakegula? Seguraski bai, baina egia ote da? Non aurki ditzakegu benetan?
Aurrerapen teknologiko, sare sozial, algoritmo eta adimen artifizialez betetako momentu honetan, dena korrika eta presaka egiten denean, har dezagun atsedenaldi txiki bat. Geldi gaitezen. Utz dezagun mugikorra alde batera eta gogora ditzagun gure tradizioak, euskal dantzak, bertsoak, esku-pilota… Presa gabeko udako arratsalde horietako batera buelta egingo dugu, non kuadrillarekin bazkaldu ostean, museko partida bat jokatuko dugun. Denbora gero eta geldiago joaten hasten da.
Musa, briska eta astojokoa gure kulturaren parte diren karta-jokoak dira, orain dela mende batzuk gure bizitzetan erroturik daudenak. Eta bai, horietan ere aurki ditzakegu matematikak.
ZORIA ETA PROBABILITATEA
Joko on guztietan bezala, jokatzen ari den pertsonaren trebetasuna ezinbestekoa da partida irabazteko. Karta-jokoetan, ordea, zoriak ere garrantzia du. Zoria da hori interesgarri egiten duena, izan ere, jokatzeko aukera bakarra tokatu zaizkizun kartekin aurrera egitea da.
Zoria etengabe agertzen da gure bizitzetan, eta esperientzietatik ideia bat atera dezakegu zorizko fenomeno batzuk gertatzeko dagoen probabilitateaz. Probabilitatea zoria tartean denean zerbait gertatzeko aukerak ebaluatzen dituen kalkulu matematikoa da. Askotan, zerbait gertatzeko probabilitate-portzentaje bat dagoela aipatzen da. Adibidez, txanpon bat airera botatzen dugunean aurpegia ateratzeko %50eko probabilitatea dagoela esaten da. Hala ere, matematikan probabilitatea 0 eta 1 arteko balioekin neurtzen da. Nahi dugun fenomenoa gertatzeko aukerarik ez badago, probabilitatea 0 izango da. Bestalde, probabilitatea 1 bada, ziur dakigu gertatuko dela. Ondorioz, matematikan txanpon bat jaurtitzean aurpegia ateratzeko probabilitatea ½ da. Dado bat bota eta ateratako zenbakia bikoitia izateko posibilitatea aztertuko bagenu, emaitza 3/6=½ izango litzateke. Hau da, sei posibilitatetik, hiru zenbaki bikoiti posible daude (2, 4 eta 6). Hori “probabilitate berdina kasu faboragarrien kopuruaren artean” izenez ezagutzen da. Orduan, arau horri jarraituz, azter genezake musean “esku ona” izateko probabilitatea? Ikus dezagun.
MUSAREN ARAUAK
Mus-jokoan, lau pertsonak jokatzen dute eta bakoitzari lau karta ematen zaizkio. Fournierrek emandako araudiaren arabera (zortzi erregerekin jokatzen badugu), eta “jokoa”-ren atalean zentratzen bagara, helburua karta guztiak batuz 31 puntu lortzea da. Joko onena 31 puntukoa da, hurrengoa 32koa eta. hortik, 40ra pasatzen da. Gero, 39, 38, 37… eta 33 puntura heltzean esan genezake joko txarrena daukagula. Inork 31 edo altuagoa ez badu, “puntura” jokatzen da, hau da, 30 puntura gehien hurbiltzen denak irabazten du.
Karten balioari dagokionez, batetik zazpirako kartek beren zenbakiak adierazten duen balioa dute, bikoek eta hirukoek izan ezik. Bikoek batekoek bezala puntuatuko dute, eta hirukoek, berriz, erregeek, zaldiek eta txotek bezala.
Hamarrekoen laguntzarekin tantoak kontatuko dira, eta, orokorrean, musean bikoteka jokatzen da. Dirua jokatzea edo ez, testuinguruaren eta bakoitzak bere trebetasunean duen konfiantzaren araberakoa izango da!
PROBABILITATEA MUS-JOKOAN
“Esku ona” izatea, adibidez, 10 puntu balio duen hiru karta izatea da, izan ere, laugarren karta edozein dela ere jokoa izango dugu. Gainera, azken karta horrek bat balio badu, 31 izango genuke, joko onena. Horretarako, alde batetik kalkulatuko dugu zenbat kasu faboragarri dauden, edo, beste modu batera esanda, zenbat modu dauden lau karta horiek eskuratzeko; eta, bestetik, zenbat aukera dauden, guztira, lau karta banatzeko, berrogei kartako sorta edukita.
Kasu faboragarriei dagokienez, hau kalkulatu nahi dugu: ea zenbat modu dauden hamar puntuko hiru karta (erregeak, zaldiak, txotak edo hirukoak) eta puntu bateko bat (batekoa edo bikoa) lortzeko. Erregeei erreparatzen badiegu, zortzi erregeetatik hiru tokatzea da gure helburua. Matematikan badago tresna bat zortzi elementutatik hiru hartuz gero zenbat konbinazio dauden kalkulatzeko: zenbaki-konbinatoria, (8 3), 56 ematen duena. Gainera, laugarren karta batekoa edo bikoa izatea nahi dugu, eta, beraz, interesatzen zaizkigun zortzi karta daudenez, 56 aukera horiek zortziz biderkatzen dira, eta, ondorioz, guztira 448 modu dauzkagu nahi ditugun lau karta horiek lortzeko. Asko dirudite, ezta? Ez dezagun geure burua engaina, izan ere, ez dakigu zenbat modu dauden lau karta banatzeko eta, beraz, ez dakigu asko ala gutxi diren.
40 kartako sorta batean lau karta jasotzeko konbinazioak kalkulatzeko ere zenbaki-konbinatoria erabil dezakegu: konbinazioak (40 4) dira, eta hori 91.390en baliokidea da.
Orain bai, karta horiek tokatzeko probabilitatea kalkula dezakegu aldeko kasuen kopurua kasu posibleen kopuruaz zatitzen baditugu: 448/91.390=0,0049. Probabilitatea 0,0049 dela esatea, edo, gauza bera dena, gutxi gorabehera %0,5eko probabilitatea dagoela hamar puntuko hiru karta eta bateko karta bat izateko, jada ez da hain kopuru handia, ezta? Ez kezkatu, izan ere, 31 izatea lortzeko beste modu batzuk ere badaude, eta, gainera, 31 izan gabe ere irabaz dezakezu mus partida bat!
Izatez, behin posibilitateak kalkulatzen ikasiz gero, beste edozein “esku on” izateko probabilitateak ere kalkula ditzakegu. 40 bat tokatzeko probabilitatea, adibidez. Animatuko al zara kalkulu hori egitera?
MATEMATIKAREN POSIBILITATE INFINITUAK
Ikusi dugu mus-jokoak estrategia eta zoria konbinatzen dituela. Hala ere, karta-konbinazio zehatz bat lortzeko probabilitateak ulertzeak erabaki informatuagoak hartzera eraman gaitzake, eta horrek irabazteko aukera gehiago eman diezaguke.
Matematikak aukera ematen digu probabilitateen kalkuluan harago joateko eta beste aukera batzuk kontuan hartzeko. Badakigu musean irabaztea ez dela gure eskuaren araberakoa soilik, baizik eta baita besteei tokatu zaienaren araberakoa ere. Gustatuko litzaiguke gure aurkariek zein karta dituzten aurreikustea, baina hori ezin dezakegu ziurtasunez jakin. Gure kartak ezagutzen ditugunez, partida bat irabazteko probabilitatea kalkula dezakegu. Probabilitate horiei probabilitate baldintzatuak deitzen zaie eta probabilitatearen teoremarik garrantzitsuenaren araberakoak dira: Bayesen teorema. Izan ere, duela 200 urte baino gehiago aurkeztu bazen ere, teorema hori adimen artifizialeko teknika aurreratuen oinarria da gaur egun, hala nola berriki gure bizitzetan sartu den ChatGPT ospetsuak erabiltzen dituen algoritmoena.
Musean jokatzeko gogoz jesartzen zaren hurrengoan, gogoratu jokaldi eta erabaki guztien atzean zure alde erabil dezakezun probabilitatez betetako mundu bat dagoela. Zorte on!
Etiketak
- #cultura
- #ciencia
- #educación
- #mujeres
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
