Jon Cortázar eta Relevo-ren munduetan
#Tech bay
2024.12.11 Irakurketa denbora: 8 minuto
BizkaiaTech argitalpen taldea
Ilustrazioa: Mai Egurza
Jon Cortázarrek bideojokoak sortzen ditu 12 urte zituenetik. Eta lasai asko esaten du. Garai horietan ez zegoen hori irakasten zuen kurtso, gradu edo YouTubeko tutorialik, eta, ondorioz, bere kabuz ikasteari ekin zion. Hori ere lasai asko kontatu digu. Espero bezala, bere kide Aitor Zumelzurekin Relevo sortu zuen, “bizi guztian Bilbon jardun duen estudio bat”. 2009an ireki zituzten ateak eta “zenbat eta” 15 urte daramatzate sortzen, kolaboratzen eta pertsonak entretenitzen. Bideojokoen mundu liluragarri eta atsegingarriari buruzko mila gauzaz hitz egin dugu Jonekin, baina, beti bezala, haren hastapenetatik hasi nahi izan dugu.
Jon publizitatean hasi zen lanean, sormenean, baina beti izan du lekutxo bat gordeta bere zaletasun handienerako. Ondorioz, tokiko eta nazioko komunikabide askok arreta jarri zuten haren lanetan. 2008-2009an, krisi ekonomikoa heldu zenean, bere agentziak besteetatik desberdintzeko zerbait aurkitu behar izan zuen, izan ere, publizitatea eta komunikazioa izan ziren murrizketa latzenak jaso zituzten sektoreetako batzuk. Gauza asko probatu zituzten, baina ez zuten emaitzarik izan. Hala ere, Jonek trikimailu bat zuen gordeta… “Bueno, nik bideojokoen zaletasun hau dut eta oihartzuna izaten ari da komunikabideetan…”. Horrela hasi zen abentura zirraragarri hau.
ESTRALURTARRAK, AUTOAK ETA TXUPITOAK
Kar Snatchers (2011) izan zen atera zuten lehen produktuetako bat. Momentu horietan bezeroentzako lanak egiten zituzten, eta aipatutako hori Barakaldoko Opel kontzesionario batentzat sortu zuten. Jokoaren helburua objektu hegalari ezezagun (OHE) batekin autoak abduzitzea zen, minak eta behiak oztopo zirela. Azzurro deitzen den Bilboko metal eta hard rock pub batentzat ere sortu zuten joko bat, nahiko berezia: “Tabernak eta bertara joaten diren bezeroek laurogeiko hamarkadako giroa daukate, horregatik, hamarkada horretako Spectrum ordenagailu britainiarrean funtzionatzen zuen produktu bat sortu genuen. Jokoan lokaleko barmana agertzen zen eta txupitoak ateratzen zizkizun. Gainera, ohiko bezeroak agertzen ziren izkinetan. Gure helburua bezeroak fidelizatzea zen, esperientzia ederra izan zen”. Ba al dago modu hobeagorik bezeroak fidelizatzeko, horiek joko baten barruan sartzea baino?
Beren lehen bideojoko komertzialari esker, Opel kontzesionarioak sari bat irabaztea lortu zuen, eta, bigarrenaren bitartez, Azzurro puba bideojoko retroak gustatzen zaizkion jendearentzako gurtza-leku izatea lortu zuen . Une goren horretan, Baboon! (2015) sortu, garatu eta aurkeztu zuten, arrakasta handia izan zuen PS4 eta PSVITA (erne) kontsoletarako jokoa. Momentu horretan, Relevo markarekin jarraitzea erabaki zuten, baina, orduko hartan, publizitate-agentziatik kanpo, gaur egun Relevo Videogames SL denari bizia emanez.
ETA ZUK ZERTAN JOKATZEN DUZU?
Mundu guztiak daki talde on bat izatea bizitza honetan edozertarako gakoa dela, eta bideojokoen mundua ez da salbuespena. Baina, zer behar da benetan talde horietako partaide izateko? Jonek argi dauka: era horretako talde batek “bideojokoak ezagutzen dituen, bideojokoei buruz dakien eta bideojokoekin jokatzen duen” pertsonak behar ditu.
“Gehiago estimatzen dut ikasteko gogoz lan egitera sartzen den norbait, jada ezer berririk ikasiko ez duela pentsatzen den super crack bat baino. Denbora asko daramat bideojokoak egiten, eta ikasi besterik ez dut egiten. Dena baldin badakizu… dagoeneko nik baino gehiago dakizu”.
Ikasketak, curriculuma eta esperientzia oso garrantzitsuak dira, noski, edozein pertsonak argi izan behar ditu bere zereginak, baina, horrez gain, Jonek badaki zeri begiratzen dion norbaiti eta haren lanari erreparatzean: “Nik asko baloratzen dut proiektu bat hastea eta amaitzea. Ez diot jokoak Google Play Store, App Store edo Steam-en argitaratu behar dituztenik, horrek berdin dit, baina jakin behar dut zerbait hasi eta bukatu egin dutela, izan ere, esan ohi dudan moduan, hilerriak demoz beterik daude”.
Proiektu bat amaitu izanak esanahi asko ditu Jonentzat; adibidez, taldean lan egiteko gai izan direla eta “ostiak” hartu dituztela. Ez da erraza bideojoko bat amaitzea; amaierara iristeak erakusten du motibazioari oso ondo eusten diozula. Izan ere, Jonek diosku proiektu orok bere motibazio-gailurrak dituela. Hasieran, hodei batean zaude, baina bat-batean motibazio-basamortuaren unea iristen da, benetan jokoa sortu behar duzun unea. Hala ere, merezi du, zorionaren azken gailurrera iristeagatik, dena amaitzen ari zarenean eta goza dezakezunean. Kontuz, oraindik oso bero dago eta!
EZIN DA BETI MODAN JOAN
Teknologia berriak egunero aldatzen diren mundu batean bizi gara, eta orain dela 10 urte ezingo genuke imajinatu ere egin gaur egungo egoera. Baina Relevok ezin du abangoardian egon. Zergatik? Bada, azken urteotan guztiok ikusi ditugulako joera asko jaiotzen eta hiltzen. “Orain dela gutxi metabertsoari buruz hitz egiten zen industria guztiak aztoratuko zituen zerbait izango balitz bezala. Zer gertatu da horrekin? Bada, bat-batean desagertu zela; jada inork ez du gauza horiei buruz hitz egiten, ez NFTei buruz, ezta cryptoei buruz ere. Relevo gauza horietakoren baten sartuta egon balitz, orain pertsiana jaitsita egongo ginateke”.
Teknologia-enpresa erraldoien kontuak dira horiek. Enpresa horiek dena joka dezakete ondorio izugarririk gabe. Baina Jonek argi dauka nola heldu diezaieketen joera teknologiko horiei: “Azken batean, inguruan duzun guztiak eragiten dizu; horregatik, eguneraturik egon behar duzu, eta ikusi ea enpresa handiek egiten dutenaren zati bat eskura dezakezun, haien asmatze edo hutsegiteetatik ikasi eta hobetzen saiatu”.
Hala ere, momentuz, ondo egiten dutena lantzen saiatzen dira: sormena, komunikazioa eta jokoen diseinua.
GAIZKIAREN KE-LAINOA ATZEAN UZTEN
Bideojokoetan jokatzen duten pertsonak “friki” deitzetik euren liga propioak izatera eta atleta profesionalak izatera pasatu dira. Nork esango zuen duela 30 urte?
Azkenean, ke-lainoaren atzean arcadeetan jokatzen zuten pertsonek argitara irteteko eta beren joko gogokoenez aurreiritzirik jasan gabe gozatzeko aukera izan dute, eta hori oso ona da. Mundu guztiak jokatzen du bideojokoetan gaur egun. Eta, era berean, mundu guztiak sortzen ditu bideojokoak gaur egun. Bideojokoak kultura bihurtzen ari direla esan nahi ote du horrek? Jonek baietz uste du, nola ez.
Hiru joko nabarmentzen ditu bere katalogoan gai honi buruz hitz egitean eta, zalantzarik gabe, bideojokoak gure kulturaren parte direla argudiatzeko. Lehenengoak Treasure Rangers (2019) du izena, eta, Jonek dioenez, “zenbait arrazoiren ondorioz, bideojoko hau oso ezberdina da”. Puzzle- eta plataforma-joko bat da, non pantailaren aurrean dagoen pertsonak protagonisten (Lucy, Eric, Roxy eta Randy) trebetasunak konbinatu beharko dituen aurrera jarraitzeko. Interesgarria, ezta? Bada, hori ez da onena, izan ere, Relevok joko honekin zuen helburua normalizatzea zen. Zer normalizatu? Bada, Randy, autismoa duen haur bat, beste edozein jokalari bezalakoa dela normalizatzea. Jonek dioenez, berarentzat oso garrantzitsua zen jokoa mundu guztiarentzat izatea, ez bakarrik autismoa duten pertsonentzat, eta, gainera, ez zuen betiko “turra” eman behar, non norbait seinalatzen den bere desberdintasunengatik. Joko honetan, dena oso naturala da. Azaldu digunez, “jendea horrelako egoeren inguruan kontzientziatzeko joko bat da, non erakusten dugun pertsona bakoitzak bere abileziak eta gaitasunak dituela”.
Bestalde, Frontball Planet (2017) ere badago, Treasure Rangers bezala PlayStation Españarekin elkarlanean atera zena, eta Frontball delakoa du ardatz, euskal pilotaren diziplinetako bat (FEPelota eta FIPVk ere bermatzen dute). Bideojokoan berez euskal pilotan jokatzen ez bada ere, diziplina horri ahotsa eman dio, eta Bilboko agertoki bat ere agertzen da, non, noski, euria egiten duen. “Bertako kultura ere zabaldu daitekeela erakusten duen adibidea da, eta, kasu honetan kirola bada ere, beste adar batzuetara estrapola daiteke”.
Azkenik, Bullfighter Neon (2023), edo, Jonek dioen bezala, “kontu ero bat” aipatuko dugu. Jokoan, protagonista etorkizuneko mundu distopiko batean dago, non, Iruñeko estiloan, zezen askoren aurka borrokatu beharko duen. Baina zezenak ez dira zezen arruntak. Zezen robotikoak dira eta zuziri eta laserrez horniturik daude. Zorakeria liluragarri bat. Joko horrekin, Jonek bideojokoak artelantzat hartzeari buruz hitz egiten digu, izan ere, pertsona bakoitzak bere interpretazioa egin dezake jokatzen ari den bideojokoari buruz. Eta zezenketen alde edo kontra dagoen jendearen % 1 horren kritikarik izan badu ere, oso harrera eta kritika onak izaten ari den bideojokoa da. Twitterren beti dago norbait…
AMAIERAKO BOSS-A
Horren guztiaren ondorioz, Jon industria eta mundua leku hobeago bat egiten saiatzen diren 100 garatzaileen zerrendan izendatua du GamesIndustryk, eta bera oso harro dago horretaz, izan ere, ez da gutxiagorako. Gainera, iragarri berri dute Terrifier bideojokoaren arduradunak izango direla, mundu osoan modan dagoen beldurrezko filmen frankiziarenak. Beraz, norbait gehiagorako gogoz geratu bada… Relevoren mundu fantastikoetan murgiltzera animatzen zaituztegu, fantasiaz, inklusioz eta, nola ez, dibertsio infinituz beteriko munduetan.
Etiketak
- #cultura
- #innovación
- #tecnología
- #arte
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
