Gaurko erabakiek, biharko mundua josten dute: Aukeratu zure etorkizuna
#Reflections
2025.03.28 Irakurketa denbora: 5 minuto
Pilar Arnaitz
Ilustrazioa: Ivan Miguel
2073ko apirilak 25
Gaur nire urtebetetzea da. Gorputz osoan kilikliak sentiduz esnatzen naz. Badira bi urte jantzi exomuskularra erabiltzen dodala lo egiteko be. Mono estu bat da, zuntz nanoskopiko adimentsuek zeharkatzen dabena, eta mende bateko nire gorputz hondatuari mugikortasuna emoten deutsana. Badakit erabagi horrek hankaz gora jarri ebala nire muskulu-masari eusteko asmoa, baina nire adineko beste persona batzuk aspaldi hasi ziran horretan, eta, halanda guztiz be, euren autonomiari eutsi eutsen. Dana dala, hondino ez jat gustetan biziteko horren menpe egotearen idea.
Jantzi exomuskularraren modeloak 20 urteko gazte baten arinkortasunagaz mobiduteko aukerea emoten deustan arren, energia aurrezteko moduan konfigurauta daukat, eta, beraz, nire mobimenduak baldarragoak dira. Ezin dot energia gehiago erabili.
Nire zentral energetiko personalaren ekoizpena aztertzen dot. Adinekoa naz eta kontu handiz ibili behar dot nire konsumoakaz, nekez produzidu baitneike neure ahalegin fisikoagaz. Zorionez, nire seme-alabek eta bilobek euren ekoizpenaren zati bat emoten deuste. Eurak barik, exoeskeleto publiko itxurosoago batean mobidu beharko nintzateke. Lo egiteko erretirau behar diranak, seguru aski.
Gaztea nintzanean, energia merkeagoa zan, ia doakoa. Ia inoiz ez genduan pentsetan erabilteak merezi eban ala ez. Eta, urte asko igaro diran arren, ondino be argi eta garbi gogoratzen dot mundu krisi ha, non energiak diruak baino gehiago balio izan eban. Hori zan, edo Interneten erabiltzen genduan informazino eta zerbitzu askotarako sarbidea galtzea. Behintzat, hori izan zan emon euskuen arrazoia.
Une gogorrak izan ziran, ia hilabete gitxitan nazioarteko txanpon guztiak debaluau egin ziralako eta kilowatt truke-balio fidagarriena bihurtu zalako. Eta, egoera egonkortu zan arren, energia personalaren ekoizpena aberastasun- edo biziraupen-iturria da hondino, nire kasuan lez.
Beraz, energia sortu leiken guztiak sortzen dau. Bilbo, planetan bizi zan ia eremu bakotxa lez, malkartsu aldatu zan. Uriko ia eraikin guztiak goitik behera eguzki-plakaz estalita dagoz, eta horrek ispilu-labirinto moduko bat bihurtzen dau. Tamaina ezbardinetako milaka errota nonahi sortzen dira. Inguruko mendiak be eguzki-parkez eta errota-basoz josita dagoz. Ibaiek eta estolderiek be energia sortzen dabe. Paradoxikoki, bankuen eta konpainia handien eraikinek bakarrik izan leikie energia ez ekoizteko luxua. Poderearen sinboloa da.
Faltan botatzen dot kolore anitzeko uria, zuhaizti ugarigaz eta mendi orlegiz inguratua, baina ulertzen dot ez dogula beste erremediorik, edo hori sinetstuarazo euskuen behintzat, eta ongizate komunagaitik egin behar dogula. Ez dago beste aukerarik.
Nolanahi be, gaur mende bat beteko dot, beraz, energia xahutzea onartuko dot. Festa birtual bat antolatuko dot familiagaz, adiskideakaz eta lagun digitalakaz. Bihar beste egun bat izango da eta.
Nire jantzi exomuskularrak diagnostikoa amaitu dau eta gosariaren agindua bidali deutso etxeko sistema gastronomikoari. Salbuespen lez, ogi-xerra estra bat hartzeko aukera emon deust, azken finean, nire urtebetetzea da. Osasun publikoko sistema automatizatuak gero eta elikadura-abusu gitxiago ahalbidetzen deustaz, eta ezin dot produktu osasungarriagoak eta zaporetsuagoak erosi, baina badakit hori dala onena niretzat. Hala gogorarazten deust sistemak sarritan.
Oraindik ezpainetan geratu zaidan marrubi sintetikozko marmelada gozatzen ari naiz buelta bat ematera joango naizela erabakitzen dudanean. VR bisoreak doitzen dodaz eta nire aurrean bizi nahiko nukeen mundua zabaltzen da. Urteetan zehar diseinatu dot.
Gaur nire urtebetetzea da. Leihotik zintzilik dagoen eguzki-izpi mehe batek esnatu egiten nau. Nire bilobak entzuten dodaz etxera goiz etorri dira nigaz gosaltzera eta nire urtebetetzea ospatzera. Baina, ezer baino lehen, bilobak altxatzen eta prestetan laguntzen deust. Goizero lez, nire bilobetako batek baimena dau bere lanean, Gehiegizko Lanaldi Automatizatuaren Legeari esker, niri masaje bat emoteko eta egunean zehar laguntzeko. Nire gurasoek eta aitona-amonek gozatu ezin izan eben benetako pribilegioa da. 100 urte dodaz, baina goizeko taichi ariketak egin neikez hondino, eta asko gozatzen dot une hori egun horretan ni zaintzera etorri dan biloba edo bilobagaz partekatzen.
Mahaian esertzen gara danok, eta irribarre bat ateratzen jat ahora panorama ikustean. Nire maiteez inguratuta nago eta mahaia janari osasungarriz beteta dago. Ez dago nire bizitzako beste une batzuetan ezagutu neban adina bariedade. Batez be, tokiko eta sasoiko produktuak dira. Bizitza ona dogu.
Gogoan dot lehendakariak Euskadi "munduko konponketarako tailer" bihurtuko eban estrategia iragarri eban eguna. Une hartan arraro jo eben, eta ez ziran gitxi izan hondamendi ekonomikoa iragartzen eben ahots kritikoak. Planetako txatartegia izango ginala emoten eban.
Halanda be, herrialdeko ekonomia produktiboaren aldaketa hori gaur egun gozatzen dogun ongizatearen zutabea izan zan.
Hasierak alderrai izan ziran arren, gaur egun gure industriak ordezko piezak eta osagaiak egiten dauz eta ondasun ta tresna anitz konpontzen, eta haien bizitza luzatzen. Sektorearen eragile europarretako bat gara, ekonomia zirkularra estandarizazinoan eta berrerabilpenean oinarritu behar zala ulertzen jakin gendulako. Ekoizten doguzan piezak eta ondasunak kalidade- eta iraunkortasun-erreferente dira mundu mailan.
Badakit persona batzuk uste dabela garai okerragoak bizi doguzala, energia-konsumoaren arrazionalizazioak barrikuntza teknologikoaren erritmoa geldotu dabelako, baina energia-krisi handitik, garai gogorretatik, konsumo bat beharrezkoa dan ala ez galdetzea erantzukizun soziala da. Gogoratzen dodaz katutxoen bideo barregarriak ikusteko energia xahutzen gendun garaiak. Hori bai alperrik galtzea! Kostau jakun konturatzea gakoa ez zala energia gehiago ekoiztea, nahiz eta iturri garbietatik izan, beharrezkoa zana bakarrik konsumidutea baizik.
Gaur egun, energia modu arrazoituan konsumiduten da. Ez da mundu ideala, baina zereginen automatizazinora energia bideratzeak aukera emoten deusku gure maiteak izan daitezan adinekoak zaintzeaz arduratuko diranak. Jakina, gurasoek haurrak haztea eskubidea den gizarte batean be bizi gara. Astialdi digitalaren ordez, mahai-jokoak eta ohiko interakzino sozialak erabilten doguz. Zientzia medikoak dino hori osasungarriagoa dala, eta, egia esan, mende bateko persona izateko, ez dakit nola eskertu gizarte honi nire hurbileko ahaideei egun libreak emotea ni zaintzera, seme-alabak zaintzera edo gizarte-jardueretan laguntzera etorri ahal izateko. Akordio ona da.
Gosaltzen ari garala, leihotik begira geratzen naz, eguna ikusteko. Ez da gaztetan ezagutu neban Bilbo. Uriak hobeto aprobetxatzen dauz baliabideak ura eta energia modu arrazionalean lortzeko, betiere paisaiaren edertasuna ahalik eta gehien errespetauz. Ingurune polita izatea da gure gizarte-balioetako bat. Eta gure mendiak berriro laborantza eta abeltzaintza lurrak dira, baso eta haize-erroten artean. Aspaldian ez dot mangorik jaten, baina Artxandako mahatsa zoragarria da.
Nire familia osoak gosaria amaitzean, nire urtebetetzeagaitik egun libre batez gozatzen baitabe, Iturritxualdetik paseatzera joatea proposatzen deust. Janzten laguntzen deusten bitartean… bibrazino bat nabaritzen hasten naz gorputz osoan. Mundu birtualari buruzko ohar gaininprimatu batek egun horretarako energia-konsumoaren maila gainditzen ari nazala adierazten deust. Soberakinaren amaiera heldu da.
Ondo egon da familian gosari hori, nahi-ta birtuala izan. Zein ondo mundu hobeak imajinau ahal izatea, ezinezkoa izan arren.
Goizeko gainerako orduak sofan jesarrita emongo dodaz, arratsaldean ibilteko energia aurrezteko. Telebista zaharra piztuko dot eta denpora pasetan itxiko dot energia ez xahutzeko.
Ez da amestu neban etorkizuna, baina ahalik eta onena da. Zalantza barik. Edo, behintzat, hori sinestarazo euskuen.
Etiketak
- #futuro
- #arte
- #metaverso
- #sostenibilidad
- #naturaleza
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
