Europako burujabetza teknologikoa prestatzen den lekua
#Doing
2025.06.06 Irakurketa denbora: 6 minuto
BizkaiaTech argitalpen taldea
Ilustrazioa: Alberto Muriel
Europako Batzordeak (aurrerantzean, EB) diruz lagundutako partzuergo bat sortzeko prozesua «behar estrategiko edo lehentasun politiko identifikatu» batetik abiatzen da oro har, dela Batzordeak berak identifikatuta, dela «gizartearen, teknologiaren edo sektore jakin baten» premia berriei erantzuten dieten alderdi interesdunek identifikatuta.
Pauso bat baino gehiago barne hartzen dituen prozesua da.
Proposamenak aurkezteko –EBko programa baten esparruan– deialdi bat argitaratzearekin hasten da prozesua. Erakunde edo alderdi interesdunek kontzeptu estrategiko bat garatzen dute deialdiaren helburuekin bat datorren proiektu baterako.
Ondoren, koordinatzaile batek Partzuergoaren lidergoa eskuratzen du, eta herrialde eta sektore desberdinetako bazkideak identifikatu eta parte hartzera gonbidatzen ditu. «Esperientzia, oreka geografikoa eta gaitasunen arteko konbinazio egokia bermatzea» da asmoa.
Proposamenak aditu independenteek ebaluatzen dituzte, eta aukeratutakoek proiektuari ekingo diote partzuergoak diru-laguntzetarako hitzarmena EBarekin sinatu ondoren.
GovTech4All proiektua asmo-adierazpen osoa ezkutatzen duen kontzeptuen batura da. Zatika azter dezagun: alde batetik, GovTech kontzeptuak administrazio publikoek herritarren eskura jartzen dituzten zerbitzu eta soluzio teknologikoak aipatzen ditu; eta, bestetik, 4All [guztiontzat] hitzak mugarik gabeko merkatu bakar bati erreferentzia egin nahi dio. Horrek, sarritan, elkarte publiko-pribatuak eskatzen ditu (bereziki, startup eta ETE-ekin), baita beste gobernu batzuek garatutako soluzioak berrerabiltzea ere.
Gaur egun, 20 herrialdetako 29 erakundek osatzen dute ekimena, eta Europako GovTech merkatu eta ekosistema baten garapena bizkortzea du helburu.
Proiektuaren xedea eta anbizioa ulertu eta bultzatzen ari diren pilotuak gertuagotik ezagutzeko asmoz, haien bi aurpegi ikusgarrirekin hitz egin dugu: Alex Borg, The Lisbon Council-eko kidea eta Partzuergoko koordinatzailea; eta Stefanos Kotoglou, Europako Batzordeko Project Officer eta DG DIGITeko kidea.
Proiektu konplexua den arren (osagai eta jarduteko modu asko dituena), badira proiektuaren bizkarrezurrean etengabe orbitatzen duten bi kontzeptu: eraldaketa digitala bultzatzea eta teknologiaren bidezko elkarreragingarritasuna, Europar Batasunaren eta haren merkatu bakarraren potentziala askatzeko «funtsezko» alderdiak.
EUROPAR BATZORDEA, INDAR ORIENTATZAILEA
Esan liteke Stefanos Kotoglou dela EBren helburu politikoak itzultzearen arduraduna, GovTech4All-en zimenduak sostengatzen dituzten eginbehar estrategikoak ezartzeko. Proiektuaren ildo nagusiak marraztean eta proiektuaren koordinatzailearekin lan egitean datza bere rola, proiektuaren funtzionamendu egokia eta EBren ildo estrategikoekiko koherentzia bermatzeko.
Bere hitzetan, GovTech4All proiektuaren barruko pilotuak lehenesten dira «euren eraginaren, berrikuntzaren, bideragarritasunaren eta garrantziaren» arabera. Proposamen bakoitza ebaluatzen da Europar Batasunaren erronka edo aukera esanguratsuei erantzuten diela, «ikuspegi berritzaileak edo abangoardistak» txertatzen dituela, eta hura inplementatzeko plana errealista dela bermatzeko.
Halaber, kontuan hartzen dira ere «EBaren helburu politiko zabalenei begira pilotuak duen garrantzia» eta beste estatu batzuetan errepikatzeko moduko emaitzak sortzeko duen ahalmena.
Orokorrean, Partzuergoak sustatzen dituen pilotuak sektore publikoko erronkei aurre egiteko adimen artifizialaren aplikazioan ardazten dira.
Europako gizartean espero den emaitzari dagokionez, asmo nagusiek «gizartean eragin esanguratsua» bilatzen dutela azaldu du Kotoglouk. Egituratzeko modua Partzuergoak irtenbide horiek azkarrago hartzeko duen gaitasuna aprobetxatzea da. Irtenbide horiek zerbitzu publikoetan inplementatzeko bokazioarekin sortu dira, eta hasieratik dira eskalagarriak eta elkarreragingarriak, azkenean Europako herritarrengan eragina izanez.
THE LISBON COUNCIL, XEHETASUNAK
Imajinatzen duzu puzzle bat egitea forma, kolore eta testura desberdinetako piezekin, eta behin amaituta, azken emaitzak zentzua izatea? Horrelako erronka du aurrean Alex Borgek, GovTech4All partzuergoko koordinatzaileak.
Bere piezak proiektu hau osatzen duten 20 herrialdeak dira (infografian ikus daitezke, artikulu honetatik orrialde gutxi batzuetara), eta amaitutako puzzlea da helburu partekatua: «teknologia publiko digitalerako ekosistema eta merkatu bateratua» sortzea, eraldaketa digitala eta elkarreragingarritasuna ahalbidetu eta hobetuko dituena.
Eraldaketa digitala: teknologia digitalak erakunde bateko hainbat arlotan txertatzeko prozesua.
Elkarreragingarritasuna: hizkuntza teknologiko komuna eta partekatua.
Nork imajina dezake digitalizatu gabeko zerbitzu publiko bat?
Nork imajina dezake mugaz gaindiko elkarreragingarritasunik gabeko merkatu bakar bat?
Borgen aburuz, eta jendeak pentsa dezakeena gorabehera, Europar Batasunaren heterogeneotasuna –hainbeste muga eta herrialderekin– ez da oztopo bat, aberastasun-iturri indartsua baizik.
Aniztasunaren handitasuna aipatzen du.
Eta, hemen, Partzuergoak «elkarrengandik ikasteko aukera paregabea» aurkezten du. Parte hartzen duen erakunde bakoitzak ezagutza, esperientzia eta gaitasun desberdinak ditu, heldutasun-maila banarekin.
Gakoa da «helburu estrategiko partekatu bat izanda elkarlanean aritzea», eta lan hori testuinguru egoki batean burutzea, «kide diren erakunde guztien heldutasun kolektiboa sendotzen duen ingurune inklusibo eta kooperatibo bat» bultzatuz lortzen dena.
Metodologia horrek, gainera, bizi dugun garaiari buruz hitz egiten du.
Bere hitzetan, «Gaur egun, munduak aldaketa azkar eta konplexu bati aurre egiten dio, eta horrek inoiz baino elkartuago dagoen Europa bat eskatzen du»; eta hori, jakina, teknologia-arlora ere zabaltzen da.
EUROPAREN APUSTU TEKNOLOGIKOAK
Europako Batzordeak ez ditu hainbeste azpimarratzen teknologia espezifikoak, baizik eta horiek nola garatzen diren eta zer helburutarako erabiltzen diren; eta, hemen, krisi klimatikoa funtsezko kontzeptua da.
«Europar Batasunak uste sendoa du teknologiak garatzeko eta erabiltzeko moduak funtsezko zeregina duela bere jatorrizko balioak defendatzeko eta adierazteko», azaldu du. Zenbait proiektu klima-krisia egokitzeko eta arintzeko estrategia eta neurrietan oinarritzen dira jada, eta, berak aurreratu duenez, hurrengo pilotu-multzoak adimen artifizialak administrazio eta zerbitzu publikoetan izan ditzakeen aplikazio arduratsuetan oinarrituko dira.
EUROPA, BURUJABEA TEKNOLOGIARI DAGOKIONEAN?
Teknologikoki burujabea den Europa bati buruz galdetzean, Borg irmoa da. Bere ustez, ideia hori «erabat derrigorrezkoa» da. «Funtsezko beharra da, eta, ziurrenik, existentziala».
Ikuspegi hori oso lotuta dago teknologiak gure egunerokotasunean duen rolarekin. Gaur egun, teknologia ez da ekonomikoki lehiatzeko modu bat; aitzitik, eta gero eta gehiago, oinarrizko elementua da gizarte-ongizateari, gobernantza publikoari eta autonomia estrategikoari dagokienez.
Horrek azaltzen du, adibidez, Partzuergoak teknologia kuantikoen alde egindako apustua, Lantik-ek gidatzen duen pilotuetako batean islatua. «Konputazioan, komunikazioetan eta segurtasunean epe luzera egin beharreko aurrerapenetara zuzenduta daude», Stefanos Kotoglouren hitzetan; eta, hala, «Europako ekosistema digital erresilienteari eta etorkizunera begira dagoenari» laguntzen diote.
Borgek iragarri duenez, oraindik bide luzea dugu aurrean, baina anbizioa eta gogoa hor daude, eta, horrekin, datorren hamarkadan, baliteke Europa arlo teknologikoan subirano izateko behar adina baldintza izatea.
ERRONKA GEHIAGO
Burujabetza teknologikorako bide horretan, bi erronka identifikatu ditu Borgek: batetik, lehentasun lehiakorrek (estatu-mailakoak eta Europakoak) zaildu egiten dutela garapen teknologikoa politiken formulazioaren erdigunean kokatzea; eta, bestetik, teknologiaren zati handi bat sektore pribatutik datorrela. Bere hitzetan, «Esleipen-esparru askok hornitzaile handi eta ezarrien alde egiten dute, hobeto kokatuta baitaude eskakizun konplexu eta zurrunei aurre egiteko». Horren ondorioz, zenbait eragile txiki eta berritzailek lehiatzeko zailtasunak dituzte.
Desoreka horri aurre egiteak Europaren gihar teknologikoa handituko luke, eta, momentuz «ohiko praktika izatetik urrun» dagoela ematen badu ere, Borgek gogotsu begiratzen dio etorkizunari. AAn oinarritutako pilotuen multzo berrian, adituak iragarri du sektore pribatuko erakundeen irtenbide berritzaileek «aukera esanguratsuak» izango dituztela (aurrekontua). Asmoa da «Europako herritar eta enpresei abangoardiako gobernu-teknologiak erabiltzeko aukera ematea», eta –Kotoglouk osatzen duen moduan– teknologia zerbitzu publikoetan, industrian eta ikerketan «etikan eta konfiantzan oinarritutako ikuspegiarekin» txertatzen dela ziurtatzea.
Izan ere, sarbide hori funtsezkoa da pertsonek administrazio publikoekin elkarreragiteko duten modua hobetzeko eta, aldi berean, etorkizun digital eraginkorragoa, inklusiboagoa eta herritarrengan oinarrituagoa lortu ahal izateko.
Etiketak
- #tech
- #startup
- #cocreación
- #colaboración
- #tecnología
- #estrategia
- #govtech
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| modalRenta2025 | Erabiltzailea kenkarien orrian sartu den edo errentaren zirriborroan bi aldiz sartu den identifikatzeko aukera ematen du, kenkariei eta zirriborrorako sarbideari buruzko abisu-leiho modala erakustea saihesteko. | 3 hilabete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
