Ea ba, Freezer, hil hadi bizkorrago
#Soul tech
2024.12.04 Irakurketa denbora: 8 minuto
BizkaiaTech argitalpen taldea
Ilustrazioa: Josean Morlesín
“Hilko ahal du, halako batean, Gokuk Freezer?” Eguneroko galdera da klasera heldutakoan. Ia bi aste daramatzagu gaueko bederatzietan telebistaren aurrean borroka hau amaitzeko zain, baina, auskalo zergatik, “gizon” zuri eta morea honek ez du sekula amore ematen. Klasean, eztabaida sortzen da egunero irakaslea etorri aurretik, bakoitzak bere teoriak ateratzen ditu: “Nik uste dut, Gohanek hilko duela”, “agian Bulmak hau harrapatzeko zerbait asmatuko du”, “baliteke dragoi bolei honekin amaitzeko eskatzea”, “agian istorio honetako heroia Yamcha izango da!”. Bada, ez, Yamcha gizajoak ez du horrelako zorte onik.
Egun batean, gauzak desberdinak dira. Begiak distiratsu dituzula esnatu zara, klasera joateko gogo izugarria duzu. Freezer hilda dago (edo hori dirudi). Zer gertatuko ote da orain? Nola jarraituko du istorioak? Freezer baino pertsonaia boteretsuagorik existituko ahal da mundu zirraragarri honetan?
BELAUNALDI UMEZURTZ BAT
80 eta 90ko hamarkadetan jaiotako bizkaitar guztiek dakite zer den Hartz Txikirekin, Son Gokurekin, Shin Chanekin eta Nobitarekin batera haztea nolakoa izan den. Egunero telebistaren aurrean jartzea, lagunekin pasatzen zena komentatzea, familiarekin edukia konpartitzea eta irrikatan hurrengo atalaren zain egotea. Gaur egun, ordea, ohitura horiek guztiz aldatu dira. Freezerren istorioarekin aspertuz gero, atalak aurrera pasa ditzakegu, lehia osoa hiru ataletan laburbilduz: hasiera, Son Goku Super Saiyan bihurtzen den unea eta amaiera. Nostalgia pixka batek ematen badigu eta osorik ikusi nahi badugu, 1,5eko abiaduran jar dezakegu telesaila, horrela askoz bizkorrago bukatuko dugu.
Marrazki bizidunak edo, era berean, beste eduki guztia, zuzeneko telebistatik kanpo dago momentu honetan. Baita telebistan bertan ematen dena ere, “nahieran” plataformak direla eta. Edozein momentutan kontsumitu dezakezu nahi duzuna eta ez duzu hurrengo atalari itxaroten egon beharrik. Batzuetan, plataformak berak eramaten zaitu hurrengo atal horretara segundo pare bat itxaroten badituzu, botoiari ukitzeko ahaleginik ere egin gabe!
Nola aldatu ahal izan da hainbeste edukia kontsumitzeko modua hain denbora gutxian? Eta zer eragiten du horrek guregan?
BINGE-WATCHING KULTURA
Netflix, HBO Max, Disney+, Movistar+, Amazon Prime Video, Filmin, edota Youtube bezalako plataformek gure edukia kontsumitzeko modua guztiz aldatu dute. CNMCren arabera, 2023. urtean, estatu osoko etxeen % 58,1an streaming plataforma bat edo gehiago zeuden. Euskadin, IkusIkerren txosten (2022) baten arabera, Netflix da gehien erabiltzen den bideo-plataforma, inkestatutako hamar pertsonatik zortzik (% 83ak, zehazki) baitiote bertara sarbidea dutela. Hurrena, Amazon Prime Video da, % 53,3 batekin.
Binge-watching kultura, ordea, ez da zerbait berria, denbora asko darama dagoeneko gure artean. Terminoa 2013an onartu zuen Oxford Hiztegiak eta honako hau esan nahi du: telebista-programa edo telesail bateko atalak bata bestearen jarraian ikustea, normalean DVDaren edo transmisio digitalaren bidez.
WorldMetricsek (2024) fenomeno honen inguruko datu batzuk argitaratu zituen praktika hau burutzeko ohiturak aztertu ondoren. Hauek dira datu horietako batzuk:
- Bataz-beste, pertsona bakoitzak zazpi kapitulu ikusten ditu telesail bat ikusteko asmoarekin jezartzen denean.
- Fenomeno hau askoz ohikoagoa da adin-tarte gazteagoen artean, izan ere, milurteko eta Z belaunaldikoen % 90ak, binge-watchinga erregularki praktikatzen dute.
- Jendearen % 75ak dio nahiago dutela telesail osoa momentu berean ikusi, atal berriari aste bete itxaron behar izatea baino.
- “Binge-racer” kultura ere hazi egin da, jendeak ahalik eta bizkorren ikusten ditu atalak edo telesail osoak lehenak izan direla esan ahal izateko.
Fenomeno hau kulturalki esanguratsua egin zuen lehen plataforma Netflix izan zen, eta nahiz eta konpainiarentzat oso arrakastatsua izan den (eta izaten jarraitzen duen), eztabaida bat zabaldu da nazioarteko ikusleen artean ea praktika hau jarraitzea ona den ala ez egiaztatzeko. Medium-en arabera, ikuslearentzat, binge-watching egitea ez da hain gogobetegarria izaten luzera. Kapituluak denboran zehar sakabanatzen dituen jendea, informazio gehiagorekin geratzen da eta balorazio positiboagoak egiten ditu atalarekiko. Gainera, cliff-hangerrek eta momentu dramatikoek efektu gutxiago dute ikuslearentzat, eta, ondorioz, ez dute telesailarekin guztiz bat egiten.
Osasun mentalarekin ere lotura zuzena du fenomeno honek. Adituen arabera, telesail bat modu honetara kontsumitzea adikzio bota bat izan daiteke, honek ere emozio aldaketa handiak eragiten baititu. Lo egiterako orduan arazoak ere eman ditzake, isolamendu sentsazioaz gain. Telesaila amaitzean sentitzen den hutsunea edo zerbait falta izateko sentsazioa ere hor daude. Distira guztiak ez dira urre, ikusi dezakegunez.
SON GOKU EUSKALTZAINA
Euskararen erabilera eta presentzia dira streaming plataformek eta onlineko edukiek zaildu duten beste faktoreetako bat. Nahiz eta plataforma handiek baduten euskarazko edukiren bat, eskaintzen duten katalogoa oso urria da Euskal Telebistan eskaintzen denarekin alderatuz. Aurretik aipatu dugun IkusIkerren (2022) txostenean esaten den bezala, plataforma hauetan ikusten den edukiaren % 67,7a gazteleraz da, % 26,5a ingelesez eta soilik % 0,7a euskaraz.
Hizkuntza gutxituen erabileran, ikus-entzunezkoen kontsumoa oso esanguratsua da. Hori baieztatzen du Idoia Alberdik (EITB Media, 2022): “Ikus-entzunezkoek eragin zuzena dute gazteen hizkuntza gaitasunean zein ohituretan, eta, hainbat eremutan, euskararen erabileran atzerapausoak somatzen ari dira. Gazteek kontsumitzen dituzten eduki gehienak gaztelaniaz sortutakoak dira alde handiz. Sortzaileak eta erreferenteak falta ditu euskarak sare sozialetan, bideo jokoetan eta, oro har, pantailen atzean. Euskaraz eskaintza ona denean, gazteek produktu hori kontsumitzen dute. EITBren Go!azen telesaila da horren adibide argia. Ondorioz, premiazkoa da ikus-entzunezkoen arloan euskarazko edukien aldeko apustu sendoa egitea, eta horretan, EITBk ardura handia dauka, eta baita RTVEk ere. Kontsumoa bultzatu nahi bada, eskaini egin behar da.”
Tinko Euskara Elkartea hori guztia aldatzeko lanetan ari da. 1994an sortutako elkarte honek lan handia egin du film ospetsuak euskarara itzuli eta zinemetan jartzeko. Horrez gain, eskolei ere pelikulak euskaraz erakutsi ahal izateko eta horiek material didaktiko bihurtzeko materiala eskaintzen diete, ume eta gazteen kontsumoa euskaratzeko asmoz.
Pr1meran ere euskarazko eta euskal edukiari bultza egiteko sortutako plataforma bat da. Euskarazko eta Euskal Herrian sortutako edukiak (nahiz eta batzuetan beste hizkuntza batetan egon) eskaintzen ditu eta, orain aipatutako plataformak ez bezala, dohaineko sarbidea du. Arratsalde bat krispetak jaten eta Doraemonen film zoragarri eta klasiko horiek ikusten pasatzeko gogoak badituzu, badakizu nora jo!
GAUEKO 9TAN HEMEN ALA IDAHON?
Edukiari buruz hitz egiteko moduak ere goitik-behera aldatu dira. Hainbesteko katalogoa izanda, nolatan kointzidituko dut nire lagunek ikusten dutenarekin? Gainera, nahiz eta telesaila berdina ikusi, baliteke oraindik istorioaren momentu desberdinetan egotea…
Lasai! Horretarako (era batean) daude sare sozialak! Ez dago zerbait ikusten bukatu eta gauza hori Twitterren (X) Trending Topic dela ikustea bezalako sentsaziorik. Memeak, jendearen teoriak, pentsamendu eta iritziak, ikusteaz batera igarri ez dituzun easter egg horiek… Dena aurki dezakezu. Instagram eta TikTokeko hasierako orriak ere eduki horrekin beterik dituzu, eta hor dagoen jendearen iritziak ere irakurri edo komenta ditzakezu.
Badaude, horiez gain, edukia kontsumitzen duen jendeari zuzendutako aplikazioak ere. TV Time, 2011n sortutako aplikazio bat da, eta nahiz eta hasieran bakarrik telesailak gorde eta komentatzeko balio zuen, gaur egun filmekin gauza bera egiteko aukera ematen du. Aplikazio honek edozein telesailetako atalak markatzen uzten dizu, zein ataletan zoazen zehazki jakin dezazun. Horrela ez dago galtzerik! Gainera, atal bakoitza komenta dezakezu, eta, beste edozein sare sozialetan bezala, like-ak partekatu eta eztabaidak izan ditzakezu. Bertan, zure lagunak (edo edozein pertsona) jarrai ditzakezu, beraiek ikusten ari direna eta egiten dituzten iruzkinak kuxkuxeatzeko. Bizitzan zehar telesailak eta filmak ikusten pasa duzun denbora ere kontatzen dizu, nahiz eta batzuetan beldurra ematen duen…
Letterboxd sare soziala, funtsean, gauza bera da, baina soilik pelikulak (baita minisailak ere) gordetzeko aukera ematen dizu. Hau ere 2011n sortu zen, baina COVID-19 pandemian zehar boom izugarria izan zuen. Gaur egun, (2024ko otsailean), 12 milioi pertsona daude erregistraturik. Zein pelikula ikusi dituzun, ikusi nahi dituzun edo gustuko dituzun markatzeko aukera ematen dizu. Pelikula guztiak kalifika ditzakezu, puntuazio altuena 5 izarretik 5 izanez eta, era berean, baxuena, 5etik izar erdi izanez. Horrez gain, iruzkinak utz ditzakezu, edozein gairen inguruko pelikulen zerrendak sor ditzakezu eta zure lagunek ikusten dutena (eta ematen dien puntuazioa) ikus dezakezu. Marketinean ere lan bikaina egiten dute, eta Hollywoodeko izar askok ezagutzen eta erabiltzen dute plataforma. Martin Scorsese zuzendari famatuak ere badauka Letterboxd-eko kontua!
AMAIGABEKO ISTORIOA
Bizitza honetan ezer ez da egonkorra, hori begien bistan dago. Bizitzan zehar ukitzen gaituen edozerk jasaten du eraldaketa bat lehenago edo geroago, eta istorioak kontatzeko eta horiek kontsumitzeko modua, kasu honetan, ez da salbuespen bat.
Spoilerrak ikusteko beldurrak pisu izugarria duen gizarte honetan, ordea, ondo legoke, batzuetan, Freezer eta Gokuren arteko borroka ikusten genueneko zirrara hori berreskuratzea eta bizitzari martxa bat jaistea. Modu horretan, etorkizunean, orain ikusten ditugun edukiak txikitan ikusten genituenak bezalako nostalgia eta maitasun handiarekin gogoratuko ditugu, edukiarekin benetako lotura emozional bat sortuz. Hori da, funtsean, istorioak kontatzearen eta kontsumitzearen helburu nagusia, ezta?
Hori bai, dena aldatzen ariko da baina badago zerbait inoiz aldatuko ez dena: Yamcha koitaduaren zortea… Animo, txo, beharko duzu eta.
Etiketak
- #tech
- #cultura
- #innovación
- #democratización
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
