Diseinatzeko prozesuak: ezinbestekoak irisgarritasunerako bidean
#Tech bay
2023.10.17 Irakurketa denbora: 6 minutu
Miguel Zorraquino
Irudia: BizkaiaTech argitalpen taldea
Irudia: BizkaiaTech argitalpen taldea
Diseinua da gizartearen eta konpainien etorkizuna moldatzen duten indar estrategikoetako bat. Produktu digitalak edo marka-soluzioak garatzean, prozesuen erdigunean pertsonak jartzen dira, horiek guztiek, edozein egoera edo gaitasun dutelarik ere, sortutako esperientziez gozatzeko eta eskuratzeko aukera berdinak izango dituztela bermatuz.
Nahiz eta, tradizionalki, diseinua aipatzen genuenean estetika, forma edo proiektu baten azken itxura etortzen zitzaizkigun gogora, gaur egun diseinua ardatza eta eragile nagusia da kontsumitzaileei egokitutako zerbitzu, marka edo esperientziak eraikitzeko prozesu estrategikoak integratzeko beharrean, berrikuntzan eta integrazioan. Diseinuaren metodologiak eta tresnak proiektu bateko faseetan txertatzen direnean, proiektuaren tipologia edozein delarik ere, giza beharrekin lotzen da eta erabilera-esperientzia optimizatzen duten soluzio eraginkorrak lortzen dira.
Hala, egungo gizartearen motorra den teknologiak ezinbesteko rola du. Diseinuak balioa eransten dio teknologiari, hori giza beharrekin lotzen baitu. Batzuetan teknologiak arazoak handitzen dituen arren, zentzuz erabiliz gero, egin litekeen apustu onena da. Pertsonek eta teknologiak bat egiten dutenean, beti izan behar dira pertsonak erdigunean: pertsonentzako diseinatuz eta pentsatuz, pertsonen asebetetze-mailak eta, ondorioz, bizi-kalitateak hobera egingo dute.
Moldagarritasuna eta markek duten inklusibitate gaitasuna hobetzen dituzten diseinuak eta teknologiak. Edozein produkturen edo esperientziaren (digitala zein ez) garapenaren hasierako faseetan izan ditzakegun oztopoak ezagutzen ditugunean, garaiz konpon ditzakegu, eta beharrezko aldaketak egin. Eta, kasu horretan, ezinbestekoa da desgaitasunen bat duten pertsonekin lan egitea azken produktua irisgarria eta egokitua izan dadin.
Ezinbestekoa da diseinu-jarraibide batzuk gehitzea eta, ez hori bakarrik, albait ikuspegi zabalena erabili behar da: mezutik hasi eta erabilerara arte, dena da moldagarria. Estetika, erabilgarritasuna edo sinpletasuna kontutan hartzeak ez du soilik produktuaren eta zerbitzuaren erabilgarritasuna bermatzen, alegia, beste testuinguru guztietara hurbiltzea ere bermatzen du. Horrek guztiak diseinuaren azken mugara eramango gaitu: ahalik eta pertsona gehienetara heltzea.
DISEINU-PROZESUETAKO EBALUAZIO-TEKNIKAK
Praktikan, diseinu inklusiboko tresna eta metodologia ugari daude, eta horiek lan-fase eta -prozesuetan aplika daitezke. Diseinu estrategikoko aholkulari garen aldetik, Zorraquinon erabiltzaileen portaera ikertzen eta aztertzen dugu, erabilgarritasun-analisien eta ebaluazio heuristikoen bidez. Gainera, produktuak modu independentean ikuskatzen ditugu diseinu-printzipioen arabera, produktuen urritasunak identifikatuz eta erabilera-esperientzia hobetuko duten soluzioak eskainiz.
Era berean, erabiltzaileen eta, ondorioz, bezeroen esperientzia irudikatzen dugu customer journey maps deritzen mapa batzuetan. Mapa horiek, egiazki, denbora-lerroak dira eta horietan bezeroak produktu edo zerbitzuarekin izan ditzakeen interakzioak zehazten ditugu, beharrak kontuan hartuz.
Analisiari dagokionean, egiaztapenak eta probak (A/B test) egiten ditugu bertsioen eraginkortasuna alderatzeko, eta, horrez gain, elkarrizketak eta erabilera-testak ere egiten ditugu. Halakoetan, bezeroak ezagutzeko aukera izaten dugu, egiten ari garen guztia hobetzeko helburuarekin. Modu horretan, emaitzak kontuan hartuta eta ikuspuntu global batetik (perspektiba holistikotik), diseinu-erabaki onenak hartzeko moduan egongo gara.
Hemendik aurrera, ikus-entzule guztiek antzeko erabilera- eta irisgarritasun-esperientziak izango dituztela bermatzea da helburua. Aniztasunean eta inklusioan oinarrituta diseinatzeak balioa ematen dio pertsona bakoitzari, bere egoera eta testuingurua errespetatuz, eta biztanle guztientzako bidezkoak diren emaitzak lortzen ditugu.
KASU BAKOITZARI, BEHAR DUEN ESPERIENTZIA
Etengabe optimizatzen jarraitze aldera, joera sozial nagusiak aztertu eta hautematen ditugu, eta horiek erabiltzaileen kezkak eta portaerak ezagutzera eramaten gaituzte. Ulermena eta hausnarketa beharrezkoak dira erabiltzaileen behar zehatzei erantzuteko.
Hala, irisgarritasunari dagokionez, hiperpertsonalizazioa da produktuak eta soluzioak egokitzeko lehentasunezko ildoetako bat, behavioural design (jokabide-diseinua) deritzonean. Dagoeneko ez da nahikoa erabiltzaileen beharrak kontuan hartzea; horrez gain, funtsezkoa da erabilera-esperientzia areagotzea, konexio hobea ezartzeko.
Nahiz eta tradizionalki gailu eta webguneak egokitzearekin lotuta egon den, gaur egun, pertsonalizazioaren ardatza datu-bilketa eta ikaskuntza automatikoa dira, diseinu egokituak eta moldagarriak eskaintzeko gai direnak. Elementuak, itxura, ordena, maiztasuna… erabiltzaileek dena pertsonalizatu dezakete esperientzia uneoro doitzeko. Funtsezko apustua da marka baten diseinuari eta pertzepzioari balio handiagoa emateko.
ZERBAITETARAKO DISEINATZEA
Zalantzarik gabe, marka batek izan dezakeen aktibo handiena bere audientzia da. Premisa horrekin, diseinu inklusiboan esperientzia, zerbitzu edo marka egokitu eta irisgarriak eraikitzean, erabiltzaileen, autonomiaren, aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren aldeko apustua egiten da. Helburu batekin diseinatzea, azken batean, etorkizunaren aldeko apustua egitea da.
Etiketak
- #emprendimiento
- #cocreación
- #colaboración
- #democratización
- #futuro
- #discapacidad
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
