Bizkaia eta bere footprinta espazioan – Elkarrizketa Satlantis-ekin
#Tech bay
2024.02.23 Irakurketa denbora: 8 minutu
Argitalpen taldea Satlantisen laguntzarekin
Ilustrazioa: Paula Estévez
Houston, arazo bat daukagu… Satlantis izugarria da. Leioan dagoen enpresa honek sateliteen eta bereizmen handiko kameren bidez Lurra behatzeko irtenbideak eskaintzen ditu nahi dituenarentzat. Ondo irakurri duzu, bai, teknologia espaziala hemen bertan, Bizkaian. Ia ezer ez, ezta? Juan Tomás Hernaniren (CEO) eta Eider Ocerinen (Customer Delivery zuzendaria) eskutik, proiektu liluragarriak, anbizio handikoak eta nazioartekoak dituen enpresa baten gorabeherak ezagutu ahal izan ditugu. Beraien hitzekin utziko zaituztegu:
BizkaiaTech (BT): Zuek hobeto ezagutzea gustatuko litzaiguke, aurkeztuko diguzue Satlantis eta honen asmo eta helburuak?
Eider Ocerin (EO): Satlantis kamera optikoak eta Lurra behatzeko misioak garatzen eta saltzen dituen euskal ETE bat da. Lurra eta unibertsoa behatzeko soluzio disruptiboak eskaintzen ditu. Gure iSIM (integrated Standard Imager for Microsatellites) tresnen teknologia 100 kg. baino gutxiagoko satelite txikietan ezartzen da. 2020az geroztik, 5 misio kaleratu ditugu, eta enpresak bilakaera handia izan du hasieratik gaur egunera: soilik kamerak saltzetik Lurraren behaketarako misioak saltzera pasatu gara. Misio horiek guk geuk eramaten ditugu aurrera, Leioako instalazioetatik.
Juan Tomás Hernani (JTH): Niretzat, honakoaren adibide da: Bizkaian ez direla bakarrik hemen asmatzen diren gauzak gertatu behar, baizik eta beste leku batzuetan sor daitezkeen ideiak erakartzeko gunea izan behar duela.
Satlantis Floridako Unibertsitateko spin-off bat da. Rafa Guzmán astrofisika-irakaslearekin jaio zen; berak, gaua (izarrak) behatzeko teleskopio batzuk asmatu baitzituen. Erronka batzuei aurre egiten ari zela, Bilbora etortzea proposatu genion. Orduan, 2013an, enpresa Floridako Unibertsitateko campusean sortu zuen (han jarraitzen du, gainera), eta hemen egoitza bat jartzeko konbentzitu genuen. Horrela hasi zen gure abentura.
Argiaren hizkuntza ulertzea da gure helburua. Horrek esan nahi du askotan objektu berari begiratu behar zaiola, angelu oso antzerakoak dituen puntu bera grabatu behar dela behin eta berriz, eta, gero, irudi bat sortzen duen prozesatze-sistema bat eduki behar dela, gau bateko edo gehiagoko behaketa-kanpaina baten emaitza, alegia. Hori da Satlantis behaketaren munduan erabat desberdina den testuinguru batera eramaten ari dena. Horregatik, gure disrupzioa oso handia da.
BT: Edizio honetan, mundua orain mugitzen eta etorkizunean mugituko duen teknologiaz ari gara. Zuen ustez, non gaude teknologia espazialari dagokionean? Teknologia hori oraina ala etorkizuna al da? Noraino iristeko gauza izango gara?
JTH: Nik esango nuke hiru bloke komertzial handi daudela espazioaren inguruan: lehena GSS-en mundua da, hau da, kokapenaren mundua; bigarrena telekomunikazioen mundua da; eta hirugarrena, behaketarena, hau da, kartografia, lurraldearen detekzioa… gero eta denbora errealagoan. Azken honetan gaude gu.
Satlantis argiaren hizkuntza ulertzeko lanean ari den konpainia da, argazkiek espektro elektromagnetikoaren bandetan duten informazioa deszifratzeko. Kolore gorriek, adibidez, gauza asko kontatzen dizkigute landarediari buruz. Urdinek, ordea, gasari buruzko informazioa ematen digute; infragorriak, berriz, tenperaturari buruz hitz egiten digu… Jarriko garen lekuaren arabera, gai jakin batzuetarako oso informazio garrantzitsua aurkituko dugu.
Behaketaren sektorea oso txikia da, eta oraindik ez da hori aldatu duen player erraldoirik iritsi. Berri ona da hori Satlantis-entzat, izan ere, eskailera igotzen jarraitu eta posizionamendua irabazten joan gaitezke.
Zer da espero duguna? Eraldaketa digitala. Datuak, informazioa ematen ari gara. Espero dugu informazio hori baliagarria izatea aseguruen sektorearentzat; automobilismoaren munduak interesa izango duela, adibidez, lehiak zenbat auto fabrikatzen dituen jakiteko; xehekako merkataritza-sektoreak Black Friday-ko salmentak Arteako aparkalekuaren okupazioarekin korrelazioan jartzeko informazioa izan dezakeela; edo, nekazaritzan, pinu marroiaren orbana zabaltzen ari dela, non dauden eremuak edo zer den kezkagarria azken hilabete eta erdian; eta, jakina, erakunde publikoek suteak behatu ditzaketela, basoak kudeatu, segurtasuna…
Laburbilduz, espazioaren behaketa hardware, software eta zerbitzu bihurtzea, beste edozein sektore bezala, bezero desberdinentzat. Uste dut horixe dela gertatu behar dena.
BT: Batzuetan espazioa bezalako gaiak urruti geratzen zaizkigula uste izaten dugu, Estatu Batuetan egiten den zerbait bezala ikusten dugu, non diru asko behar duzun zerbait lortzeko. Zergatik duzue egoitza Bizkaian? Zer dauka lurralde honek, hain berezia dena?
JTH: Ez genioke gure buruari meriturik jarri behar… Proiektu hau hemen egiten da, hemen egoteko ahalegin sutsuak egin ditugulako. Niretzat ezinbesteko baldintza zen.
Leku onean gaude gure proiektua garatzeko; bestela, beste leku batera mugituko ginateke. Balio-katea ematen diguten partnerrak kilometro gutxira ditugu, mekanika-multzo osoa (optika da AEBtatik datorren bakarra), elektronika, talentua, etab. gertu daude, eta hori oso garrantzitsua da guretzat ondo lan egin ahal izateko. Euskal Herriko Unibertsitatean Satlantis School ere badugu, eta balio handia ematen digu.
Bada gehitu nahi dudan beste ohar bat: nortzuk dira lan egiten duten eta egin dezaketen pertsona horiek? Enpresaburuaren deabrutzea ohikoa da gizarte honetan, ez hainbeste ekintzailearena. “Begira gazte horiek, zein ideia ona izan duten!” diote batzuek, eta beste batzuk enpresaburuaren eta langilearen arteko gatazkan sartzen dira. Gure helburua eraikiz aurrera egitea bada, jende hori da gakoa. Uste dut pertzepzio sozial hori falta dugula. Estatu Batuetako jendeak, adibidez, sustatzaileenganako errespetu izugarria du, eta nire ustez, hemen horrelako zerbait falta da.
EO: Bizkaian dagoen enpresa bat gara, eta gure oinarri nagusia optikaren, mekanikaren, elektronikaren, softwarearen eta irudi-prozesatzearen inguruko trebakuntza teknologiko handia da. Euskal Herrian kualifikazio handia dugu jakintza-arlo horietarako, baina kanpoko talentua ere sartzen dugu.
Zalantzarik gabe, unibertsitatetik gertu egoteak talentu gazteenganako ateak irekitzen dizkigu, eta orokorrean, horiek izaten dira enpresan sartzeko aukera gehien izaten dituztenak.
Talde gaztea, dinamikoa eta diziplina anitzekoa dugu, urtero esponentzialki hazten dena.
BT: Oso ohikoa da, halaber, espazio-industrian lan egin ahal izateko nazioarteko unibertsitate ospetsuetan ikasi behar duzula pentsatzea eta, gainera, askok ezinezkotzat jotzen dute. Satlantis, ordea, kontrakoa frogatzen ari da. Zer ikasten da industria honetan lan egin ahal izateko? Zer esango zeniokete proiektu espazialetan lan egin nahi duen norbaiti?
EO: Prestakuntza funtsezkoa da, baina espazioan lan egiteko diziplina asko daude. Garrantzitsua da norberarengan sinestea eta ilusioak eta ametsak jarraitzea. Konplexuak alde batera utzi eta espazioan lan egitea soilik NASAren kontua dela pentsatzeari utzi behar zaio. Herrialde honetan punta-puntako espazio-industria dago.
JTH: Jende izugarriarekin lan egiten dugu, eta Bilboko Ingeniaritza Eskoletan, Fisika Fakultateetan etab. dagoen jendea da; hemen dagoen jendea. Gaitasun teknologiko eta intelektuala duten pertsonak ez ezik, aurrera egiteko gogo handia duten pertsonak ere baditugu.
Satlantis School, adibidez, enpresaren egun berean jaio zen. Rafa eta ni bakarrik geundela, Eusko Jaurlaritzaren beka batzuk eskuratu genituen, 4 gazte bidali genituen Floridara eta ondoren, pertsona horiek Satlantis-en sartu ziren.
120 pertsonatik, 20 ikasle ditugu Cambridgen, Bilbon, Estian eta Floridan… Udan praktikak egin dituen jendea da, GRAL egiten ari den jendea, masterra egiten eta lanean ari den jendea, doktoreak… aukera zabala dugu.
Jende gaztea trebatzeko sistema babesten dugu. Talentua baduzu, elektronikan egon zaitezke, behar asko ditugu softwarean, Python eta C++ erabiltzen duten pertsonak behar ditugu, eta baita plaka elektronikoen diseinuan, mekanikan, optikan, jakina, eta baita fisikan, astrofisikan, omisioaren analisirako espazio-ingeniaritzan, hegaldiaren mekanikan… lan egiten duten pertsonak ere. Maila handiko ingeniaritza egiten dugu, eta lan guzti hauek ezinbestekoak dira.
Orain arte, Satlantis-en lan egin duten pertsona guztiek goi-mailako titulua zuten, baina orain haratago doan jendea behar dugu fabrikaziorako. Azkenean, goi-teknologia eskuz egiteko lana da, eta ingeniaritza ikasi duten pertsonek maneiatu izana oso garrantzitsua izan bada ere, orain kapitulu bat ireki dugu Lanbide Heziketa ikasi duen jendea ere lanera sartzeko.
BT: Zerbait gehiago kontatzea gustatuko balitzaizue, mikroa pasatuko dizuegu elkarrizketa zuen hitzekin buka dezazuen.
JTH: Bada, guztiaz oso harro sentitzen naizela esaten bukatzea gustatuko litzaidake: harro nago daukagun taldeaz eta baita gure kokapenaz ere, ez estatu mailan bakarrik. Gutxi gorabehera 40 herrialdetan eskaintza biziak daude, eta harro gaude nazioarteko lehiaren gaitasun hori izateaz.
Eta, bestalde, umiltasuna izan behar dugula ere uste dut, guzti hau talde-ahaleginari esker sortu delako, eta ahalegin horretan, gure instituzioekin elkar ulertu dugulako. Gure ustez, Bizkaiko Foru Aldundia funtsezkoa izan da proiektuaren une ahuletan. Errotuladore horiz azpimarratu nahi dut Bizkaiko Foru Aldundiaren garrantzia, Orzarekin batera (beste bazkide inbertitzailea), horien lana funtsezkoa izan baita. Eusko Jaurlaritza ere proiektuan sartu da eta jo eta su ari da gurekin.
Publikoak ere bagara % 24an, eta hori lankidetza publiko-pribatuaren adibide praktikoa da. Eredu hori garatzen jarraitu behar dugu, gure instituzioei Satlantis-ek hemen gertatzen ari denari buruzko informazioa aprobetxatu behar duela esateko. Nahitaezkoa da horrelako euskal enpresa bat izanda, egiten den lanaz aprobetxatzea.
Geure buruekin oso zorrotzak izan beharra dugu, izan ere, nazioarteko lehia izugarria da eta jendeak milioiak eta baliabide asko ditu. Aurrera ateratzeko modu bakarra Davidek Goliaten aurka egin bezala jokatzea da: dena oso ondo egin behar dugu denbora guztian.
Etiketak
- #cultura
- #emprendimiento
- #innovación
- #ciencia
- #colaboración
- #tecnología
- #futuro
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
