Aurrera egiteak eragindako harrotasuna
#Soul tech
2026.02.02 Irakurketa denbora: 6 minuto
BizkaiaTech argitalpen taldea
Ilustrazioa: Ezequiel Figueroa
Badirudi 2026an LGBTQ+ kolektiboko pertsonek inoiz baino presentzia handiagoa dutela. Harrotasunaren eguneko karroza zaratatsuak kaleetan zehar, armairutik ateratzen den jendea beldur edo ondoriorik gabe, independentzia goratzen duten politikak, eta nahi duzun bezala maitatzeko eta izateko askatasuna, taburik edo trabarik gabe. Slay, queen handi bat, zalantzarik gabe. Baina… eta haratago begiratuko bagenu?
Jar dezagun arreta gure espezialitatean: zientzia eta teknologia. Xehe-xehe begiratzen badugu, Columbia Unibertsitateak (2023) dioena ikus dezakegu: LGBTIQ+ kolektiboaren parte diren pertsonek espero baino %20 gutxiagoko ordezkaritza dute STEM eremuetan. Badirudi horren arduraduna aurreiritzi sozialak eta lan-ingurune ez-solidario eta ez-enpatikoak direla; eta, horren ondorioz, kolektibo horretako pertsonek –oztopo gehiago jasan behar izateaz gain– LGBTIQ+ ez diren lankideek baino laneko jazarpen gehiago jasaten ohi dituzte. Are gehiago, Sciencek dio LGBTIQ+ kolektiboko profesionalek jazarpen eta oztopo mota horiek pairatzeko %30eko probabilitate handiagoa dutela. Horrek euren karrera profesionala zaildu egiten du eta, nolabait, beren lanbidea edo bokazioa ere atzean uzteko probabilitatea goratzen du.
Eta, jakina, onarpen sozial urria duen komunitate batek, zailtasun handiz egingo du aurrera. STEM ingurunean bereziki, aurrera egiteak gizartea hobetzea esan nahi du (hots, konponbide eraginkorrak bilatzea), krisi-egoeran dagoen mundu batek ahalik eta hobekien egin dezan aurrera.
ANIZTASUNA DA GAKOA
Kenneth Gibbs Jr., NCI-ko kideak (National Cancer Institute, AEB) argi dauka: «Dibertsitatea taldeko kontua da, ez kontu indibiduala». Pertsonek bakarrik ez dute aniztasunik lortzen, beste pertsona batzuekin batzen direnean sortzen baitira talde anitzak. Bere hitzetan, «zientziaren alorreko aniztasunak talentua lantzea eta gizarte-espektro osoan bikaintasuna sustatzea esan nahi du; eta horrek barne hartzen ditu bai tradizioz azpiordezkatuta dauden inguruetako pertsonak, bai tradizioz ondo ordezkatuta dauden inguruetakoak».
Eta zergatik da garrantzitsua aniztasuna? Bada ikuspuntuak oso garrantzitsuak direlako, bizitzako edozein alorretan gertatzen den moduan –baina batez ere STEAM inguruetan–. Talde anitzek beraien esperientzia eta bizipenetan oinarrituz heltzen dizkiete bizitza errealeko arazoei, eta, beraz, konponbideek –pertsona gehiago barne hartzeaz gain– errepresentazio txikiagoa duten pertsonak (gutxiengoak, esate baterako) hartuko dituzte kontutan.
HISTORIAREN HITZETAN…
Hala ere, datu eta estatistika guztiak kontran izan arren, LGBTIQ+ pertsonek antzina-antzinatik lagundu dute zientzian eta teknologian. Izan ere, Sir Francis Bacon (1561-1626) izan zen zientzia modernoaren eta haren eratorri guztien sortzaileetako bat («dena zalantzan jarri behar da egiazkotasuna onartu baino lehen» premisa barne). Sir Francis Bacon filosofo, estadista eta idazle ingelesa zen, eta emakume batekin ezkonduta egon arren (beste garai bat zen, badakizue…), gaur egun, historialariek uste dute gizon homosexuala zela. Baconek iraultza ekarri zuen zientziaren mundura «deskubritzen deskubrituz» asmakuntzarekin: begirada berri bat, gauzak ikusteko modua erabat aldatu zuena. Berak esaten zuen moduan, «Zientzia-gizonek ikerketak egin behar dituzte, baliozkotu behar diren behaketen bidez. Zientzialariek eszeptikoak izan behar dute batez ere, eta ez dituzte onartu behar behaketaren eta esperientziaren bidez frogatu ezin den azalpenik». Orain begi-bistakoa dela uste badugu ere, berak ezarri zituen zientzia modernoaren oinarriak, eta Bacon giltzarria izan zen gaur egungo egoerara iritsi ahal izateko.
Sara Josephine Bakerrek (1873-1945), Osasun Publikoko doktoretza jaso zuen lehen emakume estatubatuarrak (sufragista, feminista eta lesbiana), bere harri koxkorra jarri zuen, higienearen eta medikuntza prebentiboaren alorrak goitik behera aldatuz. Astero milaka ume hiltzen ziren eta ikusmena galtzen zuten disenteriaren eta gonorrearen ondorioz, hurrenez hurren (jaiotzean hartzen zituzten), baina berak amak, emaginak edo medikuak entrenatzen zituen bere seme-alabak edo pazienteak zaintzeko. Potoetako sendagaiak ez kutsatzeko zenbait metodo asmatu zituen (hala nola erle-argizariz egindako flaskoak), eta ama-esnearen ordezko esne artifizial bat asmatu zuen, kutsatzailerik gabea (une hartan merkaturatzen ari zena ez bezala), esnea behar zuten emakumeei doan emateko. Horri guztiari eta askoz gehiagori esker, haurren hilkortasun-tasa asko murrizten lagundu zuen, parekorik gabeko heroia bihurtuz.
Bere aldetik, Ben Barres (1954-2017) neurozientziaren esparrua eraldatu zuen neurologo estatubatuar eta gizon transgeneroa izan zen. Bere ikerketa gure garunean aurkitu ditzakegun gehiengo zeluletan ardazten zen: zelula glialetan. Gizakion garunean, 10 zelulatik 9 glialak dira, besteak nerbio-zelulak edo neuronak izanik. Barresen ekarpenera arte, uste zen zelula glialak parte hartzaile pasiboak zirela garunaren funtzionamenduan; izan ere, 'glia' hitzak grezieraz 'itsasgarri' adierazteko hitzetik dator. Sinesmen nagusiak babesten zuen zelula mota horiek garunaren egitura gogortzeko eta zelula popularragoei elikagaiak pasatzeko eginkizun bakarra zutela; baina Barres eta bere ikastunek oso gogor egin zuten lan kontrakoa frogatzeko, hau da, zelula horiek ezinbestekoak zirela sinapsia (bi neuronaren arteko konexioa, nerbio-sistemaren komunikaziorako nahitaezkoa) sortzeko. Zelula horiek ikertzeko garatu zuen lana oso lagungarria izan zen Alzheimerra, Parkinsona, glaukoma eta antzeko gaixotasunei buruz ikasteko. Horrez gain, zientzian zebiltzan LGBTIQ+ pertsonen eta emakumeen defendatzaile sutsua izan zen; izan ere, berak lehen pertsonan bizi izan zuen nola tratatzen zuten ingurune horietan sexualitate edo genero identitate desberdina zuen jendea.
Eta ez ahaztu egunero teknologia (eta zientzia, noski) iraultzen laguntzen diguten trans emakumeez! (Haiei eta haien aurkikuntzei buruzko artikulu bat aurkituko duzu Bazen garaia! | Emakumeak, talentua eta teknologia izeneko gure aldizkariaren bosgarren edizioan).
LGBTIQ+ pertsonek STEM eremuetan egindako ekarpenen adibide batzuk baino ez dira horiek, baina Interneten pare bat scroll eginda, ikusiko duzue pertsona ospetsuen eta garrantzitsuen zerrenda ez dela inoiz amaitzen. Horregatik, zalantzarik gabe, mundua ez litzateke berdina izango aurrerapen eta aurkikuntza horiek guztiak gabe, eta horrek frogatzen du aniztasuna eraginkorra eta guztiz ezinbestekoa dela gizarteak mundu guztiarentzat etorkizun distiratsuago baterantz aurrera egin dezan.
SOILIK BATERA JOANEZ EGINGO DUGU AURRERA
oSTEM (Out in Science, armairutik kanpo esan nahi du STEM espezializazioetan, AEB.), Pride in STEM (Erresuma Batua), Queers in Science (Australia) edo PRISMA (Espainia) erakundeek, besteak beste, kolektiboko pertsonen inklusioan aurrera egitea eta aurrera egiteko lan-eremu seguruak eskaintzea dute helburu, gizaterian bere harri-koskorra gehitzeko.
Hala ere, ez genuke ahaztu behar aldaketa norbanakoengandik abiatzen dela. Gaur egungo testuinguruan –non munduak, itxuraz, atzera egiten duen, bereziki interes ekonomikoek gidatuta eta, sarri, enpresetan bertan–, LGBTIQ+ kolektiboaren aurkako jarrerak areagotzen ari dira, ez soilik ikuspegi ideologikotik, baizik eta aniztasunari eta inklusioari eskainitako aurrekontuak murriztuz. Horregatik, inoiz baino premiazkoagoa da gure lankideak aintzat hartzea, baloratzea eta entzuteko prest egotea; izan ere, gehienetan, pertsona horiek talde baten parte izan eta elkarrekin aurrera egitea baino ez dute nahi.
Beraz, harrotasunaren eguneko karrozek zarata handia ateratzen badute ere, baliteke zure enpresan pertsona bat baino gehiago egotea isilik, baztertuta, bere bokazioa uzteko gogoz edo taldekideekin bat egiten ez duena; hortaz, egin dezagun ahalegin kolektibo bat eta saia gaitezen pertsona horiek ere ospakizunaren zarataz eta maite duten horretan lan egiteko askatasunaz goza dezaten.
Etiketak
- #cocreación
- #colaboración
- #tecnología
- #democratización
- #lgtbiq
- #mujeres
- #talento
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
