Arrastorik utzi gabe pasatzea

#Reflections

2025.03.24 Irakurketa denbora: 3 minuto

BizkaiaTech argitalpen taldea

Ilustrazioa: Maite Gurrutxaga

Aurrerapen teknologikoek gure bizitzeko, produzitzeko eta kontsumitzeko moduak aldatu dituzte, eta horrek erronka izugarria sortzen du: modu jasangarrian egitea. Zalantzarik gabe, berrikuntza trantsizio teknologikoari bultzada bat emateko eta planetarekin dugun erlazioa hobetzeko gauza da, baina ingurumenean arrasto izugarria uzten du.

Issue honen helburua tresna teknologikoek edo horiek erabiltzeko moduek etorkizun jasangarria eraikitzeko nola lagun dezaketen aztertzea da. Testu honen ondorengo orrialdeetan helburu hori lortzeko edo, besterik gabe, jakitera emateko erakunde publiko eta pribatuek abian jarri dituzten ekimenak azalduko ditugu; eta, nola ez, korronte berde horretan arrain bat uretan bezala moldatzeko buruan uneoro izan behar dituzun funtsezko kontzeptuak azalduko dizkizugu.

JARRI ARRETA

Energy Intelligence Center (EIC) Bizkaian sortutako proiektua da, eta erakusten du lankidetza publiko-pribatuak ingurumen-politika berrien ardatzetako bati nola lagun dakioken: deskarbonizazio industrialari, alegia. Hidrogeno-teknologien eta erregai berriztagarrien berrikuntzaren aldeko apustua da, eta, gainera, hezkuntza eta talentua erakartzea sustatzen ditu.

Fedibertsoak alternatiba digital ekitatibo eta jasangarria da. Gaur egungo Interneteko modelo deszentralizatuak –datuen pribatutasuna eta burujabetza babesteaz gain– azpiegitura zentralizatuen ingurumen-inpaktua jaistea du helburu; izan ere, ikusiko dugun bezala, energia pila kontsumitzen dute. Laburbilduz, planetaren errekurtsoak arriskuan jarri gabe ingurune digitalaz gozatzeko modu desberdina proposatzen digu.

Elikadura da iraultza teknologikoa jasaten ari den beste jasangarritasunaren oinarrietako bat. Zaborra murrizteko adimen artifiziala erabiltzetik hasi eta laborategian hazitako haragia bezalako elikagai berriak garatzeraino, elikagaien industria ingurumena errespetatzen duten bide eraginkorragoak aztertzen ari da. Ekonomia zirkularra sendotu egiten da hondakinak baliabide erabilgarri bihurtzen dituzten ekimenekin, eta automatizazioak eta digitalizazioak optimizatu egiten dute elikagaien ekoizpena eta banaketa.

Adimen artifizialak ere, nahiz eta potentzial izugarria izan, galderak pizten ditu bere ingurumen-inpaktuaren ondorioz. Gero eta konplexuagoak diren modelo horiek energia-kontsumo ikaragarria eskatzen dute. Ingurune honetan, fisika kuantikoan oinarritzen diren tentsore-sareak mugarri izan daitezke, AAren garapen efizienteago eta jasangarriago bat eskainiz.

Trantsizio ekologikoa, erronka bat izan beharrean, lana sortzeko, inbertsioa egiteko eta soluzio teknologiko berriak sortzeko aukera bat da. Adimen artifiziala, blockchain eta energia berriztagarriak material berrien sorkuntza eta hondakinak modu eraginkorragoan kudeatzeko trazabilitate-sistemak bultzatzen ari dira. Hala ere, sistema horiek bideragarriak izan daitezen, funtsezkoa da erakusketa-guneak, finantzazio egokia eta aldaketa sustatzen duten politika publikoak izatea.

GAUZA TXIKIETATIK HASI, GAUZA HANDIETAN PENTSATU

Teknologia, berez, ez da eco friendly. Berarekin egiten dena da, funtsean, kontutan hartu beharko litzatekeena; eta, horregatik, gure ohiturei erreparatzea funtsezkoa da (erosketak egiten ditugunean, adibidez). Jakingo zenuke esaten zer karbono-aztarna sortzen duen e-commerce plataforma handi batean egiten den erosketa batek? Digitalizazioaren «ezkutuko prezioari» buruz hausnartzea funtsezkoa da kontsumitzaile gisa erabaki arduratsuagoak hartzeko eta konpainiei gardentasun handiagoa eskatzeko.

Azkenik, amaiera bikaina izateko, amantala janztera eta zero waste errezeta bat egitera animatuko zaitugu.

Teknologia eta jasangarritasuna ez dira etsaiak, baina beraien bizikidetasunak ikuspegi kontziente eta estrategiko bat behar du. Teknologia gaur egun erabiltzen dugun moduaren araberakoa izango da etorkizuna.

Gozatu irakurketaz!

Etiketak

  • #startup
  • #quantum
  • #bigscience
  • #tecnología
  • #estrategia
  • #futuro
  • #sostenibilidad
  • #naturaleza

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko