Antonio sainduen santutegia
Antonio sainduen santutegia
Ez dakigu toki honetan noiz egin zuten lehenengo baseliza edo kristauak gurtzera joan zitezkeen tokia. Mendeek aurrera egin ahala, hainbat aldiz berreraiki zuten baseliza hori eta hasieran eraikitako baseliza hura Urkiolako Antonio sainduen santutegi izatera iritsi zen. Biztanlerik gabeko guneetan... zeuden baselizak ezkutaleku moduan erabiltzen zituzten lapurrek eta baseliza horiek erraustea erabaki zen 1784an, Urkiolakoa ez errausteko eskatu zuen ordea, José Colón de Larreategi korrejidoreak eta santutegia XI. mendekoa izan litekeela adierazi zuen.Hasierako eraikin horiei buruz ez dakigu ezer ordea, garai horretan ez zegoen agiririk eta hori dela eta, XVI. mendera arte ez dugu Urkiolako historiaren berri izan, ohar gutxi batzuk baino ez zaizkigu iritsi. XVI. mendera arte gertatutakoaren berririk ez dugu beraz.
Ikuspegia Toki Alaitik. Anboto Gailurrak
Lehenengo agiri horietan ikus dezakegunez, Urkiolan elizaz gain, ospitalea ere bazegoen. Ziurrenez Santiago bidearen bigarren bideari lotuta egon zen Urkiola; Euskadiko kostaldea eta Gipuzkoa eta Bizkaia zeharkatzen zituzten lurrak Gasteizekin eta Araba zeharkatzen zuen bide nagusiarekin lotzen zituen bideari lotuta, hain zuzen ere.
Urkiolako ezkutuan bertan ikus daiteke Santiago bidearekiko lotura; ezkutuan taua eta pertzaz gain, erromesaren maskorra ere agertzen baita.
1625ean hasi ziren Urkiolan tenplu berria eraikitzeko lanetan. Antonio López de Traña izan zen obrak burutzeko arduraduna. Arotzeria Elorrioko Baptista de Orbearen eskuetan utzi zuen López de Trañak berak eta harrilana Martín de Arriluceagaren eskuetan.
1646an egin zen pulpitua Abadiñoko Lebario burdinolan eta urte horretan bertan bedeinkatu zuten eliza berria. Bedeinkatu ondoren ere, obrek eta berrikuntza lanek aurrera jarraitu zuten tenplu berrian. 1653an elizpe berria eraiki zen eta elizpe horri "erromesen klaustroa" deitu zitzaion. 1666an goi aldeko korua egin zen. 1670ean erretaula berria egin zen; Gernikako Juan de Bolialde eta Aramaionako Domingo de Askorbe-Beitiaren diseinua oinarritzat hartuta egin zen erretaula eta Santiago de Castaños bilbotarrak egindako 14 eskultura jarri ziren bertan. Urteek aurrea egin ahala aldare nagusia osatzen joan ziren eta bertan zutabeak jarri zituzten... taila eta zutabe horietako asko santutegiko museoan daude gaur egun.
Durango eta Gasteizetik igaro ondoren, Lekeitio eta Gaztelako lurrak lotzen zituen galtzadaren ondo ondoan dago Urkiola eta hainbat eta hainbat mendetan zehar handik mandazainak, ibiltariak, bidariak etab. nola igarotzen ziren ikusi duen lekuko mutua izan da santutegia.
Geografia eremu bi banatzen dituen harresi naturala da gainera Urkiola eta hori dela eta, lur honen guda-historiari lotuta egon da. Guda zibil horiek, urakanak, ekaitzak eta elurteak direla eta, Urkiolako elizak hainbat arpilatze eta kalte jasan ditu historian zehar.
Konbentzio gudan santutegiak jasan zituen kalteak konpondu nahian lan garrantzitsuak egin ziren 1813 eta 1815 urteen artean.
Paduako San Antonio jaio zelako VI. mendeurrena ospatu zuten 1831n eta haren omenez eliza alboetan lau aldare egin zituzten; Manuel Fermín de Vidaurrek diseinatu eta Otxandioko Vicente de Larrosak eraiki zituen aldare horiek. Lehen guda karlistan elizak jasan zituen kalteak konpondu ziren 1842 eta 1845 artean.
1870ean kanpandorrea egin zen santutegian, Durangoko José de Astarberen proiektua oinarritzat hartuta Juan de Urtiagak egin zuen kanpandorrea eta horixe da antzinako eraikinetik gaur egun bizirik dirauen elementu bakarra. Kanpandorrearen goiko aldean lau eskultura daude, lau ebanjelisten eskulturak hain zuzen ere. Mañariako Carlos Bustinzak egin zituen bi eta gainerako biak Abadiñoko Juan Bautista de Bengoecheak.
1898ko irailaren 15ean Fernández Pireola Vitoria-Gasteizeko artzapezpikuak Urkiolan basilika eraikitzeko asmoa erakutsi zuen. José Mª Basterra eta Madariaga arkitektoari eman zitzaion eliza berriaren proiektua idazteko ardura eta honek Emiliano Amann arkitektoaren laguntzarekin erromaniko berria eta bizantziar estiloan oinarritutako eliza egin zuen. Inguru horretan elizkizunik gabe ez geratzeko eliza zaharra zegoen moduan utzi zuten eta eliza berriaren zimenduak jartzen hasi ziren.
1899ko ekainaren 13an San Antonio egunean bedeinkatu zuen artzapezpiku jaunak santutegi berriaren lehen harria. 1914an bukatu zen elizaren lehen zatia. 1915ean Prudencio Mellok eraikitako zatia bedeinkatu zuen Gasteizko artzapezpikuak. 1928an bigarren fasea bukatu eta eliza zaharra erraustu zuten. Ekonomia krisiaren eraginez moteldu egin ziren eliza eraikitzeko lanak. 1931n José Mª Basterrak aldarea eraiki zuen eta 1933ko abuztuaren 27an Mateo Múgica artzapezpikuak basilika berria kontsagratu zuen. Guda dela eta, obrak bertan behera geratu ziren. 1948an santutegia parrokia bilakatu zen.
1970an Euskal elizbarrutiko misioek hartu zuten santutegiaren ardura eta horri esker santutegiak berriz ere indarra hartu zuen. Hainbat proiekturen bidez aldatu egin zen tenpluaren barrualdea eta horri esker fededunentzako esparru erabilgarria egin zuten. Aldarea zegoen tokian korua jarri zen 1973an eta aldarea iparralderantz begira jarri zen. 1997an elizkizunak burutzeko esparruan mosaiko zoragarria eta beirateak jarri zituzten. José Mª Muñozek diseinatu eta Pelli misiolariak eta haren kideek egin zituzten mosaikoa eta beiratea horretarako Urkiolan bertan prestatutako tailerrean. Horrekin bukatutzat eman da historiaren gora beherak direla eta, erdi eraikita geratu zen basilika . Urkiolako Antonio sainduen santutegia beraz, hondakin erromantiko eta bizirik dirauen elizaren -behin eta berriz aldatu den elizaren- arteko eraikina dela esan dezakegu.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.





