Jarduerak

 

jarduerak

 

Urkiolako parke naturalean baimenduta daude ondoren agertzen diren jarduerak: zaintza, baso-erabilera, abeltzaintza eta jolas-jarduerak. Jarduera bakoitzak badu horretarako gordetako esparrua eta jarduera garatzeko araudia.

Lurra ustiatzeko ohiko modua eta Urkiola parke natural izendatu zenetik egin den kudeaketa dela eta, lurrak honela banatu dira:

Grafikoan ikus daitekeen bezala, urbanizatutako gunea oso txikia da eta batez ere santutegiaren inguruan dago. Parkearen zatirik handiena basoek osatzen dute, bai ustiapenerako erabiltzen diren basoek bai eta landaredi naturaleko basoek.

Urbanizatutako eremuak
1529,67 Ha.
Baso naturalak
1529,67 Ha.
Sastrakadi eta zakardiak
795,26 Ha.
Larreak eta belar guneak
559,56 Ha.
Kare-harriz osastutako harkaiztegietako ladareria
1302,31 Ha.
Baso landaketa
1673,34 Ha.
Lorategiak eta belar-sastraken garbiketa guneak
76,37 Ha.

Urkiolako parke naturala osatzen duten lurren jabetza honela banatzen da:

Grafikoan ikus daitekeen bezala jabetza pribatuko lurrek (%65,2) osatzen dute batez ere parkea. Parkearen erabilera kudeatzerakoan hori oso garrantzitsua da lur horiek batez ere baso ustiapenerako erabiltzen baitira eta horixe baita babestutako eremu horren ekonomi jarduera nagusia; eremua zaindu egin behar da ordea eta hori dela eta, parkea ustiatzeko ohi baino muga gehiago izaten dira. 593 dira Urkiolako parke naturalean lur-zatiren baten jabe direnak.

Hainbat tamainako jabetzak daude, baina, hala ere baiezta daiteke herri jabetzak jabetza pribatuak baino handiagoak izan ohi direla.

Parkearen titulartasun publiko eta pribatuaren irudi grafikoa, hainbat udalerritako herri erabilerako mendiek osatzen dute batez ere eta zati txiki bat toki erakundeen (Udalenak, Aldundiarenak edo beste batzuenak) mendiek, erabilera libreko mendiek alegia.

Esparru hori kudeatzen hasi zirenetik eta bertoko landaredia babestu nahian, 138 hektarea eskuratu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.

Sai Arrea (Gyps Fulvus)