Populazioa

 

Populazioa

 

Bizkaiko populazioa eta Urkiolako parke naturala osatzen duten udalerrietako demografia antzera garatu dira 1960-1996 artean.

 

Parkea osatzen duten udalerriek 31.832 biztanle zituzten 1960an. Kopuru hori gehitu egin zen eta aztertutako urte guztien (1960-1996) artean, biztanlerik gehien 1981ean izan zen, 52.903 biztanleraino iritsi baitzen populazioa. Ordutik 1996. urtera arte kopurua bere horretan mantendu da eta horixe izan da joera, biztanleria pixka bat gutxitu den arren.

Parkea osatzen duten udalerrien bilakaera demografikoaren grafikoa, 1960. urtetik 1996. urtera.
 

Udalerri horietako biztanle gehienak ez dira parkean bizi, haren mugetatik kanpo baino. Urkiolako parke naturalean oso jende gutxi bizi da; santutegian badaude urte osoan bertan bizi direnak (ostalaritza instalazioetakoak eta lekaimeak) baina parkearen gainerako esparruan ez da ia inor bizi edo noizean behin baino ez dira han agertzen; joera hori ordea, bazterreko joera eta desagertzear dagoena dela esan dezakegu.

Urkiolako parke naturalean dauden udalerrietako populazioaren dentsitatea.

Urkiolako parke naturalean dauden udalerrietako populazioaren dentsitatea.
Udalerria Biztaleak Hedadura (km2) Dentsitatea (biz/km2)
GUZTIRA 51.575 285,4 180,71
Abadiño 6.855 36,1 189,8
Amorebieta-Etxano 16.124 58,3 276,57
Aramaio 1.346 73,3 18,36
Atxondo 1.487 23,2 64,09
Dima 1.050 61,8 16,99
Durango 23.970 10,8 2.219,44
Izurtza 274 4,3 63,72
Mañaria 469 17,6 26,65
Jentilzubi. Harrizko kondairazko arku naturala