Udalerrien tamaina eta udalerri kopurua

 
 

Urkiolako Parke Naturaleko pagoak (Zabaldu leiho berri baten)5.958,3 Ha ditu Urkiolako parke naturalak eta ondoren agertzen diren honako udal mugarteek osatzen dute: Bizkaian, Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango Mañaria eta Izurtza eta Aramaio Araban.

Hona hemen udalerri bakoitzak parkean duen azalera

 
Parkearen azaleraren zenbatespena, udalerrika
Udalerria HEKTAREAK PARKEAN %
Guztira 30.580 5.958,3  
Abadiño 3.630,0 1.454,2 40,3%
Amorebieta-Etxano 5.870,0 98,5 1,7%
Aramaio 7.380,0 857,4 11,7%
Atxondo 2.340,0 613,4 26,4%
Dima 6.220,0 1.498.0 24,2%
Durango 2.900,0 107,6 10,0%
Izurtza 480,0 50 11,6%
Mañaria 1.760,0 1.279,2 72,7%

Udalerri oso bakar bat ere ez dago parkearen barruan, udalerri batzuk parkean duten azalera oso txikia da, beste batzuk berriz, udalerriaren zati handia dute parkearen barruan; Amorebieta-Etxano da parkean zati txikiena duen udalerria eta handiena duena berriz, Mañaria, udalerriaren % 72,7 parkearen zati baita.

Tximeleta lore baten gainean (Zabaldu leiho berri baten)Parkearen azaleran udalerriek zein toki duten aztertzerakoan alde batetik, parkean lur gehien duten udalerriak aipatu behar ditugu, Dima, Mañaria eta Abadiño hain zuzen ere, udalerri hauen %71 parkearen barruan baitago; horien ostean Atxondo eta Aramaio etorriko lirateke, udalerri horien %12 dago parkearen barruan eta azkenez Amorebieta-Etxano, Izurtza eta Durango egongo lirateke, udalerri horien %2 baino ez baitago parkean.

 

Abaroko tunela (Zabaldu leiho berri baten)

Abaroko tunel naturala