Guneen banaketa

 

Guneen banaketa

Ekainaren 18ko 147/2002 Dekretuaren (PDF, 3.19 MB) bidez onetsi zen Urkiolako parke naturaleko baliabideak antolatzeko plana eta horren arabera parkea lau gunetan banatzen da. Hona hemen lau gune horiek:

Urkiola mendiko kareharrizko gailur-lerroaren xehetasuna. (Zabaldu leiho berri baten)

Bereziki babestutako gunea:

Oso garrantzitsua da gune hau osatzen duten eremuak zaintzea, han dagoen landarediak edo faunak dituen ezaugarriengatik, eremuaren geomorfologiagatik eta /edo paisaiagatik eta gainera gune horietan gutxi eraldatu diren ekosistemak daudelako.

Urkiola mendiko eremu batean bazkatzen ari den zaldia. (Zabaldu leiho berri baten)

Harrera eta igarotzeko gunean:

Urkiolako santutegiak, haren inguruneak eta ekosistemek osatzen dute esparru hau; errepide ondoan kokatuta dago Urkiolako mendatearen eta Erreketegana mendiaren artean.

Baltzolako Leizearen marrazkia goitik ikusita. (Zabaldu leiho berri baten)

Baso eta abeltzaintza gunea:

Basoko lanetarako edo abeltzaintzarako erabili ohi dira lur hauek eta euren ekoizpena handia edo erdi mailakoa izan ohi da. Gune honetan erabilera horiek eraldatu dituzten esparruak aurki ditzakegu gehienbat.

Abeltzaintzarako gunea:

Harriz betetako lur eremua da hau, goi goian dago eta bertan kare-harri multzo ugari ikus ditzakegu. Parkearen mendebaldean dago gune hau eta artzaintzan aritzen direnek probetxu atera ohi diote hazten den landarediari.

Urkiolako mapa zonakatua (Zabaldu leiho berri baten)

Maparen legenda
Kolorea Eremua
Bioleta HARRERA ETA IGAROTZEKO GUNEAN
Horia BEREZIKI BABESTUTAKO GUNEA
Berdea ABELTZAINTZARAKO GUNEA
Laranja BASO ETA ABELTZAINTZA GUNEA
Urdina INGURUA
 

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.