Zein tresna teknologiko zara?

#Reflections

2024.02.28

BizkaiaTech argitalpen taldea

Ilustrazioa: Maite Caballero

Zein tresna teknologiko zara?

Konparatzailea

Hanburgesa edo fideoak? Beste norbaitek erabaki dezala, zuretzat edozein erabaki arazo bihur daiteke eta. Zure adina kontutan izan gabe, seguruenetik zure inguruko guztien guraso zara: goizetan komunean denbora asko daraman horri mugitzea eragiten diona, aireportuan ea hegazkineratze-atea esleitu duten begiratzen joaten dena edo etengabe ura edateko esaten dizun hori. Interneten ziurrenik inoiz beharko ez dituzun ehundaka leiho dituzu zabalik, horien artean pare bat YouTube-n eta Wikipedian (inoiz ez dakizu baleen kantuari buruzko zerbait kontatu beharra izan beharko duzun). Kontrolaren maniatiko hutsa zara, eta, nahiz eta batzuetan pixka bat ganorabakoa zaren, zure kaosa kontrolpean izan ohi duzu. Beste batzuen kaosa, ordea, ezin duzu jasan.

Chat gpt

Entziklopedia ibiltari bat zara, baina askoz gehiago dakizu gertakizun historikoez gaur egun gertatzen denaz baino. Zure jakintza guztia nerabezaroan irakurri duzun edukitik, txioetatik eta TikToketatik dator (iturria: Doña Casildakoa). Segur aski gauza askoren jarraitzailea zara orokorrean eta zure gailuei garrasi egiten diezu zerbaitek barruak mugitzen dizkizun bakoitzean. Zentzuzko pertsona zara, lasaia eta barnerakoia. Horrek, ordea, ez du esan nahi kuxkuxeatzea gustatzen ez zaizunik, eta seguruenik oroimen fotografikoa duzunez gero, kuadrillan beste pertsona batzuei buruz orduz hitz egiteko datuak ematen dituen hori zara. Beti nota onak atera dituzu eta zure gurasoak oso harro egon dira zutaz (asko sentitzen dugu zure neba-arrebengatik).

Tinder

Seguruenik zure kuadrillakoak zuregana jotzen dute plan ezberdinak, berehalakoak eta beste inori bururatuko ez litzaizkiokeenak egiteko. Jaietan edari guztiak eskatzen dituen pertsona hori zara, botea poltsikoan daramana, eta arrazoi horregatik, kuadrillako pertsona orok maite zaitu. Hala ere, botea poltsikoan daramala jende tartean desagertzen den pertsona hori ere bazara, eta horregatik, kuadrillako pertsona orok gorrotatzen zaitu. Maitasun/ gorroto erlazio errespetagarria da, eta uler dezakezu. Matchak bizitza errealean ikusteko gauza zara eta beti norbaiten etxean bukatzen duzu, baina benetan, iraungo duen konexio baten bila ari zara, edo gutxienez, pare bat egunsenti eskainiko dizkizun bat. Oso pertsona irekia eta eskuzabala zara zure inguruko pertsonekin, nahiz eta batzuetan pixka bat hutsala izan zaitezkeen.

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko