Zaintzen gaituen teknologia: nola inklusio digitalak lurraldea eta talentua sustatzen duen
#Doing
2026.02.02 Irakurketa denbora: 8 minuto
Saioa Leguinagoicoa
Ilustrazioa: Paula Páez
Izan ere, zuk –bai, zuk– eraldaketa digitala zaintza kolektiboko ekintza bihurtu dezakezu.
Imajinatu astelehen arrunt bat. Esnatzean, zure goizeko lehen kafea hartzen duzu eta zure mugikorra hartu, egungo eguraldia bilatu, dituzun mezuak berrikusi, eta egunean egin beharrekoak begiratzen dituzu. Orain, imajinatu gauza bera, baina dena aldatzen duen xehetasun batekin: ez duzu mugikorra nola erabiltzen den gogoratzen, ez diozulako erosi dizuten gailu horri onurarik ikusten; eta, gainera, ez dakizu non sartu duzun zure bilobak prestatu dizun «Mezuak irakurtzeko gida» hori, eta gailu horren edozein parte ukitzeak beldurtzen zaitu, zerbait ukitzen duzun bakoitzean marrazki guztiak kliskatzen hasten baitira… Zuretzat intuitiboa eta lasaigarria den horrek antsietatez betetako une esan nahi du beste pertsona batentzat.
Bulegora heltzean, ordenagailua pizten duzu eta webgune publiko batean sartzen zara izapide arrunt bat egiteko: hitzordu bat hartzeko, dokumentu bat deskargatzeko edo laguntzaren bat eskatzeko. Presaz zabiltza, kurtsorea kliskatzen ari da, hainbat aldiz ematen diozu bizkorrago ibil dadin, orrialdean sartzen zara, eta zure helburua lortzen duzu; erraz-erraza, ezta? Orain, imajinatu gauza bera, baina dena aldatzen duen xehetasun batekin: esaldiak luzeak dira, botoiak ez dira argiak, eta pantailak zarataz beterik daude. Zuretzat eguneroko zerbait den hori harresi bihurtzen da beste pertsona batentzat.
Harresi horri 'arrakala digitala' esaten zaio, eta nahiz eta abstraktua dirudien, oso gauza zehatzak neurtzen ditu: denbora, aukerak, estresa, antsietatea. Adineko pertsona askorentzat edo desgaitasun intelektuala edo garapen-desgaitasuna duten pertsonentzat, digitalizazioa ez da beti ibilbide erraza izan; batzuetan, seinale txikiez eta ñir-ñir egiten duten argiz betetako korridore estua izan da. Eta hor guztiok susta dezakegun zerbait sartzen da jokoan: adiskidetza digitala.
«ARINAGO»-TIK «GIZATIARRAGO»-RA
Eraldaketa digitala lasterketa bat izango balitz bezala saldu digute: zerbitzu gehiago, automatizazio gehiago, datu gehiago. Baina benetako eraldaketa abiadura jaitsi eta pertsonen beharrei itxaroten dion aldaketa hori da. Martxa doitzen duena, hizkuntza sinplifikatzen duena, eta behar denean laguntza eskaintzen duena.
Bizkaiko Foru Aldundiak Adiskidetza Digitala sortu zuen, fokua espezifikoki arrakalak gutxitzean eta zaintzen duen teknologia sortzean jartzen duen ekimena. Nahiz eta proiektuak kolektibo jakin batzuekin lan egiten duen –pertsona nagusiak eta desgaitasun intelektuala edo garapeneko desgaitasuna duten pertsonak–, bere mezua unibertsala da: laguntza gehien behar duenarentzat eskuragarri egiten baduzu, hobea izango da pertsona guztientzat.
Egiteko moduaren oinarria ezin da dashboards-ez beteriko mahaigain bat izan; aitzitik, jendeak eskatzen duena entzun behar da, hainbat kolektiboetako jendearekin lan-saioak antolatuz, dinamikak egokituz, irakurketa errazeko materialak helaraziz, denbora gehiago emanez, metaforarik gabeko azalpenak eginez eta erraztasun kontzientea eskainiz. Jarduera horiek elkarteekin egindako ikerketa eta ikuspegi holistikoa, teknologia, akonpainamendua, pedagogia eta antolaketa-kultura barne hartu behar dituzte.
Emaitza? Ekintza zehatzak biltzen dituen ibilbide-orria.
BI ISTORIO, ASMO BERA
Carmen, 73 urte eta «bidali» botoia beldurrik gabe sakatu zuen lehen aldia.
Carmenek medikuarekin dituen hitzorduak mugikorretik ikusi nahi ditu. Bere herriko Adiskidetza Digitaleko tailerrean, smartphonearen oinarrizko eginbideak ikasten ditu, Whatsapp aplikazioa konfiguratzen du, posta elektroniko bat sortzen du, eta modu seguruan Interneten ibiltzen ikasten du. Bi orduko saioak dira, eta bertan, azalpen errazak, praktika gidatuak eta egunerokotasunean erabiltzeko aplikazio erabilgarrien ereduak ematen dira. Amaitzean, Carmenek bere posta elektronikoa irekitzen du, hitzordua berresten du eta, lehen aldiz, «bidali» botoia konfiantzaz sakatzen du. Ez da magia: edozein adineko pertsonak –patxadaz eta lagunduta– mundu digitalerako jauzia eman dadin pentsatutako tailerrak dira.
Iker, 36 urte eta izapide bat ulertzen duen lehen aldia.
Ikerrek erakunde sozial batean egiten du lan eta jendeari bere eguneroko kudeaketekin laguntzen die. Lehen, online egin beharreko edozein izapide oztopo-lasterketa bat zen: testu dentsoak, ulertzen ez ziren hitzez beteriko botoiak, jakinarazi gabe aldatzen zituzten prozesuak… Egun batean, web orrialdean sartzean, ikono berri bat agertu zen: «Entzun eduki hau». Klik. Ahots argi batek testua irakurtzen, zatitzen eta errazten du. Alboan, esteka bat agertzen da: «Gida pausoz pauso (irakurketa erraza)». Hiru pantaila dira, bakoitza bere jarraibide eta aginduarekin. Jargoirik gabe. Piktogramekin. Adibideekin. Amaieran, Agente Birtualak laguntza eskaintzen du galdera motz eta erantzun zehatzen bidez, itzulingururik gabe.
Egun horretan bertan, laguntzen ari den pertsonak laguntza zuzenik gabe egiten du izapidea lehen aldiz. Hamar minutu, estresik gabe, eta txikia dirudien baina benetan oso garrantzitsua den xehetasun batekin: konfiantzaz beteriko irribarrea.
HORREN GUZTIAREN GARRANTZIA (ARLO PUBLIKOAN LAN EZ EGIN ARREN)
Horrek guztiak sekulako garrantzia du zuretzat ekosistemaren parte zarelako. Berdin dio zer egiten duzun: produktua sortu, marketina, data, UX, arreta legala, finantzak edo teknologia: inklusio digitala behar-beharrezkoa da zeregin horietan guztietan.
Erreparatu zure egunerokotasunari:
- Nola izendatu ditzaket nire botoiak eta estekak?
- Zenbat informazio jarriko dut pantaila bakoitzean (eta zenbat kenduko dut)?
- Pauso bakoitzaren egoera argi utzi al dut (hasiera, aurrerapena, konfirmazioa)?
- Aukera multimodala eskaintzen al dut (irakurtzeko, entzuteko, ikusteko)?
- Lengoaia argia eta irakurketa errazeko bertsioak erabiltzen al ditut?
- Nire arretarako lan-taldea prestatzen ari al naiz zailtasun-seinaleak identifikatzeko eta horiei pazientziaz eta erraztasunez erantzuteko?
Inklusioa ez da esprintaren amaieran dagoen check bat, lehen minututik hor dagoen kalitate-irizpidea baizik.
ADISKIDETASUN DIGITALAREN SEI PRINTZIPIO PRAKTIKO (BIHAR APLIKA DITZAKEZUNAK)
- Pantaila bat, helburu bakarra
Saihestu dena orrialde bakar batean jartzeko joera. Zatitu prozesu luzeak mikro-baieztapenez betetako pausoekin. Pantaila bakoitzak galdera bakar bati erantzuten badio, burua erlaxatu egiten da.
- Pertsonak kontuan hartzen dituzten hitzak
Kendu jargoia eta erabili lengoaia argia. «Diru-laguntza bat eskatu nahi dut» «Eskatu» baino ulergarriagoa da. «Sarbiderako baldintzak» «Onuradunaren izaera» baino errazagoa da.
- Arreta-modua
Gutxitu zarata bisuala: banner, pop-up eta helbururik gabeko kolore gutxiago. Hierarkiak tamaina eta kontrasteen bidez sortzen dira, ez saturazioaren bitartez.
- Multikanala eta multimodala
Testua, audioa, piktogramak eta bideo laburrak. Aukeratu hobeto ulertzen laguntzen duen modua; pertsona guztiek ezin dute irakurri edo entzun.
- Ulergarria den segurtasuna
Datuak eskatzen ari bazara, azaldu hitz gutxitan zergatik eta zertarako eskatzen dituzun. Konfiantza ez da inposatzen, azaldu egiten da.
- Neurtu begien eta pertsonen bidez
Analytics-a ez da aski: egin probak pertsona anitzekin. Baliteke konbertsio-tasan «funtzionatzen» duenak irisgarritasun kognitiboan ez funtzionatzea.
PROIEKTUAREN IKASKUNTZAK (ZURE TALDEAN APLIKA DITZAKEZUNAK)
- Diseinuak partekatzeak diseinua aldatzen du. Zure zerbitzua erabili behar duten pertsonen laguntzaz garatzen baduzu prototipoa, atzean utziko dituzu suposizioak, eta benetako erantzunak aurkituko dituzu.
- Irisgarritasun kognitiboak produktibitatea dakar. Irakurketa errazeko gidak eta audioak ez diete bakarrik pertsona bakar batzuei laguntzen: akatsak eta laguntza-kontsultak gutxitzen dituzte eta denbora aurrezten dute.
- AA: erabilgarria eta soila. Sinplifikatzen eta gidatzen duen elkarrizketa-agenteak askoz baliagarriagoak dira zailki hitz egiten duen bot arrunt batekin erkatuta. AA laguntzeko diseinatzen da, ez inpresionatzeko.
- Pertsonei formakuntza emateak inpaktua biderkatzen du. Giza kanala, ondo prestatuta, produktu digitalaren parte da. Entrenatutako enpatia teknologia soziala da.
KUTSATZEN DEN BERRIKUNTZA SOZIALA
«Adiskidetasun Digitala» ez da bakarrik eslogan bat: teknologiaren boterea 'zaintzako ekintza' bezala ulertzeko modu bat da. Instituzio publiko batek gida argiak egiten dituenean, audioa jartzen duenean, pertsonak formatzen dituenean, eta web orrialdeko edukiak egokitzeko erronkak bidaltzen dituenean, garrantzitsua den zerbait aldarrikatzen ari da: digitalizazioak, inklusiboa ez bada, ez du aurrera egingo.
Erronka, orain, gurea da. Ez itxaron norbaitek check hori egin arte. Egizu zuk. Aldatu hitz bat, botoi bat, pantaila bat. Proposatu benetako pertsonekin egindako proba bat. Eskatu irisgarritasun kognitiboko esprint bat. Jarri «Entzun eduki hau» izeneko esteka. Sortu gida sinple bat. Prestatu zure taldea.
Hori egiten duzun bakoitzean, harresia zentimetro bat murriztuko da, eta egunen batean —ez dago oso urrun— ateak estua izateari utziko dio eta bide zabal bihurtuko da. Zaintzen duen teknologia ez baita motelagoa, jakintsuagoa baizik. Eta jakinduria hori erabaki profesional eta zehatz batekin hasten da, gaur.
Etiketak
- #cultura
- #colaboración
- #democratización
- #educación
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| modalRenta2025 | Erabiltzailea kenkarien orrian sartu den edo errentaren zirriborroan bi aldiz sartu den identifikatzeko aukera ematen du, kenkariei eta zirriborrorako sarbideari buruzko abisu-leiho modala erakustea saihesteko. | 3 hilabete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
