Talentu eta ezagutza ireki eta librea

#Soul tech

2025.09.26 Irakurketa denbora: 8 minuto

Mentxu Ramilo Araujo

Ilustrazioa: Ione Larrago

Wikimedia proiektuek isuri ezberdinak dituzte, bai proiektu horietan parte hartzeko errekurtsoak dituztenek ez dutelako arretarik jartzen ikusezinak diren sektoreek egindako ekarpenetan, bai ikusezintasun-egoeran bizi direnek ez dituztelako beraien ezagutzak batzeko behar diren baldintzak betetzen.

WIKIEMAKUMEOK: EMAKUMEEN EKARPENAK EZAGUTZERA EMATEN

2015eko urtarrilean, nire lehen artikulua idatzi nuen Wikipedian, eta ezabatu egin zidaten. Hasierako haserrea pasa ondoren, bi aukera ikusi nituen: amore ematea edo ikastea. Hala, ikastea erabaki nuen, eta –Wikimedia Españaren laguntzaz– hamar urte hauetan Wikimedia proiektuetan parte hartzeko egin diren wikimedia topaketetan lehena antolatu genuen 2015ko azaroan, Gasteizen. WikiEmakumeok aktibista proiektuaren hazia izan zen. Proiektu horretan, herri euskaldun ugarietako editore askok hartzen dute parte, Wikipedian emakumeen eta gizonen presentzia orekatua lortzeko helburuarekin.

2014an, gazteleraz zeuden Wikipediako emakumeen biografiak %12a ziren; eta 2025eko uztailean, ordea, %24 ingurura igo dira. Euskaraz, WikiEmakumeokeko edizio-taldeen lanari esker (bereziki Durangoko wikitaldeari esker), emakumeen biografiak %19 (2020an) izatetik %33 izatera (2025ean) igaro dira. Hamar urtetan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta mundu osoko emakumeen 12,000 biografia baino gehiago gehitu ditugu, euskaraz nagusiki (baina baita gazteleraz ere).

2023an, Josi Sierrari esker, WikiEmakumeok taldearen genealogia Euskal Herrian kontatzen zuen dokumentala grabatu genuen. Zehar-Errefuixatuekin taldeko langile batzuk dokumentala ikusi zuten, eta Marta Calvok plazaratzen zuen erronkarekiko interesa erakutsi zuten: nola sar ditzakegu edizio-taldeetan jatorri anitzeko pertsona arrazializatuak?

ELKARREKIKO LAGUNTZA ETA EZAGUTZA LIBREA UZTARTUZ

Entretejidas/Sareginak-WikiEmakumeok proiektuaren baitan, asteburuko hainbat tailer eta murgilaldi egin ditugu; eta, egia esan, niretzat guztiz eraldatzaileak izan dira. Wikipedian emakume eta kolektiboen artikuluak sortu, hobetu eta itzultzeaz gain, elkarri laguntzeko espazio bat eraiki genuen. Gizartearen, kulturaren, lurraldearen defendatzaileen, artisten, ekintzaile migratu/errefuxiatuen eta abarren erreferente diren emakumeen bizitzen istorioak ezagutzea eta ezagutaraztea konpontze sinboliko eta erresistentziarako modu bat ere bada.

Atzerritarren Legeak eguneroko bizitzako esparru guztietan du eragina, eta ezagutza librea sortzeko aukerak ez dira salbuespen. Nola editatuko duzu Wikipedia zure egoera administratiboak banku-kontu bat irekitzea, ordenagailu batean saioa hastea, edo trebatzeko denbora eta espazioa izatea eragozten badizu? Nola dokumentatu zure herriaren eta erreferenteen historia, zure existentzia bera «irregulartzat» hartzen bada?

Marko legal eta sozial horrek ordezkagarritasun-hutsune bat sortzen du: izendatzen eta dokumentatzen ez dena, (dirudienez) ez da existitzen; ezta izendatzeko eta dokumentatzeko astirik, gaitasunik eta agentziarik ez dutenak ere. Horrela, herritartasun-eskubide osorik ez duten biztanleria-sektoreen ekarpenak ezagutaraztea eta ikusaraztea mugatzen da (batez ere, datozkit burura gure haurrak eta adinekoak zaintzen dituzten eta ostalaritzan, eraikuntzan edo lehen sektorean lan egiten duten pertsona migratu/errefuxiatuak).

Nahitaezkoa da pertsona guztien bizi duina bermatzen duten politika birbanatzaileak bultzatzea, hala nola zurrumurruen aurkako estrategiak ezartzea estereotipoak eta pentsamendu arrazistak ezabatzeko; pertsona migratzaile, errefuxiatu eta arrazializatuei zuzendutako alfabetizazio digitala ikuspuntu intersekzional batetik bultzatzeko programak finantzatzea; edo pertsona desberdinen kontakizun propioei laguntzen dieten memoria- eta dokumentazio-proiektuei laguntzea.

Gure ustetan, Zehar-Errefuxatuekin erakundeak bultzatzen dituen laborategiak bezalako espazio mistoak beharrezkoak dira topatzeko, elkarri entzuteko, elkarrekin ikasteko, emakumeak buru dituzten proiektuak elkarrekin eraikitzeko, horiei ahotsa emateko eta proiektu pertsonal eta kolektiboak sortzen laguntzeko. Izan ere, talentua infinitua da, eta ezaguera hazi egiten da partekatzen denean.

Emakume errefuxiatu/migratu eta arrazializatuek Wikimedia proiektuetan parte hartzeko, kapazitismoa, eurozentrismoa eta ezagutzaren balidazio zuria gainditzen dituzten laguntza-prozesuak eta dinamikak behar dira. Asko ikasten ari gara prozesu horrekin; izan ere, pertsona gehiago lagundu ahal izateko ezagutza guztiaren batura sortzen eta partekatzen (ahoz, idatziz, analogikoki edo digitalki) duen apustu kolektiboa da.

TOKIKO TALENTUAK ETA TALENTU GLOBALAK EZAGUTZEA ETA EZAGUTARAZTEA

2024an, Wiki Takes San Francisco proiektuari esker, Bilboko goi-auzo horretan bizi diren pertsonekin hitz egiteaz gain, bertako historiaren zati bat ezagutzeko aukera izan nuen; dagoeneko Wikipedian dokumentaturik dago, eta ehun artikulu berri ditu gaztelaniaz eta euskaraz. Antzeman nuenez, Bilboko beste auzo batzuetako jendeak San Frantzisko auzoko liburutegira hurbildu eta bertan egiten ditugun wikimedia ekintzetan parte hartzeko errezeloa zuen. Eraikitako «segurtasun ezaren kontakizuna» dela eta, jende askok ez ditu ezagutzen auzoan dauden aberastasuna, aniztasuna eta talentua. Dena den, ezagutzen ez duguna, nekez antzeman dezakegu.

San Frantzisko auzoko kaleetan talentu asko dago alferrik galduta (brain waste). Sistema neoliberalaren bizitza produktiboei eusteko, munduko iparraldeko beste edozein herritan, emakume zaintzaile asko dago 24/7 lanean. Euren talentua hedatu ez duten profesionalak dira, zaintzaren funtsezko funtzio sozialak betetzen dituztenak, eta, trukean, gutxieneko soldata jasotzen dutenak. Eta zaintza-lanak burutzen dituzten pertsonek soldata duinak jasoko balituzte? Eta, gainera, emakume horiek kazetari, abokatu, ekintzaile, ingeniari, artista eta abar gisa duten esperientzia kontuan hartuko bagenu?

TEKNOLOGIEN ESKURAGARRITASUNA ETA ERABILERA DEMOKRATIZATZEA

Adimen artifizialaren (AA) eta teknologia kuantikoen garaian (aurretik ikusitako teknologia-olatuetan bezalaxe), errepikatzen den gaia –eta oraindik konpondu ez dena– sarbidearen, sorkuntzaren eta teknologia horien erabileraren demokratizazioa da (beste talentu batzuk bultzatzeko xedez). Egun, botere-kontzentrazio handiak daude, eta gaitasun ikaragarriak dituzten teknologiak erabiltzen ditugu zaintzeko eta kontrolatzeko. Teknologia horiek estereotipoak indartuko al dituzte? Nola ekidin ditzakegu sartzeko eta erabiltzeko arrakala berriak?

Teknologia ireki, aske eta banatuen aldeko apustua egiteak ahots eta talentuen espektroa zabaltzeko aukera emango du, gero eta konplexuagoak diren arazo eta beharrei aurre eginez. Informazio- eta ezagutza-fluxuen mugarik gabeko mundu ekodependente eta interdependente honetan, pertsonok oztopo mentalak (sinesmenak eta estereotipoak) eta fisikoak (batetik bestera mugitzeko mugak) izaten jarraitzen dugu.

Klasismoa eta aporofobia pertsonen gaitasunak mugatzen dituzten oztopoak dira. Gure eskuetan dago gure pribilegio eta joeren jabe izatea, eta zuk eta nik bezala bizitza propio esanguratsuak eraiki nahi dituzten gizakiek behar duten horri entzutea eta arreta jartzea, gurasokeriarik gabe.

Esker onak

Laura Fiorucciri, duela hamar urte emandako laguntza birtualagatik. #VeniVidiWiki praktikatuz urte hauetan guztietan nirekin egon diren wikilari guztiei. Marisa Barrenari eta Durangoko wikitaldeari, wikimedian egindako lan handiagatik. Marta Calvo Larralderi, begirada zabaltzeagatik. Wikitoki-ri, San Frantzisko auzoa ezagutzeko aukera emateagatik. Arturo Izarzelaiari eta Xabier Aretxagari, Bilboko Goiko auzoetako dokumentazio eta dibulgazio lan handiagatik. Zehar-Errefuxiatuekin taldeari, gure harremanagatik. Dora Gonzalezi, Entretejidas-WikiEmakumeok proiektuaren enbaxadorerik onena izateagatik. Fátima Tórrez Gonzalezi, emakume askori duintasuna berreskuratzen laguntzeagatik. Irati-Nahele Barreña eta Ana Gonzálezi, testu hau hobetzeko egin dituzten ekarpenengatik. Salima Ahmiduch El Haddouti eta Umetha Chouwey Mohamedi, beren talentuak pertsonen zerbitzura jartzeagatik. Jaio de la Puertari hainbesteko talentu partekatuagatik.

Etiketak

  • #tech
  • #cultura
  • #cocreación
  • #colaboración
  • #tecnología
  • #democratización
  • #futuro
  • #mujeres
  • #talento

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko