Sarearen gizartetik labirinto digitalera: algoritmoak, burbuilak eta arretaren merkatuak
#Soul tech
2025.06.09 Irakurketa denbora: 9 minuto
Iñigo Galzacorta

Ilustrazioa: Julia Gris
90. hamarkadan gazteak izan ginenok oraindik gogoan dugu Interneten tupusteko gorakadak izan zuen harrera sutsua. Bat-batean, askatasun espazio berri bat ireki zen gure begien aurrean: informazioa modu horizontal eta globalean isurtzeko lurralde digital bat, garai hartan esfera publikoa osatzen zuten bitartekoak kontrolatzen zituzten talde boteretsu handien bitartekaritza eta zentsuratik urrun zegoena. Goizetik gauera norabide bakarreko komunikazioaren horman arrakala bat zabaldu zela ematen zuen: The Well bezalako foroek, Geocities eta etxean egindako antzeko orrialdeek, edo Wikipedia bezalako elkarlaneko proiektuek ezagutza eta eztabaida publikoa libre eta hierarkiarik gabe ahalbidetuko zuen «sare-gizarte» baten promesa irudikatzen zuten, iraganeko egitura bertikalak desafiatuko zituzten elkarlanerako eta informazioa trukatzeko sareak ehunduz.
Gaur egun, hiru hamarkada igaro ondoren, esperantzaren arrakala hori labirinto bilakatu da eta, hain zuzen ere, arkitekto ikusezin batzuek bere hormak etengabe birdiseinatzen dituzte. Dagoeneko, «sare-gizarte» horrek ez ditu mundu libre bat eta komunikazio horizontala gogorarazten; aitzitik, bere baitan harrapatzen gaituen, gure interakzioak eta informazioaren sarbidea kontrolatzen dituen, eta gure gustuak eta nahiak maneiatzen dituen sarea ematen du. Sare-askatasunaren promesa hura zaintza-erregimen eraginkor bilakatu da, non algoritmo sofistikatuek –neutraltasun teknikoz mozorrotutako kontrol-arma berriek– zer ikusten dugun eta zer pentsatzen dugun erabakitzen duten, gure bizitzaren arrastoak sareko eredu ekonomiko global berri baten motor bihurtzen dituzten bitartean.
ADIERAZGARRITASUNAREN TEKNOLOGIA
Informazioa sailkatzeko eta aukeratzeko irizpide bat finkatzea etengabeko erronka izan da zibilizazioaren historian zehar. Liburutegiek, katalogoek, entziklopediek edo edozein eratako proiektu akademiko eta editorialek artxibatutako informazioaren eta informazio hori barneratzeko giza gaitasunaren arteko desoreka gero eta handiagoari garai bakoitzean nola egin zaion aurre erakusten dute.
1998a urte erabakigarria izan zen istorio horren garapenerako. Izan ere, urte horretan Google sortu zen, ordura arte bizi ginen mundua eraldatzeko helburua zuen enpresa. Une horretan, World Wide Web-aren hazkunde izugarriak Yahoo! edo Altavista-ren bilaketa-sistemak atzean uzten zituen, klasifikazio-metodo tradizionaletan oinarritzen baitziren. Izan ere, bere PageRank algoritmoak –bere sinpletasun eta eraginkortasunagatik– liluratu gintuen garai hartan lotura garrantzi gabeen itsasoan modu intuitiboan nabigatzen ari ginenok. Hala ere, Google-ren ezaugarririk harrigarriena ez zen –bakarrik– sarea bilakatzen ari zen kaos hori ordenatzeko eraginkortasuna. Bere lehiakideek gure pantailak iragarki inbaditzaileekin betetzen zituzten bitartean, Googlek diseinu garbi eta minimalista eskaini zigun: mihise zuri bat, logo sinple batekin eta bilaketa-tresnarekin. Sinpletasun ia aszetiko hori harrigarria zen: zein izango ote litzateke itxuraz interesik gabeko tresna horren atzean dagoen negozio-eredua? Erantzuna ikusezina den horretan zegoen. Negozioa informazioaren gaineko bere kontrolean zegoela susmatzen genuen, bilaketa bakoitzean zer ikusten genuen erabakiz (aurrekaririk gabeko boterea ematen ziona). Orduan, ordea, ez genekien benetako altxorra ez zegoela beraiek eskaintzen ziguten informazioan, guk ematen genien informazioan baizik.
GOOGLE MODELO BEZALA: ALGORITMOAK ETA ATENTZIOAREN MERKANTILIZAZIOA
Nola imajina genezake itxuraz hain garbia eta gardena zen orrialde horren atzean etorkizunean helduko zen munduaren engranaje sekretua ezkutatzen zela? Google-ren boterea –sarearen funtzionamendua eraldatzeko helburua zuena– bi datu-fluxuren arteko bidegurutze beldurgarri batean zegoen: alde batetik, ordena eta adierazgarritasuna eskaintzen dizkigu, ikustea merezi duen informazioa aukeratuz; eta, beste aldetik, gure arrasto digital guztiak jasotzen eta gordetzen ditu, datu horiek balio-iturri berri bilakatuz. Mugimendu bikoitz hori da sarean egiten den bizitzaren ezkutuko nukleoa.
Googlek algoritmoaren boterea erakutsi zigun, humanitateak ikasten ditugunok gure matematika klaseetatik lausoki gogoratzen genuen terminoa, baina kontzeptu erabakigarri bilakatuko zena hurrengo urteetako gizartea eta politika ulertzeko. PageRank algoritmoak ez zuen soilik webguneetan zegoen kaosa ordenatzen, zerk merezi zuen ikusia izatea eta zerk ez zen definitzen zuen. Edukien «garrantzia» erabakitzean, Google egia publikoaren arbitro bihurtu zen, iraganean erakunde editorialek edo akademikoek betetzen zuten eginkizuna eskuratuz. Horiek ez bezala, haien irizpidea ez zen ez gizatiarra, ez eztabaidagarria, baizik eta izaera neutrala eta objektiboa zuen kode matematiko bat. PageRank hasiera besterik ez zen izan: laster, algoritmoek arautuko zituzten –gure bilaketak ez ezik– gure harreman sozialak (Facebook), gure gustu musikalak (Spotify), gure maitasun-harremanak (Tinder) edo gure iritzi politikoak (Twitter).
Horrekin batera, sarea datuak erauzteko mekanismo erraldoi bilakatu zen. Bilaketa bakoitza, like bakoitza edo bi segundoko geldialdi bakoitza merkantzia baliotsu bihurtu zen Shosana Zuboffek «etorkizuneko jokabideen merkatuak» izendatu dituen horietan lehiatzeko. Google, Facebook eta antzeko plataformek gure portaera aurresaten eta moldatzen dute, eta, ondoren, informazio hori eskaintzaile onenari saltzen diote. Arreta baliabide finitu gisa oinarri duen eredu ekonomiko horrek talentua eta baliabideak bildu ditu helburu bakar batekin: pantailari itsatsita mantentzea. Diseinatzaileek, psikologoek eta ingeniariek lan egiten dute gure jakin-mina arreta bihurtzen duten mekanismoak hobetzeko. Horrela, sarean askatasunez nabigatzen dugula uste dugun bitartean, kontrolatzen gaituzten makinak elikatzen ditugu. Bi indar horien arteko gurutzaketak –zein informazio den garrantzitsua diktatzeko boterea eta gure bizitza digitala merkantzia bihurtzeko ahalmena– gaur egungo mundua definitu du.
PERTSONALIZAZIOAREN ERA: HERRIXKA GLOBALETIK TRIBALISMO DIGITALERA
2009a beste urte esanguratsu bat izan zen istorio honentzat. Urte horretan, edukien garrantziaren aukeraketa-mekanismoen eguneraketa berri bat aurkeztu zuen Googlek. Aurrerantzean, gure nabigazio-datuek, enpresek eta alderdiek gure ohiturei buruzko iragarpenak erosten zituzten merkatuak elikatzeko ez ezik, «erabiltzailearen esperientzia hobetzeko» ere balioko zuten. Promesa erakargarria zen: emaitzak jada ez ziren unibertsalak izango, pertsonalizatuak baizik. Garrantziak kontzeptu abstraktu eta orokor izateari utziko zion eta pertsona bakoitzari egokitutako zerbait berezi bihurtuko zen. Momentu horretan, pertsonalizazioaren aroa jaio zen.
Itxurazko kontzesio horren atzean, bi fluxuen arteko bidegurutzea sendotzen zuen tranpa perfektu bat zegoen: edukien aukeraketa eta datuen erauzketa mekanismo berean fusionatzen ziren. Pertsonalizazioa ez zen neutrala, pantailako denbora maximizatzen zuten edukiak lehenesten baitzituen, garrantzia «arretaren ekonomiaren» tresna bihurtuz. YouTube, Facebook eta antzeko plataformek «garrantzi adiktiboaren» artea perfekzionatu zuten: gure arreta pantailan finkatzeko gai diren edukiak lehenesten dituzten algoritmoak, nahiz eta horrek konspirazio-teoriak, gorroto-diskurtsoak edo albiste faltsuak sustatzea berekin ekarri. Egia edo interes publikoa ez ziren jada garrantzi-maila ezartzeko irizpide erabakigarriak: gure arreta pizten duen eta pantailari itsatsita mantentzen gaituen hori da garrantzitsua, sal daitezkeen datu gehiago sortzeko oso baliagarria baita.
Eremu publikoaren birdefinizio baten lekuko ginen. Herrixka globala tribu digitalen multzo batean zatitu zen. «Burbuila-iragazkiek» (Eli Parisier) errealitate paraleloetan isolatu gaituzte, non gertaerak eta fikzioak baldintza beretan lehiatzen baitira. Googlek ez zuen garrantziaren arazoa konpondu: pribatizatu egin zuen. Polarizazioa ez da ondorio bat, arreta eta garrantzia monetizatzen dituen sistema baten emaitza logikoa baizik.
OHIKOARENGANAKO BORROKA MUNDU DIGITAL BATEAN
Gure garaia egoera berezi batek markatzen du. Etekinak ateratzeko bi moduren elkargunean bizi gara: industriala, gure planetaren gainean herentzia toxikoa uzten duena; eta digitala, horri erantzuteko gure gaitasuna kaltetzen duena. Krisi ekologikoari aurre egiteko egitate partekatuak, zientziarenganako konfiantza eta ekintza global koordinatua behar baditugu ere, XXI. mendeko kapitalismoak esfera publikoa gudu-zelai zatikatu bihurtu du. Sarea gobernatzen duten algoritmoek –arreta segundo bakoitza monetizatzeko diseinatuak– haserrea elkarrizketaren gainetik lehenesten dute, klik erraza gogoeta pausatuaren gainetik jarriz.
Sareko bizitzak parekorik gabeko asimetria du ezaugarri. Pantailaren atzean dauden engranajeek ia dena dakite gure bizitzei buruz, guk haien funtzionamenduari buruz ia ezer ez dakigun bitartean. Korporazio digitalek lo egiteko patroiak, beldur politikoak edo kontsumo-ohiturak arakatzen dituzte, baina haien algoritmoek –gure online bizitza arautzen duten arauek– opakotasunean egiten dute lan. Tresna eraginkor eta neutralez mozorrotuta, berez botere-arkitekturak dira, erabakitzen dutenak zein ideiari buruz hitz egiten den, zein ahots anplifikatu edo isiltzen den, edo zein komunitate sortu edo desegiten den. Zaila dirudi igarotzen ari garen krisi sozioekologikoaren eta labirinto digitalaren arteko bidegurutze bitxi honetan irtenbiderik aurkitzea, baina, halakorik baldin badago, badakigu ilustrazio teknologiko bat beharko dugula. Ulertu behar dugu kodea eta algoritmoak ez direla mekanismo tekniko hutsak, gizartea egituratzen duten sistema politikoak baizik. XXI. mendeko ilustrazioa gauzatu ahal izateko, beharrezkoa da sareen diseinuan gardentasuna eskatzea, horien kontrola demokratizatzea, eta «hezkuntza digitala» gure ikasgelak teknologia handiei uzteko aitzakia izateari utzi eta erresistentzia kritikorako gune bihurtzea. Kontua ez da teknologiari uko egitea, guztiona dena hausteko hura erabiltzen dutenei aurre egitea baizik. Horretarako, lehen urratsa da erakustea eraginkortasun teknikoko irizpideen itxurazko neutraltasunaren atzean ezkutatzen direla gure izateko moduak modu erabakigarrian eraldatzen dituzten erabaki politikoak.
Etiketak
- #cultura
- #ciencia
- #tecnología
- #educación
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
__Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
_fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
_hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.