Quantum-Inspired Tensor Networks: adimen artifizialaren etorkizun jasangarria
#Pure tech
2025.03.27 Irakurketa denbora: 7 minuto
Guillermo Valverde Garcia

Ilustrazioa: Hopper Ink
Posible al da adimen artifizialean iraultza bat egitea inspirazio kuantikoa kontuan harturik? Adimen artifizialaren goraldiak aurrerapen ikusgarriak ekarri dizkigu, baina baita erronka esanguratsuak ere, batez ere, jasangarritasunari dagokionez. Testuinguru horretan, sare tentsorialak, mundu kuantikoan jaiotako tresna horiek, erabakigarriak izan daitezke. Eta AAren erronka konplexuenen irtenbidea baliabide gehiago erabiltzea ez balitz, teknika berritzaile eta jasangarriak baizik?
Adimen artifiziala gure artean geratzeko asmoz heldu da, eta ChatGPT horren adibide argia da. Unibertsitateko lan bat egitea nahi baduzu, egingo dizu. Olentzeroren gutunarekin laguntza behar baduzu, hori ere egingo dizu. Autoa garbitzea nahi baduzu… Bueno, hori oraindik ezin dezake egin, baina eman diezaiogun denbora pixka bat. AAk, eta, bereziki AA sortzaileak, edozer egiteko gauza dira. Hasieran modelo sinple samarrak ziren horiek, azkenean, milaka kontu ebazteko gai dira. Baliabide konputazionalak ugarituz eta entrenamendu zail baten ondorioz, modelo horiek gero eta hobeagoak dira egunetik egunera. Baina, zein puntura arte da hori ona? Egiatan, beharrezkoa al da zure urtebetetzea ospatzeko San Mames alokatzea?
AAren munduan aurrerapenak ikaragarriak izan dira. Google, Microsoft, OpenAI eta halako enpresak lidergoa lortzeko lehian ari dira, modelo konplexuagoak garatuz eta gero eta ordenagailu ahaltsuagoak erabiliz beren zereginak bizkortzeko. Hala ere, aurrerapen horrek kostu energetiko altua du, ura, elektrizitatea eta bestelako baliabideak erabiltzen baititu, eta horrek jasangarritasunaren inguruko kezka sortzen du. Muga argi horren aurrean, galdera garrantzitsu bat dator burura: eta baliabide gehiago bilatu beharrean, arazoei aurre egiteko modu berriak arakatzen baditugu?
ADIMEN ARTIFIZIALAREN BIDEGURUTZEA: AURRERAPEN ETA KOSTU EZKUTUAK
AAren gaur egungo erronken aurrean, hala nola ereduen konplexutasuna eta haien energia-kostua, baliteke garaia izatea beste eremu batzuetara begiratzeko, ideien bila. Afaria egitera txoko batera joatea bezalakoa da: baliteke aditua izatea bakailaoa prestatzen, baina beste batzuek diotena adituz gero, baliteke marmitakoa hobetzeko trikimailuren bat ikastea. Materia kondentsatuaren fisikan, adibidez, zientzialariek denbora daramate antzeko arazoekin borrokan, sistema kuantikoak sinplifikatzen saiatzean.
Hori hobeto ulertzeko, imajinatu partikulek mundu kuantikoan elkarri nola eragiten dioten simulatzen saiatzen ari zarela. Dena ondo doala dirudi beste partikula bat gehitzen duzun arte, izan ere, kalkuluak egiteko behar den esfortzua bikoiztu egiten da. Festa bat antolatzen saiatzea bezalakoa da: gonbidatutako pertsona bakoitzak, dibertsioa handitzeaz gain kaosa eta eskatu behar duzun pizza-kopurua ere handitzen ditu. Mundu kuantikoan, hori gertatzen da partikulak oso modu korapilatsuan konektaturik daudelako (gainezarpen-printzipioari eta korapilatze kuantikoari esker, besteak beste) ezen dena maneiaezin bihurtzen baita, oporretatik itzultzean zure zereginen zerrenda baino azkarrago.
Hala ere, komunitate zientifikoak oso trikimailu ona deskubritu zuen. Baliabideen igoera ez-kontrolatu hori partikulak bereziki korapilaturik daudelako gertatzen da, izan ere, sistema konplexuegi bihurtzen da era klasikoan ebazteko. Korapilatzea “lokalagoa” bada, ordea, hau da, partikula bakoitza albokoek egiten dutenaz soilik arduratzen bada, orduan posible da tresna matematiko bereziak erabiltzea eta sistema sinpleago egitea, zure ordenagailua leher ez dadin. Lehen aipatu dugun festan, gonbidatuak, ozen hitz egin beharrean, “ezkutuko telefono” kuantikoan jolastuko balira bezala da. Onena da naturako sistema askok horrela funtzionatzen dutela, eta, ondorioz, ikuspegi hori oso erabilgarria dela.
SARE TENTSORIALAK: INSPIRAZIO KUANTIKOA ZAILA DEN HORI SINPLEAGO EGITEKO
Tresna horiek tensor network (edo tentsore-sareak) izenez ezagutzen dira. Funtsean, sistema kuantiko konplexu horiek maneiatzen errazagoa den zerbaitetan deskonposatzeko lasterbide adimendun baten modukoak dira. Azken hamarkadetan, tensor network direlakoak funtsezkoak izan dira materia kondentsatuaren fisikan eta kimika kuantikoan aurrera egiteko.
Eta zer lotura dute batak bestearekin? Bada, dirudiena baino handiagoa. Tentsore-sareen teknikak gai dira sistema kuantikoak deskonposatzeko, partikula bat sistemaren gainerako zatiekin gurutzatuta dagoela atzemanez. Kontzeptu horrek azkar aurkitu du paralelismo bat adimen artifizialeko ereduetan, non nodoen arteko korrelazioak ere badauden.
Horri esker, tensor network-ek eredu oso konplexuak sinplifika ditzakete, zati maneiagarriagoetan zatituz edo sistema konplexuak adierazteko eredu sinpleak konbinatuz. Antzeko adibide bat DNAren analisia da: pertsona batek milaka ezaugarri paregabe baditu ere —hala nola ile-kolorea, begiak eta altuera—, haren DNAk sekuentzia trinkoan kondentsatzen du informazio hori guztia. Horrek pertsonaren kopia nahiko zehatza berregitea ere ahalbidetu dezake, Dolly ardiarekin gertatu zen bezala. Era berean, sare tentsorialek egitura konplexuak argitzen dituzte, eta irudikapen ulergarriago eta eraginkorrago bihurtzen dituzte.
ETORKIZUN JASANGARRI BAT: BERRIKUNTZA ETA EFIZIENTZIA AA-REN GARAPENEAN
Teknika horiek, “inspirazio kuantikoa” deitutakoak, sistema kuantiko konplexuak ulertzeko sortu ziren berez, baina gaur egun alternatiba zirraragarriak dira adimen artifizialeko modeloak sortzeko. Albo-pentsamenduaren antzera funtzionatzen dute: ohiko bideari jarraitu beharrean, sormenez betetako eta ezohiko konponbideak aurkitzen dituzte, ohiko metodoekin oharkabe pasa daitezkeenak.
AAren garapenak gero eta baliabide gehiago kontsumitzen dituen mundu honetan, estrategia horiek aukera efiziente eta jasangarriagoak eskaintzen dituzte. Arazo bati angelu desberdin batetik begiratzea bezala da, prozesua askoz azkarragoa eta merkeagoa egiten duten lasterbide adimendunak aurkituz.
Planetaren baliabideak mugatuak dira, beraz, eredu eraginkorragoak eta jasangarriagoak sortzeko estrategia ez da aukera bat bakarrik, erantzukizun bat ere bada. Inspirazio kuantikoko teknikak, hala nola tensor network-ak, aukera bat dira adimen artifiziala ahaltsuagoa eta ingurunearekiko errespetutsuagoa izan dadin. Hori bereziki garrantzitsua da hizkuntza-eredu handien (LLM) energia-eskaera gero eta handiagoa delako. Horren ondorioz, zenbait enpresa teknologikok zentral elektrikoak erostea eta berrirekitzea edo berriak sortzea pentsatu dute, eredu horiek entrenatzeko behar den energia bermatzeko. Baliabideen erabilera optimizatuko duten ikuspegi berritzaileei esker, arazo konplexuak konpontzeaz gain, aurrerapen teknologikoa eta etorkizuneko belaunaldientzako planetaren kontserbazioa bateragarriak izango direla bermatuko da.
Etiketak
- #tech
- #quantum
- #innovación
- #ciencia
- #física
- #sostenibilidad
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
__Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
_fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
_hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.