Ordenagailu kuantiko baten anatomia

#Pure tech

2024.09.09 Irakurketa denbora: 3 minuto

BizkaiaTech argitalpen taldea

Ilustrazioa: Marilu Rodriguez Vita

Ordenagailu kuantikoa gora, ordenagailu kuantikoa behera… aspaldian, edonon entzuten den termino bat dugu ordenagailu kuantiko hori, baina, inoiz bat ikusteko aukerarik izan al dugu? Batzuek izate mistiko bat bezala imajinatuko dute, beste batzuek Matrix (1999) filmeko estetika zoro horrekin lotuko dute, eta, askok, robot-urdinez beteriko unibertso batetan kokatuko dute. Bakoitzak berea.

Mistizismo hori baztertzera gatoz gaur. Hemen ikusi dezakezuena da ordenagailu kuantiko bat, ordenagailu kuantiko supereroale bat, zehazki. Qubitekin (bit kuantikoekin) funtzionatzen duen ordenagailu mota bat da, eta mekanika kuantikoaren legeak hartzen ditu kontutan informazioa prozesatzeko orduan. Benetan dena baino askoz errazagoa da bere inguruan hitz egitea.

Ordenagailu kuantiko mota asko daude, baina gehien ikusten denetako bat da hemen ikusi dezakezuena, ordenagailu kuantiko supereroalea. “Supereroalea” enpresen artean ohikoena da, gaur egun existitzen diren ordenagailu klasikoen azpiegitura bera erabiltzen delako ordenagailu kuantikoak manufakturatzeko. Txip kuantikoek, baldintza batzuk betez gero, kubit horiek estatu kuantiko batean mantentzen ditu, beraien gainezarpen eta korapilatze egoerak gordez. Izan ere, ordenagailu hauek izugarrizko egoera zailean jarri behar dira funtziona dezaten. Egoera horien artean, berebiziko ingurune hotza (10-15 minikelvin bitartean, -237 bat gradu) eta erabateko isolamendua jasan behar dituzte.

Ordenagailu kuantikoak 50 eta 1000 qubit bitartean mugitzen dira gaur egun, eta, nahiz eta kantitatea oso garrantzitsua den, hauen kalitatea ere oso esanguratsua da. Ordenagailu kuantikoek bi eratara izan behar dute bilakaera: qubit gehiago izan behar dituzte eta horiek kalitate handia izan behar dute, efektu kuantikoak ahalik eta denbora gehiagoan gorde ditzaten. Enpresak lanean ari dira eraldaketa hori hel dadin, eta horrela, etorkizunean, ordenagailu klasikoek ebatzi ezin dituzten algoritmoak deszifratzeko gai izan daitezen. Partikula subatomikoekin lan egitea ezin da batere erraza izan…

Ondorioz, nahiz eta seguruenetik ez duzun zure begiekin ordenagailu kuantiko bat ikusiko, gutxienez badakizu nondik nora doan gai hau. Egiatan, zenbaki berde edo robot urdinekin zerikusia duen zerbait dela pentsatzen jarraitu nahi baduzu… ulertzen dugu nondik nora zoazen.

  1. Kubit-seinalearen anplifikadorea.
  2. Sarrerako mikrouhin-lineak.
  3. Isolagailu kriogenikoak.
  4. Supereroapen lineak.
  5. Nahaste-ganbera.
  6. Anplifikadore kuantikoak.
  7. Ezkutu kriogenikoa.

Etiketak

  • #quantum
  • #innovación
  • #ciencia
  • #ibm
  • #computación

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko