Metabertsoan sartzeko jarraibideak

#Pure tech

2023.02.16 Irakurketa denbora: 2 minutu

BizkaiaTech argitalpen taldea

Ilustrazioa: La machine gráfica

Nazkaturik al zaude metabertsoari buruzko hainbeste gauza entzuteaz, bertara nola sartu daitekeen jakin gabe? Nahiz eta nondik hasi ere ez dakizun, atentzioa ematen dizun kontzeptua al da? Jarraibide erraz hauekin, etxetik izan ditzakezun gailuen bitartez (errealitate birtualeko betaurrekoak, ordenagailua edo mugikorra, esaterako) metabertsoaren mundu liluragarria esploratzen hasteko aukera izango duzu. Has gaitezen!

Oharra: Metabertsoa eraikitzen ari da eta oraindik oso kontzeptu abstraktua izaten jarraitzen du. Horregatik, momentuz ez dugu mundu guztia leku berean batuko duen plataforma bakarrik. Horren ordez, ordea, etorkizun batean izango zaigunaren zati txiki bat probatzen hasi gaitezke jada existitzen diren espazio birtualen eskutik, gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun gailuen bitartez.

  1. Lor itzazu errealitate birtualeko betaurreko batzuk (nahi baduzu, noski). Nahiz eta betaurreko hauek ez diren beharrezkoak gaur egun existitzen diren aplikazio guztietan barneratzeko, hauen erabilera gomendatzen da erabiltzailearen esperientzia bereziagoa izan dadin. Merkatuan aurkitzen diren betaurreko ezagunenak, gaur egun, honako hauek dira: Google CardBoard (merkeenak), Meta Oculus Quest 2 (erabilienak) eta HTC Vive (konpletoenak). Bai, heldu gogor zure diru-zorroari, beharko duzu eta.
  2. Konfiguratu zure errealitate birtualeko betaurrekoak (lortu badituzu). 2022an erabili izan ditugun tresna guztiek bezalaxe… betaurreko hauek ere, begietan jartzea baino lan gehiagotxo egitea eskatzen dute. Lehendabizi, gailua guztiz kargatuta egon beharko da. Kargatu ondoren, zure betaurrekoek eskatzen duten aplikazioa deskargatu beharko duzu, eta ondoren, lasai eta arriskurik gabe mugitzeko aukera emango dizun espazio bat bilatu beharko duzu (ez duzu piperrik ere ikusiko eta). Amaitzeko, betaurrekoek, hauek konfiguratzeko egin beharreko guztia azalduko dizute pausoz pauso.
  3. Deskargatu eta instalatu probatu nahi duzun metabertsoko aplikazioa. Asko dituzu aukeratzeko. Erabiltzaileek, beren betaurrekoekin sartzeko gogokoen dituztenetako batzuk hurrengo hauek dira: Horizon Worlds eta Horizon Venues (ekitaldietara bideratua), AltspaceVR, Rec Room edota VRChat. Aurretik esan bezala, ordea, ez dugu zertan betaurrekorik izan plataforma batzuetan sartu ahal izateko. Roblox, Decentraland edo Sandbox bezalako orrialdeetan arazorik gabe sar zaitezke zure ordenagailutik.
  4. Jar itzazu betaurrekoak eta zabaldu aplikazioa/ Piztu ordenagailua eta zabaldu web orrialdea. Honek ez du azalpenik behar, ezta?
  5. Murgildu milaka aukera ematen dizkizun mundu batean. Orain, soilik ondo pasatzea falta zaizu. Espero dugu, errealitate birtualeko betaurrekoek hainbestetan entzun duzun mundu horretara eramateko gauza izatea. Gustuko izan dezazun ere espero dugu, baina gogoratu hortik kanpora ere gauza asko egin daitezkeela, mundu erreala oso leku ederra da, eta.

Etiketak

  • #innovación
  • #democratización
  • #educación
  • #metaverso

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko