Konputazio kuantikoa eta hidrogenoa: jasangarritasun berri baten korapilatzea
#Pure tech
2025.03.25 Irakurketa denbora: 10 minuto
Aitor Moreno Fernández de Leceta (Ibermática)
Ilustrazioa: Alejandra Santamaría
Azken hilabeteetan, teknologikoki bizitzen ari garen momentu liluragarri hau islatzen duten bi ekitalditan parte hartu dut. Zehazki, gaur egun ematen ari den aurrerapen esponentzialaz ari naiz, egunez egun teknologia kuantikoak eta, bereziki, konputazio kuantikoa bultzatzen ari dena.
Lehenengoa Bizkaia BBVA. Banks in Quantum Days izenekoa izan zen, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBVAk –BIQAINekin– batera antolatua; bertan, agerian geratu zen soluzio kuantikoak finantza sektorean oso barneraturik daudela. Bigarrena, Konputazio kuantikoa eta hidrogenoa: energia berdeen etorkizuna izeneko jardunaldia izan zen, Hidrogenoaren Euskal Korridoreak eta Ibermática Fundazioak antolatua. Ekitaldi horretan, konputazio kuantikoak energia berriztagarrien garapenean aurrera egiteko tresna gisa duen potentziala aztertu zen, bereziki hidrogenoaren esparruan. Bi kongresuak, itxuraz bata bestetik urrun, kontzeptu garrantzitsu batean uztartu ziren: jasangarritasun digitala.
BULEGOKO GRAPAGAILU BERRIA
Zalantzarik gabe, gaur egun AAk izugarrizko garrantzia du produktibitatea eta ezagutza bizkortzeko. Duela 20 urte ezagutzen genituen adimen artifizialaren sistemek desagertzeko joera dute. Duela 10 urte enpresa batek AA sistemak ezarriz bere lehiakideetatik bereizteko aukera izan zezakeela pentsatzen bagenuen, gaur egun aukera hori galdu egin da; izan ere, momentu honetan, nahitaezkoa da erakundean AA sortzailea izatea –posta elektronikoa edo PowerPoint aplikazioa izatea bezain garrantzitsua– eta arrazoia agerikoa da: ezinbesteko teknologia da, industria-iraultzan lurrun-makinak izan ziren bezala.
Era berean, azelerazio eta aurrerapen handiko garai honetan, bezero eta herritar gisa, gure enpresa, banku eta gobernuei eskatzen diegu ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-erantzukizuna arrazoizkoa izatea. Dena den, AA sortzaileari forma emateko egungo prozesadore grafikoen sistemak eta Garapen Jasangarrirako Helburu batzuk (bi aipatzearren: klimaren aldeko ekintza eta ekoizpen eta kontsumo arduratsuak) guztiz antagonikoak dira.
ARAZOA EDO IRTENBIDEA?
Ironikoki, adimen artifiziala (AA) funtsezko tresna izan daiteke NBEk ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko. Automatizazioaren eta datu handien analisiaren bidez, AAk klima-ekintzan lagundu dezake, zenbait industriatan baliabideak optimizatuz eta energia-eraginkortasuna hobetuz. Hala ere, gaur egungo sorkuntza- eta fundazio-eredu handiek eskatzen duten energia-kontsumoak ingurumen-inpaktu oso handia –dramatikoa ez esatearren– du.
Adibidez, gaur egungo ChatGPT-ren ereduak entrenatzeko kontsumoa urtean 40 etxetan kontsumitzen denaren parekoa dela zenbatesten da. ChatGPT-ren 100 hitzeko testu bat sortzeak, batez beste, 519 mililitro ur kontsumitzen ditu –ur-botila estandar baten baliokidea– kontsulta bakoitzean. Hainbeste energia behar izatearen arrazoia sinplea da: ezagutza modelatu behar dugu, datu-anabasa batetik abiatuta, ahalik eta ziurgabetasun txikienarekin, eta horrek –informazioaren teorian– esan nahi du datu-ingurune konplexuak «hoztea» «entropia» handiarekin (informatikaren jergan) edo «tenperatura oso altuekin», konparazio fisiko batean. Zenbat eta tenperatura altuagoa, orduan eta desordena handiagoa, eta, horren ondorioz, informazio gutxiago ateratzen da. Izan ere, gaur egungo konputazio-sistema klasikoak ez dira eraginkorrak zeregin horretan, bit eta milioika parametro asko behar baitira ziurgabetasuna arintzeko eta bilioika aukeren artean erantzun zuzena hautatzeko; eta hori, konputazioari dagokionez, oso garestia da.
Prozesu horretako beste arazo handi bat sistema analitiko horiek energiaz hornitzea da. International Energy Agency (IEA) erakundearen datuen arabera, data centerrak dira munduko elektrizitate-kontsumoaren %1 inguru eragiten dutenak. AAren eta beste zerbitzu digital batzuen hedapenak arazoa handitzen laguntzen du, nahiz eta Google eta Microsoft bezalako konpainiek beren datu-zentroak energia %100 berriztagarriarekin funtzionatzea lortu duten. Dena den, iturri berriak, hala nola eguzki-energia eta energia eolikoa, ez daude beti eskura, eta egoera horiek direla-eta, erreaktore nuklear modularrak erabil daitezke hornidurarako. Azken batean, erronka berri bat gainditu behar da.
0 ETA 1-AK ATZEAN GERATZEN ARI DIRA
Konplexutasun konputazionalari dagokionez, sistema baten egoera posible guztiak (problema konplexu baten erantzunak) paraleloan eta zenbaketa-ziklo gutxian paraleloan ebaluatzeko gai den teknologia balego, konplexutasun konputazionala erabat murriztuko litzateke; beraz, ziurgabetasuna modu eraginkorragoan ebatziko litzateke, edo «hobeto hoztuko genuke».
Hain zuzen ere, propietate hori da sistema kuantikoek eskaintzen digutena. Hardware hori biltegiratze kuantikoaren ahalmenaren hazkunde esponentzialean eta paralelismo kuantikoaren abantailetan oinarritzen da (egoera guztiei funtzio bat aplika diezaiekegu ziklo bakar batean), eta konputazionalki eraginkorragoak diren eta, beraz, energetikoki eskaera gutxiago duten sistemak ematen dizkigu emaitza gisa.
Teorikoki, funtzio kuantiko asko itzulgarriak dira, informazioaren «koherentzia» kuantikoari eutsiz, eta, informazio hori galtzen ez denez, entropia ere ez lukete aldatuko; beraz, ez lukete energiarik kontsumituko, nahiz eta, ordainetan, sistemen hozketak eta erroreen kontrolak eta neurketek hala egiten duten.
Bestalde, datu-zentroak energiaz hornitzeko ere teknologia berri bat behar da. Eta hor sartzen da jokoan hidrogenoa. Hidrogenoa energia berriztagarria metatzeko ezinbesteko irtenbidea da, eta funtsezko zeregina izan dezake energia-sistema garbiago eta jasangarriago baterako bidean.
Alde batetik, energia-biltegi gisa jarduten du aldizkako iturri berriztagarriek (hala nola eguzki-energiak edo energia eolikoak) sortutako elektrizitatearentzat; gehiegizko energia hidrogeno bihurtzea ahalbidetzen du elektrolisiaren bidez, eta energia sorkuntza berriztagarria txikia denean erabiltzeko biltegiratzen da, energia-sistemari malgutasuna emanez.
Bestalde, hidrogenoa alternatiba giltzarria da elektrifikatzen zailak diren sektoreentzat, hala nola garraio astunarentzat eta industriarentzat, non erregai fosilak ordezkatu eta deskarbonizazioan lagundu baitezake (batez ere altzairuaren, produktu kimikoen eta findegien ekoizpenean, emisioak murrizten eta helburu klimatiko globalak betetzen lagunduz).
Hala ere, zenbait erronka ditu, hala nola energia berriztagarria erabiliz elektrolisi bidez ekoiztea. Horrek energia-kantitate handia eskatzen du, eta eraginkortasun suboptimoa du beste hidrogeno-forma merkeagoekin alderatuta. Hidrogenoa biltegiratzeak eta garraiatzeak ere arazoak sortzen ditu, presio handia edo tenperatura oso baxuak behar baitira. Prozesu horiek energetikoki intentsiboak eta garestiak dira, eta, gainera, segurtasun-arriskuak dituzte, sukoitasun handia dela eta.
Azkenik, hidrogenoaren bizi-zikloaren eraginkortasun orokorra txikia da; izan ere, etapa bakoitzean (ekoizpena, biltegiratzea eta birmoldaketa) energia-galerak sortzen dira, eta horrek beste biltegiratze-teknologia batzuek (beste osagai molekular batzuetan oinarritutako bateriak, adibidez) baino eraginkortasun txikiagoa ematen du.
Testuinguru horretan, erronka konputazional berri baten aurrean gaude: kalkulu-sistema eraginkor, oso eta jasangarri bat behar dugu, elektrolisi-prozesurako material eraginkorragoen simulazioa eta diseinua errazteko, oso arazo konplexua baita gaur egungo konputazio-sistemetarako. Adibidez, prozesu kimikoak optimizatzeak eta energia gutxiago erabiliz hidrogenoa ekoizteko metodo eraginkorragoak aurkitzen laguntzeak sistema multi-fisikoen simulazioak eskatzen dituzte. Gaur egun, hilabeteak behar dira sistema klasikoetan eta gaur egungo super-ordenagailuetan simulazioak egiteko. Konpresio- eta likidotze-sistema eraginkorragoak diseinatzean hidrogenoaren biltegiratzea optimizatzeko material berriak garatuz gero, prozesu horretan energia gutxiago erabiliko litzateke.
Partikulen, uhinen eta fluidoen sistema analogikoak modelizatzeko zailtasunean oinarritzen dira arazo horiek guztiak; izan ere, horiek sistema kuantikoak baino ez dira. Poplavsky-k zioen bezala: «Ordenagailu klasikoek ezin dute sistema kuantikoen simulazio efizienterik egin», eta Feynman-ek erantzuten zuen «hala ere, ordenagailu kuantikoak sistema kuantikoak direnez, sistema kuantikoak simulatu ditzakete (definizioz); beraz, abantaila kuantikoa badago». Bistan da: ordenagailu kuantikoak sistema analogikoak dira ere.
AA-REN ERA BERRIA
Konputazio kuantikoa aurrerapen azkarra jasaten ari den arloa da, eta informatika eta optimizazio-arazoen ebazpena ulertzeko modua erabat aldatzen ari da. Simulazio kimikoak, fluidoenak, gasenak, eta azken batean, partikulenak eta uhinenak, oso zailak dira hidrogenoaren sorkuntzari, hobekuntzari, biltegiratzeari eta prozesatzeari dagokienez, eta beharrezkoa da konputazio kuantikoko ereduetan oinarritutako sistema kimiko eta fisikoen simulazioan aurrera egitea, molekula konplexuen arteko interakzioak eta produktu, prozesu eta material berrien garapenean dituzten inplikazioak hobeto ulertzeko.
Teknologia konputazional jasangarria nahi badugu, beste paradigma batzuetan aurrera egin behar dugu, hala nola konputazio kuantikoan edo neuromorfikoan; eta, zalantzarik gabe, AA kuantiko baterantz bideratu behar ditugu gure ahaleginak. Gaur egungo AA klasikoak baino eraginkorragoak diren AA kuantikoen teknologiak garatzea da gakoa, eta, aldi berean, energia berriztagarrien aprobetxamendua teknologia berriekin hibridatzea (hidrogenoarekin, adibidez), gobernantza arduratsua sustatzeko, bi teknologia horien bilakaera babestuz, elkar elikatzen eta elkartzen baitira, herrialdearen etorkizun iraunkorrerako funtsezko giltzarri gisa.
Etiketak
- #tech
- #quantum
- #ciencia
- #computación
- #tecnología
- #estrategia
- #futuro
- #sostenibilidad
- #inteligencia artificial
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
