Komunitatea Krekin

#Reflections

2026.01.29 Irakurketa denbora: 5 minuto

BizkaiaTech argitalpen taldea

Ilustrazioa: Gorka Olmo

Komunitatea. Iz. 1. Ezaugarri komuna (hainbat pertsonena).

2. Ezaugarri edo interes komunengatik lotutako pertsonen multzoa. — Latinetik. Communitate, communitas; communis-etik, munis-etik, mesede.

3. Gizarte bateko kide garen aldetik, komunitate bateko (edo batzuetako) kide izateko beharra dugu. Simone Weil filosofoak errotzea eta kolektibotasuna behar bat zirela argudiatzen zuen, ez bakarrik pertsona indibidualentzat, baita gizartearentzat ere; izan ere, horrela, belaunaldiz belaunaldi transmititutako kultura eta bizimodua mantentzen dira.

4. Laburbilduz, esan dezakegu 'komunitateak' antzeko ezaugarriak (identitatea, helburuak, konpromisoa, kultura, elkarreragina edo dinamika, besteak beste) dituzten pertsonek osatzen dituzten taldeak direla. Ale honetan hainbat komunitateri buruz hitz egingo dugunez, LGBTIQ+ komunitatea, bizilagunen komunitatea eta Euskal Autonomia Erkidegoko komunitateaz bestelako hainbat komunitate daudela azalduko dugu.

Komunitate zirkunstantzialak. 1. Beren bizitzako gorabehera batengatik elkartu diren pertsonek osatzen dituzte. Oro har, ezbehar, hondamendi edo krisi baten ondorioz, komunitate horiek laguntza fisikoa eta psikologikoa, baliabideak edo elkarrekiko konpainia eskaintzen diete gertaera horrek kaltetutako pertsonei. Adib. taldeko terapiak (gaixotasunak, senideak edo lagun minak galdu dituztenak, mendekotasunak, etab.), krisi garaian laguntzeko erakundeak (suteetan, uholdeetan edo laguntza humanitarioa eskatzen duen egoera batean laguntzeko mobilizatzen diren taldeak).

2. Baina gertaera edo zirkunstantzia guztiak negatiboak ez direnez, badira inguru berri batean esperientziak eta bizipenak partekatzeko sortzen diren komunitate zirkunstantzialak ere. Adib. lehen aldiz guraso izan den jendea.

Nortasun-komunitateak. 1. Nortasun kulturala, etnikoa, desgaitasuna, generoa, orientazio sexuala edota erlijiosoa partekatzen duten pertsonek osatutako komunitateak dira.

2. Komunitate mota horietan, gutxiengoak oso kontuan hartzen dira. Louis Wirth soziologoak honela definitzen ditu kolektibo horiek: «beren ezaugarri fisikoak edo kulturalak direla eta, bizi diren gizartean gainerakoekiko seinalatuta dauden pertsonen taldea, tratu desberdina jasotzen dutelarik; hori dela eta, diskriminazio kolektiboaren biktima izan ohi dira». Diskriminazio hori etxebizitzaren, estatus sozialaren, enpleguaren, arreta medikoaren edo hezkuntzaren arloetan jasaten dute, besteak beste.

Interesean oinarritutako komunitateak. 1. Interes komunen bat dutelako elkartzen diren pertsonak dira. Bizitza erabat ezberdinak izan ditzakete, baina interes horrek batu egiten ditu. Hobby (edo zaletasun), grina edo helburu profesionalen bat ere izan daiteke euren arteko lotura.

2. Esan dugun bezala, komunitate mota honen adibide bat zaletasun baten inguruan sortzen den komunitatea da, adib. argazkilaritza, zinema edo liburu-klubak. Horietan, komunitatea osatzen duten pertsonak gauza konkretu horri buruz hitz egiteko elkartzen dira zehazki, eta elkarrekin ikasi eta haien pentsamendu edota iritziak partekatzen dituzte.

3. Komunitate mota honen beste adibide handi bat fandom-ak dira, pertsona ospetsuen zale izate hutsagatik elkartzen diren pertsonak, adib. abeslariak, musika-taldeak, influencer-ak, futbol-klubetako zaleak, etab. Haien bizipenak partekatzen dituzte, eta fenomeno horren inguruan osatzen den munduaz hitz egiten dute. Horrelako komunitateak, gaur egun, Internetek eskaintzen dituen guneetan elkartzen ohi dira, hala nola foroetan, sare sozialetan, Discord-en eta antzeko aplikazioetan.

Pasio eta ekintzan oinarritutako komunitateak. 1. Helburu sozial edo politiko bera duten pertsonek osatutako taldeak dira. Hainbat xederekin borrokatzen dute aktiboki, besteak beste: kontzientzia sortzeko, eskubideak defendatzeko edo justizia sustatzeko. Gainera, kausa baten alde egiten dutenean, kanpainak sortzeko, dirua biltzeko, manifestazioak egiteko edo protesta egiteko antolatzen dira.

2. 'Talde aktibista' ere esaten zaie. Batzuk mundu osoan dira ezagunak, adib. Greenpeace (klima aldaketaren alorreko ekintzaileak) edo Just Stop Oil britainiarra, Amnistia Internazional (giza eskubideen aldeko taldea) edo Fridays for Future (Greta Thunbergek sortutako gazte mugimendua). Hala ere, komunitate txikiak eta ez hain ezagunak ere topa ditzakegu, adib. ikasle-talde antolatuak edo enpresek eskainitako lan-baldintzen aurka protesta egiten duten taldeak.

Komunitate geografikoak. 1. Leku bat komunean duten pertsonak dira (bizitokia, herria, lurraldea, herrialdea edo espazio publiko bat). Bizi diren ingurunearen ezaugarriak (klima, flora eta fauna) eta ezaugarri pertsonalak (kultura-nortasuna, gizarte-antolamendua eta jarduera ekonomikoak) izaten ohi dituzte komunean.

2. Komunitate txikiak izan daitezke, hala nola eraikin bateko bizilagunen komunitatea edo herri berean bizi diren pertsonen komunitatea, baina komunitate handiagoak ere topa ditzakegu: hirietakoak, lurralde-mailakoak (honetan adituak gara euskaldunok) edo herrialde-mailakoak.

3. Ferdinand Tönnies filosofo eta soziologo alemaniarrak, Gemeinschaft und Gesellschaft (Komunitatea eta gizartea, 1922) izeneko saiakeran, komunitate txikien eta espazio bera (berak 'gizarte' esaten diona) partekatzen duten jende-talde handien arteko alderaketa egiten du: Gemeinschaft edo komunitatea, oro har, bizitzeko modu berdintsua partekatzen duten pertsona-talde txiki hori da. adib. eguneroko jarduerak, lanak, sinesmenak, etab. Komunitateko kideek elkarri eragiten diote eta elkarren arteko loturak eratzen dituzte, boterearen erdiguneetatik urrunduz. Bitartean, askoz pertsona gehiagok osatzen dute Gesellschaft edo gizartea, ezaugarri komun askorik gabe. Ez dute ia inolako harremanik edo lotura emozionalik. Boteretik gertuago daudenez, lehiakortasuna ere handiagoa da; beraz, ondorioztatu dute pertsona asko barne hartzen dituen komunitate bat osatzea konplexuagoa dela.

Etiketak

  • #cultura
  • #cocreación
  • #colaboración

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko