Jaso aingurak! Zabaldu belak! Bizkaiko ontzi kuantikoa itsaseratzear da

#Doing

2024.09.04 Irakurketa denbora: 4 minuto

BizkaiaTech argitalpen taldea

Ilustrazioa: Paula Jáuregui

2021ean Quantum Ecosystem elkarlan-estrategia aurkeztu zenetik, ekosistema eboluzionatu eta heldu egin da, bere engranajeak sendotuz. Duela hiru urte sortutako ontzia prest dago amarrak askatzeko.

Bizkaia itsasoarekin harreman estua duen lurraldea da. Kostaldeko herriek itsas tradizio luzea dute, eta haien ekonomiaren zati handi bat, gaur egun ere, Kantaurialdeak ematen dizkien abantailetan oinarritzen da. Adibide asko bururatzen zaizkigu, kontserba-fabriken artisau-negoziotik hasi eta industria-produkzioraino, batez ere industria astunean, siderurgian, metalezko transformatuetan eta ontzioletan zentratua. Eta hori alde kulturalena ez aipatzearren: Karmengo Ama Birjinari (arrantzaleen zaindaria) egindako eskaintzak: txipiroiak bere tintan, bakailaoa bizkaitar erara edo marmitakoa.

Horregatik aukeratu dugu itsasoa adibide gisa Bizkaiko Foru Aldundiak, Lantik-ek bultzatuta, gidatzen duen estrategia kuantikoa azaltzeko.

Pentsa dezagun ontzi handi bat eraikitzea helburu duen ontziola batean. Eta hor, Bizkaiko Foru Aldundia funtsezko pieza da, dena ordenan jartzeko boterea duena, edo konparaziora itzuliz, proiektuaren itsas ingeniaritzaren palanka, pieza guztien diseinuaz eta doikuntzaz arduratzen dena, adibide honetan ekosistemaren multzo gisa aurkezten direnak.

2021ean, IBMrekin egindako akordio garrantzitsu batek oinarriak ezarri zituen, edo, hobeto esanda, itsasontziaren eskeletoa muntatu zuen. Azaroan plazaratu zen gizartera, QuantumNow 2021 ekitaldian. Gertaera horrek, ontziaren eraikuntzaren hasiera iragarri zuen.

Gaur, hiru urte beranduago, ontzi handi hau altxaturik eta itsasoratzeko prest dago, estreinaldira joateko prest gaude. Ontziaren kroskoaren kontra jotzeko txakolin botila ere badaukagu, izan ere, superstiziosoenek diotenez, hori egiten ez badugu seinale txarra izango da.

MATERIALIK ONENAK AHOKADURA PERFEKTUAREKIN

Hiru urte hauetan, itsaso bortitzenak, olatu bizienak eta ur-laster gaiztoenak zeharkatzeko ontzi gogor bat eraikitzeko gogor egin da lan.

Hona iristeak proposamena uneko aurrerapen teknologiko eta zientifikoetara egokitzea, merkatuko proposamen berrien sorrerara moldatzea eta lege-esparruetara (eta haien etengabeko bilakaerara) egokitzea ekarri du.

Modu horretan, Bizkaiko estrategia kuantikoa hainbat erraldoik osatzen dute: sektore guztietako korporazioek, Bizkaiko eta mundu mailako IKT enpresa nagusiek, kuantikaren inguruan aritzen diren hainbat startup-ek eta unibertsitate eta teknologia-zentro nagusiek.

TALENTUA ETA TEKNOLOGIA

Ontzi kuantikoak flotatzea ziurtatzeko, funtsezkoa izan da honako osagai hauek izatea: talentua, teknologia eta egonkortasuna ziurtatuko duten material sendoak. Pieza horiek guztiek euren estrategiak finkatzen lan egin dute azken hiru urteetan.

Hala, lurraldean dauden hiru unibertsitateek, UPV/EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak, talentua sortzearen eta atxikitzearen aldeko apustuan, teknologia kuantikoen aplikagarritasun industrialera bideratutako proiektuak garatu dituzte ikasle, irakasle eta ikertzaileekin.

Aldi berean, garapen eta transferentzia teknologikoko zentroekin (Tecnalia, Ikerlan eta Vicomtech, besteak beste) egindako hainbat lankidetza-hitzarmenek atea ireki diote hainbat industria-sektoreren premietan oso zentratuta dauden erabilera-kasuak aztertzeari.

Besteak beste, Telefonica, Accenture, EY, Oesia eta Ibermática korporazio handiak eragile aktibo bihurtu dira Bizkaiko ekosistema kuantikoa eta Euskadiko IKT sektorea bultzatzeko eta dinamizatzeko, GAIA klusterraren bidez, eta interesa erakutsi dute, ekosistemaren koordinaziotik proposatutako ekitaldi eta ekimenetan aktiboki parte hartuz.

Amaiera perfektu gisa, BAT, B Accelerator Tower-etik, ekosistemak hainbat startup sortzea eta erakartzea ere ahalbidetu du, hala nola aQuantum, EVA5, Falcondale, GeoAI Analytics, Global Data Quantum, Henko, Quantum Mads, Quanvia, Qubiz Team eta QCentroid. Horiek guztiek beren malgutasuna ematen diote ekosistemari.

Ontziolak buru-belarri aritu dira lanean azken hiru urteotan. Baina merezi izan du; izan ere, ontzi kuantiko handia dagoeneko itsasoratzeko prest dago.

Etiketak

  • #startup
  • #emprendimiento
  • #quantum
  • #innovación
  • #cocreación
  • #colaboración
  • #tecnología
  • #estrategia
  • #democratización

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko