Inork ez dit txirrina jotzen
#Soul tech
2025.06.16 Irakurketa denbora: 5 minuto
BizkaiaTech argitalpen taldea
Ilustrazioa: Paula García
1985eko udan gaude, eta haizea Tears for Fears taldearen Everybody Wants to Rule the World abestiaren erritmoan dantzatzen ari da. Josuk nire etxeko txirrina jo du, eta amari baimena eskatu ondoren, kalera irten naiz egunak zer eskainiko didan ezagutzeko asmoz. Agian, futbolera jokatuko dugu, edo baliteke pipa pakete bat erostea eta zuhaixka baten atzean ezkutatzea ea Anek eta Andonik elkarri muxu bat ematen dioten ikusteko (bada garaia eta). Hori bai, gauza bat ziurra da: gaua heltzean, izarrak ikusiko ditugu. Bakarrik Hartz Handia ezagutzen dugu, baina berdin dio, eguneko momenturik onena baita.
Nahiz eta orain 2025eko uda den, Josuk eta biok lagunak izaten jarraitzen dugu. Oraintxe bertan idatzi dit Whatsapp bidez betiko tabernan zerbait hartzeko, eta bostetan geratu gara. Oso gustuko dugu tabernan egoten den egunkariko gurutzegramak egitea, baina, azkenean, hitzen bat Googlen bilatzen dugu beti, ezinezkoa baita gure kabuz gurutzegrama bat osorik bukatzea. Kuxkuxeroak izaten ere jarraitzen dugu, jakina, zenbat ordu pasa ote ditugun lehen ezagutzen genuen jendearen Instagrameko orrialdeei begirada bat ematen! Hala ere, eta urte asko igaro arren, badago aldatu ez den zerbait: gauean izarrak ikusteko grina. Baina, orain, aplikazio baten laguntzaz, Orion, Lyra eta Tauro ere identifika ditzakegu. Batzuetan, Venus ere ikusten dugu, liluragarria iruditzen zaigun zerbait. Badirudi Hartz Handia txiki geratu zaigula.
AUTOMATIKOAN BIZITZEN
Denbora pasa ahala, eta gutxinaka, teknologia gure egunerokotasunean finkatuz joan da: hasieran, irratia eta telebistaren bidez izan zen; geroago, telefono mugikorren txanda ailegatu zen; eta, ondoren, etxeetako Internetaren eta smartphone eta ordenagailu eramangarrien eskutik, gure errutinek aldaketa itzulezin bat jasan zuten. Orain, alarmak mugikorretan daude, berriak ikusten ditugun heinean gosaldu egiten dugu, autoan GPS-a jartzen dugu lanera joatean ea bidean auto-ilara handia aurkituko dugun jakiteko, Spotify plataforman musika entzuten dugun bitartean egiten dugu lan, gure bilaketa guztiak Google eta ChatGPT erabiliz egiten ditugu, eta, iluntzean, atseden hartzeko modu gisa, mugikorrean jolasean ari garen bitartean ikusiko dugun film bat jartzen dugu; eta, hurrengo egunean, gauza bera.
Ez dago zalantzarik teknologiak gauza ederrak ekarri dizkigula esatean, eta inork ezin du kontrakoa esan. Baina, beharrezkoa al da hainbeste teknologia egunero erabiltzea? Ez al gara hura gehiegi erabiltzen ari?
HITZ EGIDAZU ZUTAZ
Pantailari begira egotearen mundu mailako batezbestekoa ia zazpi ordukoa da. Egun batek 24 ordu ditu, eta horrek esan nahi du egunaren ia %30a pantaila edo gailu bati begira ematen dugula. Horri, gainera, lotan pasatzen ditugun orduak kentzen badizkiogu, eguna motz egiten zaigu.
Laukizuzen distiratsu bati begira hainbeste denbora emateak era askotako ondorioak dakartza (ingurumenean dituen ondorioak ez aipatzearren, aurreko alean hitz egin dugun moduan), eta ez soilik begien bistakoak direnak (begietako mina eta ikusmen-galera, bakartze soziala edo antsietate eta depresio nahasmenduak, besteak beste).
Pentsatzeko gaitasuna da burura etorri ohi den lehen gauza. Gogoratzen al zara norbaitekin bi minutu baino gehiagoz eztabaidatu zenuen azken aldiaz? Informazioaren berehalakotasunak eztabaidarako eta elkarrizketarako gaitasun oro mozten digu. The Silence if the Lambs (1991) filmeko hiltzaile ospetsua interpretatzen duen aktoreari buruz –Anthony Hopkinsek edo Anthony Perkinsek– eztabaidatzen ari zarete? Bada, Googlen bilaketa txiki bat egin eta eztabaida bietako nork irabazi duen jakingo dugu; eta, ondoren, hurrengo kontura.
Reclaiming Conversation (2015) liburuan, Sherry Turkle idazle eta MIT-ko irakasleak aipatzen duenez, gure familiako pertsonekin, lagunekin, ikaskideekin eta lankideekin elkarrizketa esanguratsuak izateak autoezagutza, enpatia eta trebetasun intelektualak garatzen laguntzen du. Berak dioen bezala: «Ez da teknologiaren kontrako liburu bat, elkarrizketaren alde egiten duen liburua baizik. Teknologiaz goza dezakegu eta gure alde erabil dezakegu elkarrizketak atzean utzi gabe. Eta are gehiago esango nuke: elkarrizketak izaten ikasi beharko genuke, horiek ezinbestekoak baitira gure gizateriarentzat, sormenarentzat, lanarentzat eta familiartean bizitzeko dugun gaitasunarentzat».
GUTXIENEZKO ESFORTZUAREN LEGEA
Beste alde batetik, nagia ere hor dago. A ze nolako gaia. Informazioa bi segundotan eskuratu ahal izateak dagoeneko ez digu balio, eta hor sortzen da bilatzaileak adimen artifizial sortzailearekin ordezkatzeko joera.
Search Engine Land-ek dio Google-ren CTR (Click through rate, zure edukiak/iragarkiak jasotzen duen kliken kopurua zati hura erakusten den aldien kopurua kalkulatzen duen metrika) organiko zein ordainduak minimo historikoan daudela. Horren arrazoietako bat Google AI Overviews da, zure galderaren erantzuna berehala erakusten dizun adimen artifiziala. Bestalde, gero eta jende gehiago ari da erabiltzen adimen artifizial sortzailea (ChatGPT, adibidez) bere galderen erantzunak aurkitzeko, bilaketa-motorrek eskaintzen dizkizuten esteka guztien artean bilaketa sakona egin behar izan gabe.
Eta hori zergatik izan daiteke arazo bat? Bada, horrela ez dugulako gure alfabetismo digitala –teknologia digitala erabiliz informazioa aurkitzeko, aztertzeko, antolatzeko, ulertzeko eta ebaluatzeko trebetasuna– hobetzeko lan egiten. Iturri onak eta iturri eztabaidagarriak bereizten jakiteak, iritzi desberdinak irakurtzeak, eta gure pentsamendu kritikoa entrenatzeak erantzun azkar batek baino askoz gehiago balio dute. Azken finean, eta egia esan, ez dugu hainbeste denborarik behar horretarako.
JASO BEGIRADA
Izan ere, teknologiak gure bizitza osoa kontrolatzen badu, bizitzak guztiz gurea izateari utziko dio. Gure eginbeharra da eskura ditugun tresna guztien artean bilatu, aztertu eta bilatzeko ahalegina egitea, eta tresna horiek ahalik eta ondoen erabiltzea, iritziz, elkarrizketaz eta kritikaz betetako bizitza izateko.
Teknologia gure bizitzetan ezinbesteko aliatua izan arren, hura alde batera utz dezakegu, zalantzarik gabe, gure jendearekin eta ingurukoekin harremanak mantentzeko. Saia gaitezen, beste behin ere, Hartz Nagusiaren edertasuna aurkitzen.
Eta, orain, amaren baimenik gabe kalera ateratzeko besteko adina daukadanez, Josurekin geratu nahi dudan hurrengoan ez dut Whatsapp edo antzerakorik erabiliko: txirrina jotzera joango naiz.
Etiketak
- #tech
- #cultura
- #tecnología
- #futuro
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
