Herriko plaza

#Reflections

2023.02.16 Irakurketa denbora: 3 minutu

BizkaiaTech argitalpen taldea

Ilustrazioa: Studio Gastón

Bertan egoteko leku bat da herriko plaza. Bertan, umeak korrika dabiltza eta bizi guztia bertan pasa dutenak petankan ari dira, zuk zure kuadrillakoekin zuritoak hartzen dituzu eta punkiek gitarra jotzen dute. Pertsona bakoitzak bere mikrokosmos propioa sortu eta elkarbizitza izan dezakeen leku ireki bat.

PATCHWORK ERAKO HIRIAK

Hormigoiz eta adreiluz sortu genituen hiriak aldatuz joan dira urteak pasa ahala. Bitxia da nola ohitu garen goazen leku guztietan historiarekin elkarbizitzera: estilo erromanikoa, gotikoa eta tupustean, oso eraikin modernoak, hiriburu industrial izatetik, nazioarteko ikono-arkitektoniko izatea baimendu zigutenak. Leku horiek guztiak, patchwork bat izango balira bezala moldatzen ari dira, eta arrazoiak, gizartearen joera, premia eta bizi estilo berriak dira. Behinola, hiriak zaldi gurdiak igarotzeko diseinatzen zituzten. Orain, ordea, arrapalak, igogailuak eta aulki elektrikoak daude, edonor bere kabuz mugitu ahal izateko. Urteek aurrera egin ahala espazio fisikoak gure premien arabera moldatu ditugu, modu erreaktibo batean.

MUNDU FISIKOA AZTERTU MUNDU BIRTUALA SORTZEKO

Gaur egun, eztabaida ez da Irisgarritasunaren Legea betetzearen edo ez betetzearen inguruan, 2000. urtean atzean utzi genuen gaia da hori. Gaur egungo premiek, beste noranzko baterantz doaz, zehazki, beste mundu baterantz: mundu birtualerantz. Mundu fisikoko adabakiak aztertuta ikasi dugu eta aro birtual batean sakondu ahal izan dugu. Bertan, teknologia berri bakoitzak eztabaida pizten du berriro. Noski, guk, “Interneten bilakaera” deitzen dioten horren hausnarketaren eta elkarrizketaren parte izan nahi dugu, hau da, metabertsoaren inguruko elkarrizketaren parte.

Mundu guztiaren ahotan dago metabertsoa baina, ulertzen al dugu zer den? Zer izango den? Bertara joango al gara bizitzera? Sar gaitezke edo oraindik zorua garbitzen ari al dira? Mundu guztiak zalantzak eta iritziak ditu mundu berri horren inguruan, utopietatik hasi, errealitatearen antz gehiago duten iritzietatik pasatu eta distopietara heldu arte.

Argitalpen honetan, metabertsoaren ikuspegi guztiak erakusten eta bere potentziala ezagutarazten saiatu gara. Hiriaren paralelotasunarekin jarraituz, gure ustez, espazio birtual publikoak, irekiak eta seguruak sortu beharra dugu, aldi berean, ekimen pribatuekin batera bizitzen jakin beharko dutenak. Mundu eskuragarri bat sortu beharko dugu, non edonork aske izateko eskubidea duen.

ZURE AUZO BIRTUAL BERRIA

Metabertsoaren alde estetiko eta pertxenta alde batera utzita, haren gaitasun bateratzaileari buruz hausnartu nahi dugu.

Metabertsoaren potentziala amaiezina izan daiteke, Albert Einsteinek esan bezala: “Imajinatu ahal baduzu, lor dezakezu”. Hortaz, zein mundu mota lortu nahi dugu guk? Ondo aztertzen badugu, mugikorrak eta aplikazioak beraien booma izan zutenean, pertsona batzuk zailtasun handiak izan zituzten kode berri hauetara ohitzeko. Izan ere, interfazea guztiz ezberdina zen eta beraien komunikatzeko eta erlazionatzeko moduak ere, egun batetik bestera erabat aldatu ziren.

Hala ere, errealitate birtuala gure mundu errealaren bertsio digital hiperrealista izatera heldu daiteke. Imajina dezagun errealitate birtualeko betaurrekoak janzten ditugula eta modu errazean joan gaitezkeela gure auzoko banku sukurtsalera. Bertan, badakigu nola jokatu behar dugun eta, gainera, aurrez aurre hitz egin dezakegu gure betiko kudeatzailearekin. Esperientzia hau, askoz ere etxetiarragoa izango litzateke mundu guztiarentzat eta soluzio intuitibo bezala planteatu daiteke zailtasunak dituzten pertsonek, besteek bezala teknologiaz gozatu dezaten, aplikazio baten azken eguneratzearekin borrokan ibili beharrean.

Agian, metabertsoaren bertsio honek ez du hainbeste saltzen edo ez da irakurri duzun bezalako retrofuturistikoa, baina teknologiaren azken helburua jendearen zerbitzura egotea da, beraien beharrei eta arazoei aurre egiteko, mundu guztia herriko plazan lasai bizi ahal izan dadin.

METABERTSOAREN AURPEGI GUZTIAK

ain leiala den irakurle hori, puntu honetara heldu bazara, zin egiten dizugu argitalpen honetan mundu eta formatu berriak ezagutuko ditugula, guztia sormena sustatzeko helburuarekin. Metabertsoaren alderdi ezberdinak ezagutuko dituzu, zure elkarrizketa bideratzen lagunduko dizuten artikuluak aurkituko dituzu eta Internet berri honetan sartu (ala ez) nahi duzun hausnartuko duzu.

Azalduko dizugu, zergatik dagoen guztion ahotan termino hau Second Life plataforma porrot bat izan eta gero, metabertsoan barneratzeko jarraibideak emango dizkizugu eta agian ulertzen ez dituzun termino pare bat azalduko dizkizugu hiztegi txiki baten bidez. Gertatzen ari denaren inguruko artikuluak ere aurkituko dituzu: Roberto Romerori egindako elkarrizketan, adibidez, teknologia eta sormena bateratzen dituen pertsona baten ikuspuntua ikusiko duzu, eta, Ibermatikarekin egindako kolaborazio berezi honetan, mundu kuantikoan barneratuko zara teknologia honek ematen dizkigun aukera imajinaezinak ezagutu ahal izateko. Gure ikuspuntu errealista ere eman nahi izan dugu, eta metabertsoak hezkuntzan eta ekintzailetzan nola eragin dezakeen ere hausnartu dugu. Azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektu batean ere murgilduko gara, teknologia gure erroak hobeto ezagutzeko eta zaintzeko nola baliatu zuten ikusi ahal izateko

Eta guzti honekin, gauza bakarra geratzen zaigu esateko: goza ezazu, plaza hau zurea da eta.

Etiketak

  • #cultura
  • #emprendimiento
  • #innovación
  • #cocreación
  • #bigscience
  • #colaboración
  • #democratización
  • #futuro
  • #arte

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko