Hauek dira Bizkaian GovTecha lantzen duten startupak

#Tech bay

2023.05.30 Irakurketa denbora: 5 minutu

Jose Antonio del Moral

Ilustrazioa: “La ciudad de Bilbao, es un mundo utópico, debe ser un día soleado, en el cielo hay coches volando, estilo ilustrativo de manchas de color” - Ilustración hecha con IA. Prompt descrita a Midjourney.

Munduan oso startup gutxik lantzen dute soilik GovTecha, hots, urriak dira gobernuek eskatuta teknologia planteatzen duten enpresak. Baina administrazio eta erakundeek erabil dezaketen teknologia sortzen ari diren enpresa berriak ugariak dira. Horren adierazle dira behar publikoei erantzuteko enpresak aurkitzeko helburuarekin Bizkaiko Foru Aldundiak kaleratutako hiru erronkak.

VIDEXT-EN KASUA

Erronka horien hiru irabazleek Administrazioan zein enpresa pribatuetan aplikatu daitezkeen soluzioak aurkeztu zituzten. Vidextek, adibidez, adimen artifiziala erabiltzen du bideo hezigarriak automatizatzeko. Halakoak taldeei tresna teknologikoei eta horien erabilerari buruzko prestakuntzak emateko erabiliko dira Bizkaiko Foru Aldundian.

Startup hori LEINN unibertsitate-gradutik ateratako adibide bat baino ez da. Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen gradu honen ardatzak lidergoa eta ekintzailetza dira, eta Bilbo, Irun eta Oñatiko campusetan ikasi daiteke. Startup honen bi sortzaileak, Jon Enríquez eta Beñat Arrizabalaga, ohartu ziren adimen artifizialak eskaintzen duen erabilera nagusietako bat bideoen sorrera automatizatua dela. Sinpleago esatearren: testu bat eta ikus-entzunezko liburutegi ikaragarri bat baliatuz, softwareak lokuzioari laguntzeko egokienak diren piezak aukeratuko ditu. ChatGPT eta antzeko tresnek orain dela hiru hilabetetik ahalbidetu duten aukera bat da hori.

Vidextekin, ordea, bideo bat sortzea erraz-erraza da eta, hori dela eta, prestakuntza-bideoak hein handiagoan erabil daitezke.

Egileek gai honen inguruan behar bezain beste ez zekitenez, Miguel Castillo (adimen artifizialeko aditua) sartu zuten taldean eta, harekin batera, proiektu honen lehen prototipoa sortu zuten. Prototipoa ondo atera zen, eta Fagor edo Cikautxo bezalako enpresei eskaintzak egiten hasi ziren, nazioarteko enpresa izaera dutenez, bideoak sortzeko beharra dutelako langileei prestakuntza hizkuntza desberdinetan eskaintzeko. Bi azeleragailutatik pasa ostean (Lanzadera eta Open Future), bezero finkoekin ari dira lanean, eta, 2022ko ekainean, 260.000 euroko lehen inbertsio-erronda itxi zuten.

Baina Bizkaiko Foru Aldundia ez da haien lehen bezero instituzionala izan, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan ari baitziren lehenagotik. Hala ere, potentzial izugarria duen negozioa dugu hau. Duela gutxira arte, bideo bat sortzea oso garestia zen, eta horrek asko mugatzen zuen eskaria. Vidextekin, ordea, bideo bat sortzea erraz-erraza da eta, hori dela eta, prestakuntza-bideoak hein handiagoan erabil daitezke.

TECHFRIENDLY-REN KASUA

Eredu horri jarraituz, baliteke startup gehiago hastea sektore publikorantz hurbiltzen. Batzuk begia administrazioan jarrita dute dagoeneko. Techfriendly enpresaren kasua dugu hau, Sergio Serna eta Gonzalo Pellejerok Barakaldon sortu zuten startuparena, alegia. Enpresak Smart City bezala ezagutzen denaren inguruan egiten du lan, hau da, datuak jasotzen ditu hirietan, gero hirietako funtzionamendua, mugikortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko.

Proiektua gero eta gehiago hasi zen hedatzen, 100 udaletxek baino gehiagok haien zerbitzuak kontratatu zituztelako, eta, gaur egun, estatu osoko liderren artean daude beren aroan. Enpresaren soluzioek SaaS bat bezala funtzionatzen dute, Interneteko hodeian, eta datuen eta adimen artifizialaren laguntzarekin gauza berriak egin nahi dituzten toki-administrazioek erabiltzen duten estandarretako bat bihurtu da. Next Generation funtsei esker, jarduera ikaragarri ari da hazten.

NYMIZ-EN KASUA

Batez ere Administrazioarentzat lan egiten duen beste startup bat ere badugu Bizkaian: Nymiz. Serikat (Erhardt enpresaren informatika-aholkularitza) startuparen spinoff bat dela esan dezakegu. Bilbon dago, eta logistikaren eta aseguruen sektoreetan lan egiten du. Enpresaren produktua gai da dokumentu bat hartu eta banakako pertsonei buruzko erreferentzia guztiak ezabatzeko, argitalpenak datuak babesteko legeria bete dezan. Hau da, dokumentua anonimo bihurtzen du. Espainiako Justizia izan da bere lehen bezeroetako bat, epai judizialetatik datu pertsonalak ezabatzeko.

DECIDATA-REN KASUA

Aipatutako enpresa horiez gain, Bizkaian badaude GovTechari interesez begiratzen dieten hainbat startup. Horien artean, Big Data edo datuen analisian zentratzen direnak daude. Interesa agerikoa da Getxoko Decidata enpresatik hasi (Gonzalo Artiach eta Iñaki Pertusak sortua) eta Madrilen sortu baina duela gutxi Bilbon ezarritako Anjana Data negozioraino (Mario de Francisco eta Fernando Agudok sortua). Bi enpresa horiek plataforma osagarriak sortu dituzte erakundeen datuak ordenatzeko (“datuen gobernua” deitzen dena) eta ondoren, aztertzeko. Bizkaiko Foru Aldundia da, adibidez, Decidataren bezeroetako bat.

Hori baino zailago izango dute, ordea, botoa online emateko tresnak sortu dituzten startupek (gehienak blockchainean oinarritzen dira zenbaketa egiteko orduan ahalik eta segurtasun handiena eskaintzeko). Nahiz eta Legebiltzarreko organoak izango liratekeen enpresaren bezero naturalak, egungo arauek ez dute teknologia hau erabiltzea errazten. Hori dela eta, Appsambleak (Guillermo López Alonso eta Jesús Angel Bravok Bizkaian sortua) kirol-erakundeetan edota sindikatuetan jarri du begia.

Etiketak

  • #emprendimiento
  • #innovación
  • #estrategia
  • #futuro
  • #govtech

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko