Geure-geure Komunitatea

#Reflections

2026.02.04 Irakurketa denbora: 2 minuto

BizkaiaTech argitalpen taldea

Titulua: BizkaiaTech Argitalpen Taldea

Berdin zion zer zaletasun izan: Pokémon, La Liga, Athletic Club… garrantzitsuena lagunekin elkartzea, «repeak» beraiekin trukatzea, eta kromoen albuma osatzea (hutsunerik laga gabe) zen. Izan ere, belaunaldi bat baino gehiago hazi da Ash Ketchum jakintsuaren hitzak hitzez hitz jarraituz: «Harrapatu guztiak!». Hala, jende ezagunarekin –edo ezezagunarekin beste batzuetan– elkartzen ginen eta ilusio handiz partekatzen genuen kromo eta karten albumen inguruan sortutako komunitate hori.

BizkaiaTech Magazinean, gure helburuetako bat (eta batez ere, ale honetan) komunitatea sortzea da: jakin-min handia duen, ikasteko gogo izugarriak dituen eta ezaguera partekatzeko asmoa duen komunitatea; eta, horregatik, uste dugu honako komunitate zoragarri honek ere bere kromoen bilduma berezia merezi duela.

Baina hau ez da bilduma arrunta izango… Urteak pasa ahala, artistez osatutako komunitatea sortu dugu, gure testuak ideia sormendunez, koloretsuz eta sakonez apaintzen lagundu digutenak. Ideia horiek, gainera, BizkaiaTech Magazineari bere tonua, estiloa eta pertsonalitate propioa garatzen lagundu diote, eta dagoeneko 100 artista baino gehiago dira bide hau gurekin partekatu dutenak!

Ezagunak egin al zaizkizu issue honetan erabili ditugun ilustrazioak? Erantzuna baiezkoa bada, arrazoi bat badago: ale honetan parte hartu duten ilustratzaile guztiak eraiki dugun artista sare horren parte dira, eta gure Komunitate propioa ospatzeko, ez ditugu bakarrik artikuluak apaintzeko erabili. Horrez gain, beraientzat 'komunitate' hitzak esan nahi duena islatzeko kromo txiki bat sortzeko eskatu diegu. Hona hemen emaitza.

Mila esker bere artea eta ikuspegia eskaini dizkiguzuen artista guztiei, mila esker hazten eta gure ahotsa aurkitzen laguntzeagatik, eta mila esker gure komunitate txiki (eta xelebre) hau kolorez blaitzeagatik.

Etiketak

  • #cocreación
  • #colaboración
  • #arte
  • #talento
  • #bellas artes

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko