Gelditu, behatu eta erantzun

#Done

2023.06.09 Irakurketa denbora: 5 minutu

BizkaiaTech argitalpen taldea

Ilustrazioa: Ezequiel Figueroa

Berehalako kulturan gaude murgilduta: bizkor egiten dugu klik, pentsatu gabe, eta nahiago izaten dugu bost minutuko audio bat bidali, txakolin bat hartu eta zerbaiti buruz hitz egin beharrean. Hala ere, berritzaileak ere bagara: erraz onartzen ditugu erronka berriak eta segundo batean edozein ziurtagiri eskuratu dezakegu leku fisikora joan beharrik izan gabe.

Gizakiak bizkor egiten du aurrera, oso bizkor. Gobernuek, berriz, ospe txarra dute; honetan denok gaude ados. Non geratzen da teknologia honetan guztian? Bada, bien arteko elkargunea da eta, ondorioz, teknologia edozein lekutan sartzen dela esan dezakegu.

Artikulu hau paparra ateratzeko idatzi dugu (baina inguruko munduari begiratzeari utzi gabe). Zer premia berri dituzte munduak eta gizarte moderno honek? Nola erantzuten die Bizkaiak premia horiei?

ZER PREMIA BERRI DITUZTE MUNDUAK ETA GIZARTE MODERNO HONEK?

Oraintxe bertan, premia zaharrak atzean uzten dituzten soluzio berriak ditugu, eta garai berriek eskatzen dituzten premia berriak. Atzera begiratu behar dugu, eta ikasi dugun guztia une honetara ekarri. Modu horretan, denborak eta joerek aurrera egin ahala, etorkizuna diseinatzeko gauza izango gara.

Diseinatzeko prozesuan, funtsezko alderdi bat dago: behaketa egitea, ondoren erantzun ahal izateko. Proba egitera animatzen zaituztet: oraintxe bertan, gelditu segundo batez eta begiratu zure ingurura. Zer egiten ari da zure inguruko jendea? Zeri buruz hitz egiten dute zure kuadrillakoek? Zer saltzen da zure inguruko dendetan? Zein berri irakurri duzu hedabideetan?

Egunerokotasuna behatuz, beharbada aurretik entzunda dituzuen eta pentsaraziko dizuen bost joera nagusi aurkitu ditugu:

  1. Konektibitatea, piramidearen oinarria

    Etxetik egiten den lanak, online egin daitezkeen izapideek eta Wifi publikoak, besteak beste, Interneten beharra azpimarratzen dute, gaur egun, elektrizitatea izatea bezain garrantzitsua baita. Egun, azpiegitura digitalik ez izateak sistematik kanpo utz zaitzake.

    Nola ari da Bizkaia horri erantzuten?

    Joera horri erantzuteko eta lurralde-kohesioa eta berdintasuna hobetzeko, Ekonomia Gaietarako eta Trantsizio Digitalerako Ministerioak aurrera egin du zuntz optikoa hedatzeko planarekin, eta edozein herritara iristen da orain, baita iristeko zailak diren eremuetara ere.

  2. Gure planeta, guztiaren erdigunean

    Fridays for Future ekimena (Greenpeaceko kideak La Giocondari lotuta, planetaren tenperaturari buruzko protesta gisa) eta klimaren erregulazioari buruz hitz egiteko nazioarteko batzarrek agerian uzten dute kezkatuta gaudela bizitzen ari garen klima-aldaketarekin (bai biztanleria eta baita gobernuak ere).

    Nola ari da Bizkaia horri erantzuten?

    Joera horri erantzuteko, Bizkaiko Foru Aldundia hainbat ekimen gauzatzen ari da. Horiek analisian, kontzientziazioan eta ingurumen-hezkuntzan ardazten dira, eta Urban Klima 2050 da egindako ekimenen adibideetako bat: Euskadin klimaren inguruan egin den proiektu handiena, Europar Batasunak babestua.

  3. Desberdintasunak murrizten

    Trans legeak, berdintasun- eta dibertsitate-planek eta martxoaren 8ko manifestazio izugarriek, besteak beste, gizartea berdintasun eske dabilela erakusten dute. Orain helburua ez da soilik berdintasuna lortzea, baizik eta berdintasun ezak sortzen dituen pribilegio-egoerak, abantailak eta desabantailak aintzatestea.

    Nola ari da Bizkaia horri erantzuten?

    Joera horri erantzuteko, Bizkaiko Foru Aldundiak bere berdintasun-politika zeharkakotzeko konpromisoari eusten dio, erakundearen zirrikitu guztietara hel dadin. Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren VI. Foru Plana lau adar estrategikoren inguruan garatzen da: Gobernu on bat, Ahalduntze Feminista, Berdintasuna Garapen Jasangarrian eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzak.

  4. Herri-hiritartasuna gorantz egiten ari da

    “Herrira bueltan noa” mugimendua, lorategi eta pasealekuen hedapena eta bizikletak alokatzeko zerbitzuak gero eta gehiago hedatzen ari diren hiriek naturarekiko konexioa berreskuratzeko abian jartzen dituzten ekimenak dira. Joera honek aintzat hartzen ditu klima-aldaketa eta zalantzan hainbeste jartzen dugun bizimodua.

    Nola ari da Bizkaia horri erantzuten?

    Horri erantzuteko, Administrazioek aire zabaleko guneak sortu eta mantentzen dituzte. Halakoetan, atseden hartu, paseatu edota kostaldeaz eta mendiez goza daiteke.

  5. Konfiantza berritzea

    Herritarrak Administrazioetara eta demokraziara hurbiltzeko gobernuak egiten ari diren esfortzuetako batzuk dira herritarren eta gizartearen partaidetza, gardentasun-legeak, aurrekontu publikoak eta ondo bideratutako laguntzak.

    Nola ari da Bizkaia horri erantzuten?

    Joera horri erantzuteko, Bizkaiak Open Data filosofia bultzatzen du. Horrek Administrazioak herritarrentzat dituen datuen sarbide askea eta eskuragarritasuna sustatzen ditu, modu aske eta arduratsuan.

Etiketak

  • #cultura
  • #innovación
  • #cocreación
  • #colaboración
  • #estrategia
  • #democratización
  • #futuro

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko