Ez dakit ez dakidala

#Soul tech

2023.02.16 Irakurketa denbora: 5 minutu

Juan de la Herrán y Crespo

Argazkia : Mikeldi Donibane

Fotografía : Mikeldi Donibane

Denok dakigu zein erosoa den, batzuetan, ezjakintasunean bizitzea. Ez badakit zerbaiten berri, ez badakit zerbait existitzen dela, inork ezin du esan ezjakina naizenik.

Baina horrela ezin izango genuke gozatu munduak gaur eskaintzen dituen onura guztiez, bizimodua erabat hobetzen diguten eta etorkizuneko erronkak gainditzen lagunduko diguten hainbat berrikuntza baitaude. Izan ere, harrigarria bada ere, herritar askok ez dakite ia ezer teknologiaz. Gure gizarteko gazteak kontsumitzaileak baino ez dira; ematen zaien teknologia erabiltzen dute, erosoa eta erraza baita, baina ez dute nahi ikertu, ez garatu, ez denbora eman ekosistema honek eskaintzen dizkien erronkei aurre egiten. Helduek harrotasunera edo etsipenera jotzen dute batzuetan: “nik teknologiaz ez dakit ezer”.

Egoera irauli behar da eta Errenazimentuko izpiritua berpiztu behar dugu, dena deskubritzeko zegoela zirudien garaian bezala

The emergence of smartphones has been an absolute revolution

In our pockets, we carry a computer, aisialdi-zentroa, komunikazio-sistema eta lantokia edo ikastegia. Jakina, dagoeneko ezin gara bizi sakelako telefonorik gabe. Denetariko estuasunetatik ateratzen gaitu, medikuan dugun hitzordua gogorarazten digu, txertoa noiz hartu behar dugun esaten digu eta bart gauean osorik ezin ikusi izan dugun seriea amaitzeko aukera ematen du. Ematen du denok garela aditu handiak, badakigula aplikazioak instalatzen eta desinstalatzen, bankuko gestioak egiten eta oporretako bidaiak kontratatzen.

Baina ez, denok ez dakigu. Izan ere, arrakala bat dago adin-tarte guztietan: pertsona askok uko egiten diote teknologiaren berri jakiteari eta hartaz baliatzeari, eta batzuk lotsatu ere egiten dira esaten Bizum erabili nahi lukeela edo medikuarekin hitzordua hartu nahi luketela sakelako telefonoarekin baina ez dakitela nola egin.

Ez diet nik esango gazteei zer egin behar duten. Bakoitzak ikas dezala berak nahi duena. Baina kontua da iaz Europar Batasunean bete gabe gelditu zirela STEM karrerekin lotutako ia milioi bat lanpostu. STEM esaten zaie zientziaren (science), teknologiaren (technology), ingeniaritzaren (engineering) eta matematiken (mathematics) arlotako ikasketei (unibertsitatekoak zein bestelakoak).

Egungo belaunaldia inoizko teknologikoena da. Horregatik, pentsatzekoa da gazteek horrelako ikasketetara jo behar luketela, batez ere jakinik lana aurkitu dezaketela are ziklo akademikoa amaitu baino lehen ere. Ostera, karrera horien eskaria geroz murritzagoa da, geroago eta gazte gutxiagok hautatzen dituzte eta Batxilergoan egunean baino egunean ikasle gutxiago ari dira adar teknologikoetan. Gainera, emakume gazteek erreferente gutxi dauzkate zientziaren eta teknologiaren arloetan, eta daudenen ospea ez da heltzen gizonezkoen ospearen mailara. Emakumeek beraiek ere ez dute joera handirik horrelako ikasketak egiteko.

ZERBAIT GAIZKI EGITEN ARI GARA ESKOLETAN

Duela urte batzuk informatika irakasgaia zen eskoletan; gaur egun, aldiz, segurutzat jotzen da denok dakigula ordenagailua erabiltzen. Baina testu-prozesadorea erabiltzen jakitea, power pointak egitea edo lineako klasean aritzea ez da informatikaz jakitea, ez ikasleen aldetik, ez irakasleen aldetik. Gaur egun teknologia irakasgaia edo eskolaz kanpoko ekintza da, baina ez litzateke horrela izan behar.

Teknologia zeharkako gaia izan behar da ziklo guztietan eta irakasgai guztietan. Horren erakusgarri ederra da historia irakasle batek Twitter-en azaltzen duena.

Gelako ikasle bakoitza gertaera jakin bateko pertsonaia ezaguna da (frantziako iraultzakoa, esate baterako) eta mezuak bidaltzen ditu gertaerak jazo ahala. Konturatu ere egin gabe datak eta gertaerak ikasten dituzte askok iraintzeko edo besteez gaitz esateko baino ez dela pentsatzen duten tresna baten bitartez.

Eskoletan eta etxeetan egin beharreko iraultza handia robotikarena da. Pertsona gehienek ez dakite badagoela Arduino izeneko plaka elektroniko bat, kreditu-txartel baten tamainakoa eta ordenagailua bezalakoa dena. 50 euro baino gutxiago ordainduta zenbait sentsore dauzkan kit-a erosi eta etxebizitza domotizatu dezakegu. Gaur egun, brikolajea ez da bakarrik Superstrugen altzaria muntatzeko gauza izatea, baizik eta teknologiak ematen dituen aukera ugarien berri jakitea.

Horrekin ez dut esan nahi gauza izan behar dugunik etxeko ateak bere kabuz zabalduko dituen edo tresna elektriko bakoitzaren kontsumoaren berri emango digun sistema programatzeko eta garatzeko. Nahiko izango litzateke jakitea badaukagula modua “maker” teknologiko bihurtzeko.

“EZ DAKIT EZ DAKIDALA” ATZEAN UTZI, “ORAIN BADAKIT EZ DAKIDANA” ESATEKO

Kexu gara teknologiaz, hartara moldatu behar izan dugula-eta. Dinosauroei inork esan balie mundu zaharrari atxiki beharrean mundu berrira egokitu behar zirela, salbatu egingo ziren; hala izan balitz, beharbada gaur egun berak egongo lirateke bizitzaren erdigunean. Gauza bera gertatzen da teknologiarekin: enpresek beren tresnak eta aplikazioak onartarazten dizkigute eta esaten digute erabiltzera ohitu behar dugula.

Tresna eta aplikazio horiek onartzen baditugu eta beren ahal osoan erabiltzen baditugu, gauzak aldatzen dira, produktibitateak gora egiten du eta lana eta norberaren bizitza bateratu ahal dira.

Pandemiak erakutsi digu enpresa askok teknologiari esker jarraitu ahal izan dutela lanean; nolanahi ere, denak ez zeuden prestaturik, luzamenduetan ibili baitira eraldakuntza digitalarekin. Ordenagailuak edukitzea ez da aski enpresa prestaturik egoteko; izan ere, azken finean bulegoko tresna batzuk baino ez dira. Garrantzitsuena da jakitea non dauden segurtasun-mugak, zer aplikaziok ematen duten efizientzia hobetzeko aukera eta nola egin daitekeen lan hodian.

Hodia, ederra kontzeptua! Enpresa lurrean ondo finkatuta zegoela uste genuen eta hara non esaten diguten orain etorkizuna hodian lan egitea dela.

ONARTU BOTOIA KLIKATU ETA ZERBITZUAREN BALDINTZAK IRAKURRI DITUGULA ADIERAZI ETA KITTO… AZKEN APLIKAZIOA INSTALATUTA. ETA DOAN, GAINERA.

Baina ez dakigu Interneteko amarru handian erori garela: ez ditugu baldintza guztiak irakurri eta 7.14 puntuan zehazten da gure datu guztiak erabiliko dituztela zerbait saltzen ahalegintzeko. Inork ez dizue azaldu sekula, zertarako erabil daitekeen zuen informazioa; ez duzue eduki astirik behar bezala prestatzeko edo baldintza guztiak irakurtzeko eta azkenean amore ematen duzue, teknologiaren mundu zoragarria alde batera utzita, eta gauzak berez gertatzen dira.

Utzi iezaguzue hain zailtzat dauzkazuen gauza hauek azaltzen eta ulertarazten. Pantaila edo lerro hauen bitartez horretan saiatuko gara. adi, gero: etorkizuna orain teknologikoa da.

Etiketak

  • #tech
  • #cultura
  • #colaboración
  • #democratización
  • #futuro
  • #educación

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko