Demokraziarako espazio digitalak, Osoigoren proposamena
#Tech bay
2023.05.16 Irakurketa denbora: 7 minutu
Xabi Murua
Ilustrazioa: Maider Leturiaga
Ilustrazioa: Maider Leturiaga
Jakin badakigu 2023. urtea hauteskunde urtea izango dela eta egoera ekonomiko eta sozialak asko baldintzatuko dituela hauteskundeak. Aldi berean, gure herriak gero eta eszeptizismo handiagoz begiratzen die ordezkari politikoei eta sentitzen du ez dutela behar adina entzuten. Gauzak horrela, aurrera pausu bat emateko unea da.
INTERES HANDIA, PARTE-HARTZE TXIKIA
Estatuan herritarren % 12ak bakarrik dio rol aktiboa duela bere auzo, udalerri edo herrialdean, nahiz eta gazteria, oro har, ezinbesteko eragile bilakatu den sare sozialak erabiltzearen bitartez, edo mugimendu sozialetan adieraziz ezartzen diren neurriekin ez daudela ados eta aldaketa bat eman behar dela. Eta paradoxikoa da, herritarrek hainbeste kezka eta halako adierazpen-premia izanik eta ordezkari politikoak hain urruti ikusirik, komunikaziorako espazio edo kanalik ez ahalbidetzea. Gure demokrazia ahulduta dago eta arrakalak itxi beharrean gaude.
Egoera hau ez da bakarra: joera hau orokortzen ari da Europako herrialde gehienetan, eta herritarren eta instituzioen arteko harremanak ebaluatzen dituzten datuak nahiko kezkagarriak dira. Ordezkarien eta ordezkatuen arteko aldea kezka nagusietako bat da oraindik azterketa demoskopikoetan, kalitate demokratikoa ez dago bere onenean, eta ordezkaritza publikoa eta gure erakunde publikoen jarduera edo izana mehatxupean daude.
Ordezkarien arteko klima politikoaren ondorioz, herritarrak gero eta gehiago urruntzen dira. Hala, herritarrek instituzioetan izan dezaketen parte hartzea birpentsatu eta berritu behar da, eta oraingo dinamikekin hautsi. Nola? bada, konfiantzazko espazio seguru, zuzen eta benetakoak sortuz, herritarrei demokrazian parte hartzeko modu berriak badirela proposatuz eta haien hitza erabaki bihurtuz. Nondik hasi? 2023. urtea oso bizia izango da hauteskundeei dagokienez. Hasteko, gure udal eta probintzietako gobernuak aukeratuko dira; gero, hauteskunde orokorrak izango dira; eta, amaitzeko, Europakoak, urtebete pasatxoan. Denbora-tarte horretan, gure lurraldeetako etorkizuneko ordezkari eta agintariek entzun, hitz egin eta herritarrak beren programa eta proiektuen diseinuan sartu beharko dituzte.
BOZGORAILU BAT, AHOTSA ENTZUN DADIN
Baina, hori ez al da egiten dagoeneko? Ez al da herritarraren ahotsa entzuten? Egia da administrazio publikoak eta gobernuak gizarteari zerbitzu emateko sortu zirela, eta herritarrengandik edaten dutela, etengabeko harremanean. Hala ere, “herritarra erdigunean jartzea” oso modan dagoen arren, oraindik oso urriak eta ahulak dira gizartean adostasunak lortzen lagunduko duten elkarrizketak, iritziak eta ideiak errazteko diseinatutako espazioak. Adostasun sozialik eza da gure demokrazia modernoaren akats handienetako bat, eta egoera horri irtenbidea emateko sortu zen Osoigo.
Osoigon, herritarren entzute eta parte hartzerako espazio digitalak garatzen espezializatu gara, softwarearen bidez eta parte hartzeko prozesuak dinamizatuz, hainbat ingurunetan herritarrak entzuteko, haien iritzia jasotzeko eta soluzioak proposatzeko guneak eraikitzen ditugu. Administrazio publikoarekin eta enpresa edo erakunde pribatuekin lan egiten dugu, gizartearen edo sektoreen erronkei soluzioak bilatuz. Gainera, berrikuntza publikoko berezko proiektuak martxan jartzen ditugu, lurralde ezberdinetan gobernantza eta parte hartzeko modu berriak planteatzen dituztenak.
Osoigoren xedea argia da: herritarrak ordezkari publikoengana hurbiltzea, eta alderantziz. Gure taldean egunero lan egiten dugu hori egia bihurtzeko, politika publikoetan, komunikazioan eta marketinean espezializatutako pertsonekin batera.
DENOK BATERA
Lehen taldea, gure techiez osatua, partaidetzako softwarea diseinatu eta abian jartzeaz arduratzen da. Azken urteotan milaka erabiltzaileren interakzioarekin eta ideiekin garatu dugu teknologia hori pixkanaka, eta masen arteko elkarreraginera eta elkarrizketara bideratu dugu. Honekin baditugu jada gure trenaren xasisa, motorra eta gurpilak.
Jarraian, gure proiektu-kudeatzailearen taldeak ekiten dio lanari. Parte hartzeko prozesuen kudeaketan eta lidergoan adituak diren gizarte-artisauek osatzen dute. Lan egin behar duten ingurune edo lurralde bakoitzeko gizarte-arkitektura ulertzen duten pertsonak dira horiek, beren xede edo interesekoak diren elkarrizketak eta interesak aztertzen dituztenak, eta parte hartzeko prozesuak diseinatzen eta dinamizatzen dituztenak hasieratik bukaerara. Hauek dira errailak jarri eta trenbidea argiztatzen dutenak.
Eta hirugarren urrats garrantzitsua prozesuetan integratzen dugun komunikazio- eta marketin-taldea da. Talde hori arduratzen da atariak eta parte hartzeko prozesuak planifikatzeaz, jendea erakartzeaz eta gune digitalean trakzioa edo parte-hartzea sortzeaz. Ekintzarako deia egiten dute, gure proiektuekin maitemintzea lortzen dute, eta egiten duguna zer den kontatzen dute. Eta metaforarekin amaitzeko, trena martxan jarri eta abiadura ematen diotenak dira hauek, helmugara arteko batez besteko abiadura konstantean.
Errezeta? Ez dago halakorik. Entzutea, enpatiaz jardutea eta herritarrek parte hartzeko interesa eta arrazoiak dituzten parte-hartze prozesuak proposatzea.
Errezeta? Ez dago halakorik. Entzutea, enpatiaz jardutea eta herritarrek parte hartzeko interesa eta arrazoiak dituzten parte-hartze prozesuak proposatzea.
ETA HAU GUZTIA ZERTARAKO?
Osoigon ez dugu benetako eraldaketarik gabeko parte-hartze prozesurik egin nahi. Elkarrizketarako, iritzia sortzeko eta benetako erronkak konpontzeko guneak sortu nahi ditugu. Horretarako, gizarteak parte hartzen duen prozesuetan erabakitzen diren erronka eta emaitzekin konprometitutako erakundeak, unibertsitateak, enpresak edo bestelako erakundeak behar ditugu. Ez dizkiegu herritarrei denbora, ideiak edo proiektuak eskatu nahi, ez bada egongo inolako eraginik beren bizitzetan. Soft participation gutxiago eta hard participation gehiago behar dugu, baita inguruan bizi direnekiko elkarrizketarekin eta soluzioekin konprometitutako erakundeak ere.
Horregatik dugu amaiera abiapuntu: espero ditugun emaitzak. Zer espero dugu edo zer helburu lortu nahi ditu proiektu honen bidez erakunde edo gobernuak? Zenbat gaude prest emaitzak entzuteko, konprometitzeko eta martxan jartzeko? Galdera horien erantzunen arabera, prozesu bat edo bestea dimentsionatu eta diseinatuko da, eta bide osoan izango ditugun mugarriak eta zereginak ezartzen hasiko gara.
“OSOIGO”, BAINA BENE-BENETAN
Azken finean, herritarren konfiantza lortzeko eta erakundeekiko interesa erakartzeko soluzioetako bat espazio seguruak eskaintzea da (gure apustua espazio hibridoak dira, hots, digitalak eta fisikoak), benetako konpromisoa ikus dezaten, eta elkarrizketen eta erabakien jabe senti daitezen. Horretarako, diseinu teknologikotik prozesuaren edukiraino, ezinbestekoa da herritarrak erdigunean jartzea. Nola? Bada, adibidez teknologian, gune digitalaren diseinu sozialak argia, irisgarria eta adostasunak sortzera bideratua izan behar du; proposatzeko balio izan behar du, ideiak eraitsi gabe; eta elkarrizketara bideratuta egon behar du, baina irainik gabe.
Edukiari dagokionez, parte-hartze prozesuek sexyak izan behar dute, herritarrentzat interesgarriak izan behar dute eta kaleko elkarrizketekin bat egin behar dute. Alferrik da herritarren interesa erakartzea edo harremantzeko borondatea izatea, erakundearentzat beharrezko edo garrantzitsu diren gaiak bakarrik jorratzen badira, hori ez baita jendearen elkarrizketetara eta errealitatera egokitzen. Hain zuzen ere, derrigorrezkoa dugu lehenbizi beharrizanak lerrokatzea eta abiapuntu horretatik parte-hartze prozesuak eraikitzea. Horri buruz askoz gehiago hitz egin genezake, baina bilera baterako utziko dugu, ezagutzen jarraitu nahi bagaituzu.
Parte hartze demokratikoaren iraultza hasi da… egin ezazu bat!
La revolución de la participación democrática ya ha empezado… ¿te subes al tren?
Etiketak
- #cultura
- #emprendimiento
- #colaboración
- #democratización
- #futuro
- #govtech
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
