Burdin, txori eta loreez
#Soul tech
2023.03.17 Irakurketa denbora: 10 minutu
BizkaiaTech argitalpen taldea
Ilustrazioa: Dom Campistron
Digitalizatzea gaur egungo joera garrantzitsuenetariko bat bihurtu da. Mundu guztiko enpresak bere zerbitzuak Internetera (web orrialde batera edo app-etara) mugitzeko beharra ikusten ari dira.
TEKNOLOGIA: NIRE AMONARENTZAT ETA NIRETZAT
Enpresa pribatuak eta Administrazio Publikoa sar ditzakegu poltsa horretan. Zer da ordea, zehazki, zerbitzuak digitalizatzea? Errealitate bat -zerbitzu bat, gehienetan- baliabide batetik beste batera lekualdatzeari deritzo. Egin beharrekoa da, mundu guztia horretan baitabil. Dena digitalizatuz gero, ez da inolako arazorik sortuko, denok eskuratu ahal izango dugulako behar dugun hori. Horrela al da hori, ordea?
Ez, ez da horrela. Errealitate horren lekualdatzea egoki egin ezean, jendea atzean geratzen da. Zergatik? Errealitatean, zerbitzuen digitalizazio prozesua ez delako guztientzako eskuragarria.
Honen inguruan hitz egin nahi izan dugu Jose Pajaresekin, FJORDeko (Accenture Song-eko diseinu estudioko) zuzendari eta diseinu erabilgarrian aditua denarekin. Bera da mundu guztiarekin klik egiten duten erremintak sortzearen ordezkari; bera da burdinez betetako mundu batean, dena oso pragmatikoa, teknikoa eta teknologikoa den horretan, txori eta loreen presentzia aldarrikatzen duena, lanaren parte enpatiko eta sentikorrena. Horregatik nahi genuen gai honi buruz duen iritzia ematea.
Baina… agian azkarregi goaz. Egin dezagun pixka bat atzera. Zer da aurretik aipatutako diseinu erabilgarri hori? Oso labur esanda, diseinu mota hau, teknologian batez ere, inor atzean ez uztean datza. Helburua da edozein pertsonak, bere jatorria, desgaitasuna, eskolatze-maila edo adina -besteak beste- kontutan hartu gabe, egin beharreko hori modu erraz eta argian egitea lortzea. Adibide batzuekin azalduko dugu: diseinu mota horren helburua da zure aitonak bankuan zenbat diru duen jakitea etxetik irten gabe, edo beste herrialde batetik etorri den emakume batek hemen lana lortzeko bete behar duen orrialdea nekerik gabe eskuratzea.
Diseinu erabilgarria, gizarteak inor atzean utzi gabe aurrera jarraitzeko duen giltza da.
INKLUSIOA SORTZEN DU TEKNOLOGIAK, BAINA BAITA BAZTERKETA ERE
Nahiz eta ideia oso ona den, diseinu erabilgarriaren errealitatea utopia horretatik urrun dago. Gaur egun, inork ez du bulegoetara joan beharrik paper, ziurtagiri edo bestelako agiri baten beharrean badago; mundu guztiak izan duen digitalizatzeko beharragatik gertatu da hori. Paperean dagoena hodeira mugitzea oso ideia ona da mundu guztiak behar duena eskuragarri izan dezan. Hala ere, digitalizazio hori burutzeko modua ez da egokiena izan. Izan ere, behar dugun guztia bertan dago, bai, baina berez handik nabigatzea prozesu zaila eta neketsua bada edozeinentzat are zailagoa da baztertze arriskuan dauden pertsonentzat.
Zerbitzuak digitalizatzeko orduan hiru joera ikusten ditu Pajaresek. Lehenari eskaner-filosofia izena jarri dio, eta azaltzen duenez, izen hori eman dio dokumentuak paperean idatzita dauden moduan (testu eta diseinuan aldaketarik egin gabe) eramaten direlako Internetera. Horrek, ordea, formularioan dauden akatsak formatu digital batera eramatea baino ez du eragiten, horrela, nahasketa handiagoa eragiten da. Pajaresen ustetan, batzuetan enpatia falta zaigu. Enpatia falta horrek eta behar duen jendearekin komunikazio falta bat izateak, oso oinarrizkoak eta aldi berean oso larriak diren akatsak sortzea eragiten du. Honen adibide izan daiteke, mugikorra erabiltzen duen eta datu gutxi dituen pertsona batentzat soilik ordenagailuetarako balio duen soluzio bat sortzea. Hanka-sartze hauek jendea ikusezin bihurtzea eragiten dute, hauen buruetan frustrazio sentsazio izugarria sortuz.
Bigarren arazoa digitalizatzean bertan datza. Pajaresen esanetan, dena digitalizatzeko joera pil-pilean dago gaur egun, soilik digitalizatu behar delako, ez dira konturatzen zein puntura arte den erabilgarria Interneten jartzen ari direna edo jendeak zer beharrizan dituen. Horren adibide da, Pajaresek “App Factory” deitu duen fenomenoa: web-orri guztiak aplikazio bilakatzeko joera. Batzuetan, entitateek ez dituzte aurreikuspen app bat garatzeko beharrezkoak diren arrazoiak, sarri eskariaren eta ekoizpenaren abiaduraren ondorioz: zergatik garatu, zertarako, nor izango da hartzailea, eta abar. Ondorioz, askotan baliagarriak ez diren app-ekin bukatzen dute.
Pajaresek aipatzen duen hirugarren eta azken arazoa, faktore ekonomikoa da. Zoritxarrez, faktore horrek garrantzi handiagoa izan du azken urteotan, mundu guztiarentzat eskuragarriak diren diseinuak sortzearen kaltetan. Orokorrean, erakundeek “alferrekotzat” jotzen dituzten kostuak murrizten dira eta, orduan, kontsumitzaileen esperientzia kaltetzen da. Bankuak dira horren adibide argi bat. Zergatik ari dira egunetik egunera, bankuetako sukurtsalak ixten? Nola azaldu diezaiokegu 80 urteko emakume bati, azken 60 urteetan beti gauza berberak egin dituenari, orain ezin dezakeela horrela egin? Ohiturak aldatu eta aplikazio bat erabili behar duela? Agian, pertsona horrek telefono mugikorrik edo ordenagailu eramangarririk ere ez dauka.
DISEINU ERABILGARRI BATEN ALDEKO ESKULIBURUA
Arazoa dagoen leku orotan, konponbidea aurki dezakegu. Pajaresen arabera, arazo hauek saihesteko hainbat gauza hartu behar dira kontuan. Jakin nahi al duzu zein modutara eratu daitekeen inor atzean uzten ez duen diseinu erabilgarria?
Lehenik eta behin, eta agian ezaugarri garrantzitsuena, enpatia da. Gogoratzen duzu aurretik esandakoa? Txori eta loreez esandakoa? “Live, Laugh, Love” filosofia badirudi ere, besteen azalean jartzeak zure diseinu-beharren ikuspegia erabat aldatzen du. Gainera, diseinatzeko orduan enpatia sentimendu hori ez badaukazu, jendea minduta eta irainduta sentitu daiteke. Horren adibide da “Soy mayor, no idiota” mugimendua. Valentzian sortutako protesta hau, eten teknologikoak eragindako ezberdintasunak salatzeko helburuarekin sortu zen. Hasi eta denbora gutxira, salaketak 350.000 sinadura lortu zituen, mundu digitalak eta komunikatzeko erabilitako diseinuak dituen gabeziak agerian utziz. Mugimendu horren ardatza bankuak ziren, faktore ekonomikoa gailendu baitzuten enpatiaren kaltetan.
Mugimendua hain entzutetsua izateak beste eztabaida sozial bat ekarri du diseinu erabilgarriaren inguruan: ospeak enpresengan duen garrantzia.
Pajaresek diseinu erabilgarria lortzeko aipatzen duen bigarren aholkua, diseinatzeko orduan inklusiboa izatea da. Bi eratara lortu daiteke inklusio hori: lehenengoa, diseinu-taldean baztertze arriskuan dagoen kolektiboko pertsona bat edo gehiago izatea, horrela, prozesuan zehar aurkitzen diren arazoak enpresa barruan aztertu ahal izango dira; kolektibo horiek kontuan hartzeko beste aukera kanpokoei aholkua eskatzea da, proiektuarekin zerikusirik ez duten pertsonei aholkua eskatuz gero zuzenean azaldu ahal izango dute gure diseinuak arazorik eman dioten eta arazo horiek zein izan diren. Kasu horretan, legeak jarritako arauak betetzeaz gainera, diseinatzaile hobeak izango gara eta produktu hobea lortuko dugu.
Hurrengo urratsa, aurretik aipatutako legea ongi ikastea da. 2018ko iraileko legea (BOE, 1112/2018 Errege Dekretua), web-orrialdeen diseinua, eraketa, mantentzea eta eguneratzea arautzen dituena. Europako Parlamentuaren Zuzentarauaren (2016/2102 EB Zuzentaraua) egokitzapena da Espainiarako. Bietan jasotzen da diseinu erabilgarria eta inklusioa garrantzitsuak direla. Gauzak onera aldatzeko sortutako legeak dira. Batzuetan ez da nahikoa soilik gu bezalako pertsonek aldaketa honen aldarrikapena egitea, legeak bere ekarpena egin beharra du. Hauek ditugu Zuzentarau horretan aurkitu ditzakegun arauen adibide batzuk:
- Audioek eta bideoek azpitituluak eta transkripzioak izan beharko dituzte.
- Elementu grafiko guztiek testu deskriptiboa eduki beharko dute
- Web-orrialdeen edo aplikazioen egitura argia eta ordenatua izan beharko dute.
- Web-orrialdean ibiltzeko hainbat aukera egon beharko dira: ahots bidez, sagua erabiliz, teklatu bidez, etab.
- Testuaren kolorea eta web-orrialdearen atzealdea kontrastatuta egon beharko dira.
Gainera, nahiz eta orain arte arautua ez izan, 2022tik aurrera enpresa pribatuen jarduera ere lege bidez arautuko da. Orain arte, legea soilik hartzen zituen administrazio publikoak, dirulaguntzak jasotzen dituzten enpresa pribatuak eta proiektu publikoetan lan egiten duten enpresa pribatuak.
Pajaresen azken aholkua diseinatzailearekin berarekin dauka zerikusia. Izan ere, orain arte ikusitako guztiak, askotan, enpresako buruzagien eta goi-karguen onespena behar dute aurrera jarraitzeko. Nagusiak ontzat ematen ez badu, ez da ezer egingo. Ala agian bai? Diseinatzaile moduan, erabilgarritasuna kontutan izatea oinarri-oinarrian izan beharko genuke. Eztabaida bultzatzea, ikertzea edota erabiltzaileekin testak egitea dira aipatutakoak aurrera ateratzeko aukeretako batzuk.
MUNDU ASKOZ INKLUSIBOAGOA DISEINATZEN
Begien bistakoa da teknologiak baztertze-arriskuan dagoen jendearengatik egin duen gehiena oso positiboa izan dela. Ikustea besterik ez daukagu: gaur egun, egunkari digitalei eta pantailak irakurtzeko teknologiari esker, desgaitasun bisuala duen jendeak pantailairakurgailuei esker egunkaria irakur dezake, eta entzuteko desgaitasuna duen jendeak, belarriaren mekanismoari zubia egin eta, kokleako inplante bati esker, inguruan gertatzen ari dena entzuteko aukera du.
Hala ere, nahiz eta aurrerapen handiak lortu ditugun, Pajaresen ustez, asko geratzen da egiteko. Lehenik eta behin, legeak aurrera egin behar duela adierazi du, guk ere aurrera egiten baitugu. Bestalde, gizarte moduan, enpatia eta apaltasun sentimendu hori aurrera atera beharra dugu. Nahiz eta Aznarren “zuk esango didazu ardo kopa edan behar dudan edo ez?” filosofia gaur egungo gizartean nahiko hedatuta dagoen, hausnarketa eta kontzientziazio gehiago lortu beharra daukagu, emakumeen eskubideekin edo generoindarkeriarekin egiten ari garen bezala, gauzak aldatzeko moduko kontzientziazioa sortu ahal izateko.
Izan ere, diseinu eskuragarri bat edozeinentzat da baliogarria: etorkinentzat, desgaituentzat, nagusientzat, letragabeentzat edo zuretzat. Egia esan, inor atzean ez geratzeko moduan diseinatzen denean, hobeto diseinatzen dugu.
Ea horrela, txori eta loreen iraultzak behar besteko garrantzia lortzen duen burdinez betetako mundu honetan barneratzeko.
Etiketak
- #cultura
- #bigscience
- #colaboración
- #democratización
- #educación
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
