Bideo-joko kontsola bat sortzeko argibideak
#Pure tech
2025.06.16 Irakurketa denbora: 7 minuto
BizkaiaTech argitalpen taldea
Ilustrazioa: Gorka Olmo
Maker kulturak ekintzaren bidezko ikasketa bultzatzen du, modu informalean, ukitu ludiko batekin eta izaera librearekin, pertsona sortzaileen sareak sortzea sustatuz. Pertsona horiek –kultura honi esker– kooperazioaren, solidaritatearen, irisgarritasunaren, sormenaren eta didaktikaren (besteak beste) balioak partekatzen dituzte. Dena den, jar dezagun arreta ingurune digitalean, hori baita gure ardatz nagusia. Kostu baxuko hardware-tresnak eta kode irekiko software librea erabiliz, soluzio komertzialak baino gutxiago ez diren alternatibak sor daitezke.
Bide horretan, pentsamendu kritikoa lantzen da eta arazoak ebazteko metodoak praktikan jartzen dira (eta hori guztia, modu autodidaktan).
Maker kulturaren tresna hedatuenetako bat Raspberry Pi-a da. Ez, ez gara fruta edo formula matematikoari buruz hizketan ari. Raspberry Pi Foundation-ek 2012an atera zuen gailu txiki bat da, eta bere hasierako helburua esparru akademikoan informatika-irakaskuntza jende guztiarentzat eskuragarri jartzea izan zen.
ZER DA RASPBERRY PI BAT?
Raspberry Pi oso kostu baxua duen (50€ inguru) eta «trasteatzeko» gogoa duen edozeinentzat informatika irisgarri egiten duen ordenagailu konpaktu bat da. Ordenagailu tradizional batek dituen osagai guztiak (CPU, RAM memoria, USB konexioa, sare-konexioa) txertatzen ditu plaka txiki batean, eta kode irekiko sistemekin duen bateragarritasuna da bere bertuterik handienetako bat, zure unitateari nahi duzun funtzionalitatea emateko aukera emango baitizu.
NOLA ERABIL DEZAKEGU RASPBERRY PI PLAKA?
Multimedia zentroa – Kodi.
Gailu horien erabilera ohikoenetako bat multimedia-zentro gisa konfiguratzea da; hala, edukiak (filmak eta musika, adibidez) gordetzeko balio du. Kodi, OpenELEC edo LibreELEC bezalako kode irekiko softwareen bidez, mota guztietako edukiak antolatu eta erreproduzitu ahal izango ditugu interfaze sinple eta intuitibo batean.
Zerbitzari pertsonala – Webgunea, artxiboak (NAS)…
Horiek erabiltzeko beste modu bat zerbitzari pertsonal bat sortzea da, non webgune bat jartzeko aukera edo edozein gailutatik eskuragarri izateko zure fitxategien segurtasun kopia bat egiteko aukera izango dituzun, besteak beste.
Domotika.
Gailu horien konektibitate bikainari esker, beste gailu batzuk kontrola daitezke, domotikarako gailuak prestatzeko aukera emanez.
Programazio-formakuntza.
Kostu baxuak eta Raspberry Pi munduaren atzean dagoen garatzaileen komunitate handiak programazioaren munduan hasteko tresna ezin hobe bihurtzen dute. Izan ere, Raspberry-ren jatorrizko helburua arlo akademiakoan laguntzea izan zen.
Emulazioa (retrogaming).
Azkenik, Raspberry-ak kontsola ezberdinetako jokoak erabiltzeko potentzia nahikoa du. Hainbat emuladoreren bidez, NES, PlayStation, GameBoy eta antzeko kontsolen jokoetan jokatu ahal izango dugu. Gainera, oso bateragarria denez, PlayStation, Xbox eta beste fabrikatzaile batzuen aginteen bidez kontrola daiteke. Artikulu honetan, zure Raspberry Pi kontsola gisa nola konfiguratu erakutsiko dizugu.
ZER DA BATOCERA ETA ZER BEHAR DUGU HORI RASPBERRY PI BATEAN INSTALATZEKO?
Emuladoreak programa edo bideojoko bat beste plataforma batean exekutatzeko aukera ematen duten softwareak dira, eta, horri esker, hainbat plataformatako bideojokoak gailu bakar batean exekutatu ahal izango ditugu (Raspberry Pi batean, esaterako).
Batocera emuladoreak abiarazteko software-aukerarik onenetako bat da. Kode irekiko softwarea du, eta hainbat plataforma emulatzeko aukera emango dizu: NES (Nintendo Entertainment System), Gameboy Color/Advance, Play Station, Sega Mega-Drive… Raspberry Pi bat, 8GB baino gehiagoko bi memoria-unitate (mikro SD txartela eta USB memoria bat ) eta kontsola kontrolatzeko aginte bat baino ez dituzu beharko.
Beste kontsola batzuetako aginteak (PlayStation edo Xbox, adibidez) edo USB edo Bluetooth konexioa duen edozein aginte berrerabil daiteke. Aginterik ez baduzu, teklatu eta saguaren bidez kontrola daiteke ere.
ZER EXEKUTATU DEZAKEGU BATOCERA ERABILIZ?
Plataforma desberdinetako jokoak emulatzeko, plataforma bakoitzeko Bios fitxategiak instalatu behar ditugu. Horretarako, fitxategiak deskargatu eta kanpo-memoria batean kopiatu behar ditugu. Memoria hori gure Raspberry-ra konektatuko dugu. Hainbat garatzailek doan (eta legediari jarraikiz) argitaratzen dituzte fitxategi horiek (Github-en, adibidez).
Zenbait garatzailek –Cinemaware, Team17, Factor5, Gremlinworld, Exidy eta Video Klein, adibidez– ROMak askatu dituzte Amiga eta Mame plataformetarako, eta, beraz, sarbide publikokoak dira.
Beste aukera bat «homebrew» jokoak dira, helburu komertzialik ez duten garatzaile-komunitateek sortutakoak. Horien artean, itch, pdroms eta nesdev probatzea iradokitzen dizugu.
ITURRIAK
ERANSKINA – Argibide zehatzak
Nola instala dezakegu Batocera?
Lehenik eta behin, Raspberry-ren irudi-sorgailua deskargatu eta instalatuko dugu Raspberry-ren webgunetik bertatik. Ondoren, gure Raspberry-rako Batocera-ren irudia bilatu eta deskargatuko dugu Batocera-ren webgunetik.
Memoria-unitatea gure ordenagailuan konektatu eta Raspberry-ren irudi-sorgailua irekiko dugu. Sistema eragilearen laukitxoan custom hautatu behar dugu. Fitxategien arakatzailearen leihoa irekiko da eta, hor, deskargatutako irudia hautatu beharko dugu. Biltegiratze-unitatean, gure memoria-unitatea hautatuko dugu. Han, eduki guztia ezabatuko da eta Batocera-ren irudi exekutagarri bat instalatuko da.
Programak galdetuko digu ea SEaren pertsonalizazio-eginbidea aplikatu nahi dugun, eta ezetz esan behar dugu.
Gure USB memoriak dituen datu guztiak ezabatu nahi ditugunetz ere galdetuko digu, eta baietz esan behar dugu prozesuarekin jarraitzeko.
Prozesua amaitu ondoren, memoria atera eta gure Raspberry Pi-an sartuko dugu. Lehen aldiz abiarazten dugunean, denbora pixka bat beharko du konfigurazioa amaitzeko.
**Deskargatu eta exekutatu emuladoreak (legezkoa bada), idatzitako kodea eta jatorrizkoa desberdinak baitira. Jokoak deskargatzea eta exekutatzea jabetza intelektualaren aurkakoa da.
Nola instala ditzakegu emuladoreak?
Hainbat plataformatako jokoak exekutatu ahal izateko, plataforma bakoitzeko Bios fitxategiak instalatu behar ditugu. Horretarako, fitxategiak deskargatu eta kanpo-memoria batean kopiatu behar ditugu. Memoria hori gure Raspberry-ra konektatuko dugu. Hainbat garatzailek doan argitaratzen dituzte artxibo horiek (Github-en, adibidez).
Fitxategiak deskargatu eta deskonprimatu ondoren, Bios karpetan kopiatuko ditugu Batocera sistemaren barruan. Gure Raspberry-n Batocera exekutatzen dugun bitartean, kanpoko memoria konektatuta dugula, F1 sakatuko dugu Batocera-ren fitxategi-kudeatzaile propioa irekitzeko, eta memorian dauden Bios-ak kopiatu eta Bios karpetan itsatsiko ditugu.
Kopiatutakoan, berrabiarazi Batocera eta kopiatutako Bios-en emuladore guztiak agertuko dira.
Nola instala ditzakegu jokoak?
Zenbait garatzailek –Cinemaware, Team17, Factor5, Gremlinworld, Exidy eta Video Klein, adibidez– ROMak askatu dituzte Amiga eta Mame plataformetarako, eta, beraz, sarbide publikokoak dira.
Beste aukera bat «homebrew» jokoak dira, helburu komertzialik ez duten garatzaile-komunitateek sortutakoak. Horien artean, itch, pdroms eta nesdev probatzea iradokitzen dizugu.
Aurreko prozesuko Bios fitxategiekin bezala, ROM fitxategi horiek deskargatu eta deskonprimatu behar ditugu. «Roms» karpetan kopiatuko ditugu, dagokien plataformaren karpetan.
Etiketak
- #cocreación
- #ciencia
- #computación
- #democratización
- #educación
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
